[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Pausumedia

Aitzurra

"Elikatu, jan, sabela bete, eta zer jan, eta zer egin jan ahal izateko, eta nola eskuratu elikagai horiek... eta nondik. Hori izan da gizakion kezka nagusia milaka urtetan.

Gaur egun, aldiz, saltegietatik asetzen dugu sabela. Baina zein preziotan? Eta zer jaten dugu? Eta nondik dator jaten dugun hori?

Garaiak aldatu dira, baina galderak bere horretan segitzen dutelako, AITZURRA irratsaioan nekazaritza-laborantza, lurraren aprobetxamendua, ekoizpen ereduak, industria alimentarioa, transgenikoak.... eta entzuleen zalantzak argitzen saiatzen gara gure eskualdeko baserritar eta adituen eskutik.

AITZURRA: asteazkenero 9:30etik 10:00etara, Goizeko Kafea-ren ondotik."

Emankizuna Data
Aitzurra
2017-03-30
Aitzurra
2017-02-01
Emankizun osoa
2017-01-20
Aitzurra
2017-01-04
Aitzurra
2016-12-14
AITZURRA 2016 05 03

Aste honetan, Xixare Baratze Kooperatibako Migelek urte osorako zerbak gure baratzetik sukaldera eramateko egin beharreko lanetaz aritu zaigu. Ereite prozesutik hasi eta uzta bildu arte, zerba espezie ezberdinei buruzko oharrak, bai eta landareak jasan ohi dituen eraso nagusientzako prebentzio neurriak ere.

2016-05-03
AITZURRA 2016 04 26

Aste honetan sustraiekin segitu dugu. Patata, tipula eta erremolatxa landu ondotik, oraingoan Xixare baratze kooperatibako Migelek, gure baratze handi zein ttipian azenorio edo karota lantzeko jakin beharreko guztia esplikatu digu. Bestalde, Josune Anzisar Zamora, Hondarribiko Mattenea baserriko nekazari ekologikoarekin mintzatu gara, azokarako biltzen ari den uztaren berri eman, eta Hondarribiko Udalak antolatutako lehendabiziko Bertako Produktuen Astearen bilan txiki bat egin dezan.

2016-04-26
AITZURRA: Baratzeko lurren prestaketa

Gaurkoan, Aitzurra tartean (Ipar-Orratza saioan 13:40etan asteartero), Xixare Baratza Kooperatibako Miguel Jimenez laguntzaileak neguko plangintza egin aurretik, egin beharreko lurraren prestaketaz xehetasunak eman dizkigu. Lurraren kalitatea neurtzeko analisiak, nola ongarritu eta zein urrats eman behar ditugun esplikatu digu.

Bestalde, eskualdeko baserritarren azoka postuetan aurki ditzakegun sasoiko produktuei buruz jakiteko, aste honetan Bidasoa auzoko Oyartzabaleko Borda baserriko Lupe Etxebesterekin pundu bat egin dugu.

2015-10-20
AITZURRA 2015 04 01

Aste honetan urteko tipula landatzeko eman beharreko urratsak esplikatu dizkigu Miguelek. Bestalde, Hendaiako asteazkenetako azokan egon gara, eta Biriatuko Patrick Larrondo laborariarekin mintzatu gara, hiru hilabete ondotik bere azokako postura bueltatu baita barazki biologikoekin.

Horrez gain, Europako Batasunak aste honetan hartu duen behi-esne kuoten kentzeko erabakiaz xehetasunak bildu ditugu ELB sindikatuaren eskutik. 1986. urtean behi-esne prezioen kontrolatzeko indarrean ezarritako kuoten neurria desagertaraztearekin, ekoizle handiek abantaila izanen baitute, ekoizle txikien aldean.

2015-04-01
AITZURRA 2015 03 25

Aste honetan Miguel-ek ilargiaren faseak erein eta uzta biltzerako garaian nola aprobetxatu behar diren esplikatu digu.

Bestalde, Hiruzta txakolindegira hurbildu gara. Jaizkibelgo magalean kokaturik, Jaitzubi auzoan, Rekalde familiak bertako txakolina berreskuratu du. 2008az geroztik lanean dihardute, eta 3 hektarearekin abiatu ziren bitartean, dagoeneko 10 hektare mahasti dituzte.

