[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Herrihotsak

Antxetamina

Bidasoako gazteek egindako magazina; aktualitatea, kultura eta gazteen arazoak jorratuz.

Emankizuna Data
2012-02-16 - ANTXETAMINA

Selektibitatearen eta gazte jaien inguruko iritzia jaso dugu, bai eta, Segiren desegitearen inguruan mintzatu. Gure aldetik, hau dugu kurtsoko azken irrati saioa. Uda ona pasa eta gaizki portatu!

2012-06-16
ANTXETAMINA_2012_06_02

Murrizketei Nafarroan emandako erantzuna, gazte erakunde ezberdinen arteko alderaketa eta atez ateko zist zast bat dituzu klik baten eskura.

2012-06-02
Antxetamina_2012_05_05

HIESAren inguruan mintzatzeko, Harri beltza elkarteko Josebarekin egon gara. Estigma, beldurra, prebentzioa... izan ditugu aipagai.
Bestalde, Bidasoa euskaraz eguna eta Lakaxitak antolatutako zirko eskola aipatu ditugu. Amaitzeko, Kail taldearen berri izan dugu. Diska berria entzuteko prest dute!

2012-05-05
ANTXETAMINA_2012_04_21

Jaion badatorrela! Moskutik gaztetxera eta Antxetaminatik pasatuz. Jaion 2012, drogen inguruko hausnarketak, Xuban eta Iñigo gogora ekarri, Sara-Lesaka Gazte Martxa... eta dena ordu eta erdi batean baino ez!

2012-04-21
ANTXETAMINA_2012_03_17

Jalgi Hadi Garaipenera! ekimenarekin bat egin dugu gaurkoan antxetaminan. Irungo gazteek martxoaren 31rako antolatu duten egun osoko egutaraua aipatu dugu, bai eta Urruñan martxoa osorako antolatu dutena. Horretaz gain, 29ko grebaren harira, krisiaren jatorriak eta irtenbideak mahai gainean jarri ditugu. Azkenik, Hondarbiko Gazte Asanbladak gaztetxearen beharra azpimarratzeko, tailer ezberdinak egin dituzte udaletxeko arkupetan. Guzti hau eta askoz gehiago, klik baten eskura.

2012-03-17
ANTXETAMINA_2012_03_03

Iepe Gaztiak!! Gaurkoan Beran antolatu duten eskualdeko gazte egunari tartetxo bat eskaini diogu, JonMikel izan dugu eta hizketa lagun Antxetako lankide den Aitorrek eginiko elkarrizketan. Horren ostean Euskal Herrrriarekiko elkartasun astera joan gara italiara, eta amaitzeko Dornaku ibiltariarekin Leitzaraino joan gara, Emakume Abertzaleen Topaketetara.

TWITTER DAUKAGU, BERAZ KOMENTATU!!! http://www.twitter.com/antxetamina />

2012-03-03
ANTXETAMINA_2012_02_18

Gora Nafarroa! Lacroix ahizpak, Jalgi hadi ekimena eta baxoa euskaraz izan dira gaurko gaiak. Fratziar estatuaren errepresioa eta hizkuntza ukatzea salatu ditugu, bai eta, Nafarroa duela 500 urte galdu genuela oroitu, beti ere modu sortzaile eta gazte batean.

2012-02-18
ANTXETAMINA_2012_02_18

Gora Nafarroa! Lacroix ahizpak, Jalgi hadi ekimena eta baxoa euskaraz izan dira gaurko gaiak. Fratziar estatuaren errepresioa eta hizkuntza ukatzea salatu ditugu, bai eta, Nafarroa duela 500 urte galdu genuela oroitu, beti ere modu sortzaile eta gazte batean.

2012-02-16
ANTXETAMINA_2012_02_04

Iepelei gaztiak! Gaurkoan urtarrilaren 28ko okupazio mugimenduaren aldeko egunaz hitz egin dugu. Horretaz gain, Irola irratiak 25 urte bete dituenez, ospakizunaren inguruan hitz egingo digu Ekhiñek. Oreretako sei gazte kartzeleratuen inguruan ere mintzatu gara.

2012-02-04
ANTXETAMINA_2012_01_21

Iepe Gaztiak!! Saio mugitua izan dugu, arazo tekniko ta guzti, baina hala ere gurekin izan dugu Iker STOP deshaicios-eko kidea beriaien lanketaz hitzegiteko. Horren ostean Itziar Zigaren liburuaren aurkezpenenan egon gara Dornaku gure korrespontsalakin, eta euskaratzen sufritu dugu... amaitzeko Ratas izan dugu aspaldiko partez!!