2015-03-25
AITZURRA 2015 03 04

Joan den astean merkatuan aurki daitezkeen arraultza mota ezberdinak eta haien kodigoa ulertzeko xehetasunak eman ondotik, aste honetan, arraultza ekologikoak guk geuk ekoizteko eman behar ditugun urratsak aztertu ditugu: oilotegia, oiloen elikadura, bizimodua eta osasun neurriak besteak beste.

Bestalde, Xixare Baratze Kooperatibak 4 saski gehiago banatzeko aukera duelarik, Hendaiako Bakartxoko ostatuan antolatu duen kooperatibaren hitzaldi informatiboari buruz ariko gara, bai eta proiektu honen inguruko xehetasunak eman ere.

2015-03-05
AITZURRA 2015 02 27

Aste honetan kontsumitzen ditugun arraultzeak aztertuko ditugu. Produktu ekologikoa, etiketarik gabekoa egokiena baldin bada ere, merkatuan aurki daitezkeen arraultza guziak ez dira berdin ekoiztuak. Jarraitutako produkzio motaren araberako arraultzen kodigoak esplikatuko dizkigu Migelek gaur.

Bestalde, Hondarribiko Bottika baserriaren aldameneko Agroaldera hurbilduko gara. Bertan Aitor Criadok garatu duen proiektu agroekologikoa ezagutu nahi dugu eta.

2015-02-27
AITZURRA 2015 01 28

Aste honetan Miguelek neguko sasoian baratzearen prestaketa lanetaz aritu zaigu. Hazien bilketa eta hautaketaz, kainaberak moztu eta ilarrak eta bestelako babazeak heusteko egiturak etabar...

Bestalde, aste honetan Emaus Gizarte Fundazioak eta EHNEk (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna)Irungo EkoCenterren aurkeztu duten “Ideia bati bizia emanez” gida-liburuaz mintzaatu gara Assumpta Ayerdi Olaizolarekin. Emauseko kidea da, eta elikadura burujabetzan proiektu berriak abiatu nahi dituztenentzako gida-liburuari lagungarria izateko asmoarekin argitaratu dutela esan digu.

2015-01-28
AITZURRA 2014 12 10

Aste honetan ilarrak lantzeko gure baratzean egin beharreko lanak eta gomendioak eman dizkigu Miguelek baratzearekin puntua eginez.

Ondoren, ziburutar gazte batek Hendaian duen baratzean ekoizten dituen sendabelarretaz aritu gara. Ukenduak, infusioak... Euskal Herrian historikoki baliatua izan den osasungintza naturalaren ezagutza, orain galbidean, berreskuratu eta jendea sentsibilizatzeko lanetan dihardu. Aplikazio ezberdinak dituzte, izan osasunari, izan kosmetikari begira edota organismoa garbitzeko. Aitzurra saioan, zenbait sendabelarren erabilera esplikatu digu, eta era berean, Hego eta Ipar Euskal Herrian sendabelarren gaineko legediaren egoeraz hausnarketa egin du.

Ekoizlearekin zuzenean harremanetan jartzeko sendabelar@gmail.com

2014-12-10
AITZURRA 2014 12 03

Aste honetan Goiener kooperatibaren berri eman dugu. Bidazi-k Irunen energia kooperatiben funtzionamenduari buruz hitzaldia antolatu duela aitzaki hartuta, 2012an sortutako Goiener-eko kide Olatz Azurzarekin mintzatu gara.

Dagoeneko 2.400 kooperatibista bildu dira Hego Euskal Herrian, euren etxeetan kontsumitzen duten argindarra energia berriztagarrien iturrietatik datorrela segurtatu, eta energiaren merkatua pixkanaka eraldatzeko bidean urratsak emateko xedez. Aldi berean,kooperatibak izan ditzakeen irabaziak energia berriztagarriak sortzeko instalazio berrietara bideratzen dute, epe luzera begira energia burujabetasuna lortzeko helburuarekin.

Bestalde, baratzarekin puntua egin dugu Miguelekin, astero bezala. Oraingoan babari buruzko xehetasunak eman dizkigularik.

2014-12-04
Aste honetako

Hemen duzue aste honetan Aitzurra saioa!Lurrama izan dugu hizpidea besteak beste.

2014-11-12
AITZURRA 2014 10 08

Aste honetan gure kontsumoa arduratsua, jasangarria eta bidezkoa izateko segitu beharreko irizpideak zerrendatuko dizkigu Migelek. Non eta nola ekoiztutako produktuak kontsumitu, halako kontsumoa egiten baitugu. Betiere ahalik eta hurbileneko produktuak eskuratuz, besteak beste, ingurumena, gure osasuna, lur aprobetxamendua eta bertako ekonomia sustatzeko aukera ematen dugula kontuan hartuz.

Bestalde, Landetxa-Katea auzora hurbilduko gara. Bertako zenbait auzotarrek abian jarritako baratze komunitario baten proiektua ezagutzeko aukera izango dugu Maider Martiarenaren eskutik.

2014-10-08
AITZURRA 2014 05 28

Aste honetan, Migelek entzule batek pasa digun babarruna (leikua edo maikola) baliatuta errezeta gastronomiko bat esplikatu digu, eta baratzearein pundu bat egin du lekaleei buruz. Bestalde, Behemendi landa garapenerako elkarteko ordezkariekin mintzatu gara. 2010ean Hondarribiko San Pedro kalean martxan jarri zuten esn-makina kendu egin behar izan baitute, kontsumo urria zela eta.

2014-05-27
AITZURRA 2014 05 21

Aste honetan zenbait barazki ongi kontserbatzeko gomendioak bilduko ditugu. Eta gero Aldatsa baratze kooperatibak hilabeteotan izan duen garapen azkarraz ariko gara. Dagoeneko 80 kooperatibistek osatzen dute taldea, eta larunbatero 20 barazki saski banatzen dituzte Lakaxita gaztetxean. Baina kide berrien bila dabiltza.

Autogestioan oinarritutako proiektu agroekologiko honek jausi erraldoia eman baitu azken hilabeteotan, Hondarribiko Udalak lau urteetarako utzi dien Bottika baserri aldameneko 5.000 metro karratuko lursailari esker. Eta itxaropentsu begiratzen dute etorkizuneko uzta.

2014-05-21
AITZURRA 2014 05 07

Joan den astean zintzilik utzi genuen tomatea lantzeko zenbait ohar bildu ditugu aste honetan. Eta Bidasoko Erlezainen Elkarteko presidentearekin mintzatu gara. Iñaki Bengoetxeak euskal erle beltzaren egoeraren berri emango digu, baso eta baratzeen polinizazioaren %80 bermatzen duelarik, ezinbestekoa dugun bitartean, liztor asiatikoa eta laborantza intentsiboaren pestizidak bezalako mehatxupean biziruaten du erlezain afizionatuen lanari esker.

2014-05-07
AITZURRA 2014 04 30

Aste honetan Biharko Lurraren Elkarteak lurraren kalitateari buruz emandako hitzaldiaren berri emango dugu batetik, eta bestetik, Baionako laborari baten eskutik tomateari buruzko xehetasunak bildu ditugu.

2014-04-30
AITZURRA 2014 04 09

Aste honetan negutegi bat prestatzeko, izan erosia, izan eskuz egindakoa, jarraitu beharreko urratsak esplikatu digu Migelek. Bestalde, apirilaren 4an Bera eta Lesaka artean dagoen Alkaiaga poligonoan bere ateak zabaldu berri dituen Bidazi elkartearen azokaz mintzatuko gara Bidaziko Oier Fuentesekin.

2014-04-10
Martxoaren 19ko Aitzurra: bio-hautetsiak eta osinak

Aste honetan, Migelek nekazaritza biologikoan baratzeko landareak indartzeko eta izurriteak prebenitzeko baliatu ohi den asuna edo osin-ura nola prestatzen esplikatu digu.

Bestalde, Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) Iparraldeko udal hauteskundeak aprobetxatu ditu, bio-hautetsia nolako neurriak hartu beharko lituzkeen azaltzeko. Hala, hautatuak izanen diren agintari berriek,herriko merkatuan edo eskola publikoetako kantinetan produktu biologikoen aldeko irizpideak plantan ezarri beharko lituzketela diote. Elkarteko kideekin mintzatu gara, baita Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Donibane Lohizunen egindako manifestazioaren xehetasunak bildu ere.

2014-03-18
Aste honetan Aitzurra

Hemen duzue aste honetan Aitzurra saioa!

2014-02-27
AITZURRA 2014 01 29

Aste honetan zuhaitz eta frutondoen kimaketa lanak egiteko gomendioak bildu ditugu batetik. Eta bestetik, Hondarribiko Agroaldea proiektuaren baitan, Udalak banatu dituen 5.000 metro karratuko azalera duten hiru lursailetako baten kasua aztertuko dugu.

Ekimen berritzaile honi esker, Aldatsa baratze kooperatibak Bottika baserriaren aldamenean, lau urtez bere proiektua aurrera eraman ahal izango du.

2014-01-29