2012-01-21
antxetamina_2012_01_07

Aupa gaztiak!! Gaur urte berriko lehen saioa eskaini dizuegu, gaurkoan gainera Hondarribiko Gazte asanbladako kide den Ilargirekin mintzatu gara beraien Gaztetxe bilaketaz informatzeko. Ondoren Unai Eizagirre musikariarekin egon gara eta zuzeneko saioa eskaini digu, beretaz hitzegiteaz gainera. Aio!!

2012-01-07
antxetamina_2011_12_31

Kaixo antxetamineroak, gaur ere urte zahar egunenan ementxe gaituzue urteko errepaso bat eginez. Lehenik eta behin gure urtebeteko esperientzia eta irratisaioak errepasatu ditugu, ondoren Arkaitzekin helkarrizketatu gara Ekaitz Samaniego gaztearen egoeraz berri izateko, eta Ibinkarekin konexio egiten alegindu gara. Amaitzeko arratoitxoari ere dizdira atera diogu. Urte berri on!!!

2011-12-31
antxetamina_2011_12_17bis

"Eguerdion Antxetamineroak!!! Gaur astero bezala elkarrizketa interesgarriekin etorri gara zuen jakinmina hasetzera, lehenik eta behin Irungo Gaztetxeko kide den Doxa-rekin mintzatu gara Gaztetxeak gaur goizen antolatu duen futbol txapelketaren arira. Honen ostean Hondarribiko Gazte Asanbladak antolatu duen prentsarrurrekoaren azalpena ere izan dugu, eta amaitzeko Iruñeako Euskal Jai Gaztetxearen historian murgildu gara, baita bere desalojoan ere. Aupa Antxetamina!!!"

2011-12-17
antxetamina_2011_12_10

Eguerdion gaztiak!!!! Gaur beste Antxetamina bat osatu dugu eta gai interesgarriak izan ditugu eskuartean. Lehenik eta behin Gaztetxearekin kontaktuan jarri gara eta futbol txapelketaz mintzatu gara. Ondoren gazte aktibo birekin hitzegin dugu sortzaileen txokoa dela eta Eneritz eta Markel, eskuartean dituzten proektuetaz mintzatu direlarik. Bukatzeko Mahats Lantz historialaria izan dugu eta 78 konstituzioaren inguruan azlpenak eman dizkigu. Eta ratas ere izan dugu.

2011-12-10

Murrizketak gasteori eragiten diguten arlo bitan sakondu dugu: etxebizitza eta hezkuntza. Hortaz gain, euskaren egunaren arira Antxeta Irratiak antolatu duen bazkaria komentatu dugu.

2011-12-03
antxetamina_2011_11_26

Eguerdion gazteok!! Gaur azaroaren 25an genero bortizkeriaren kontrako egunaren arira, kulturak bideratutako genero rol eta erlazio dependeak aztertu ditugu. Horren ostean, "Zer da maitasuna zuretzako?" galderaren erantzun ezberdinak eman ditugu.
Amaitzeko, rata de dos patas eta urrezko txapela sariak banatu ditugu.

2011-11-26
antxetamina_2011_11_19

Azaroaren 17an Ikasleen Nazioarteko Eguna izan da eta Euskal Herri osoko ikasleria mugitu egin da. Larunbat honetan Gasteiz, Iruña eta Leioan egindakoaren inguruan berri eman dizuegu. Gainera, guztia barnebilduz, Hamaika telebistan Ikasle Abertzaleei egindako elkarrizketa izan dugu entzungai. Nola ez ba, urreduzko txapela Kukutza IV sortzen saiatu direnentzako izan da. Info+ topatu.info

2011-11-19

Gaur ere zuekin egon gera larunbatero bezala! Hasteko Jaizkibelen inguruan mintzatu gara eta bertan egin nahi den proiektu txikitzailearen inguruan, horretarako Iuneren laguntza izan dugu. Gero Ikasle Egunean egon ginenez horren inguruko kronika egin dugu, eta baita digazio pixkat ere.... ta bukatzeko gure arratoia.

2011-11-12
antxetamina 2011_10_29

Kaixo Gazte jendia!! Gaur ETA GAZTEOK ZER? azterketaren inguruan aritu gara Uxuarekin ta Gernikako urriak 25eko herri eskolaz ere mintzatu gera, gure arratoia ere izan dugu eta gainera "Urrezko txapela" ere emandugu.... Oroitarazi datorren astean ez gaudela, baina hala ere lanean arituko gara!!!!

2011-10-29

Iepe Gaztiak gaur saio internazionala izan dugu!! Zeren eta Asturiesko gazteekin hitzegiteko aukera izan dugu, bertan jasotako erreopresio eta zapalkuntzen gainean, horren ostean ikasle eguneko ekitaldi eta kontzertuetaz haritu gara eta baita M-15 mugimenduko kide diren Mikel eta Iñigorekin, mugimendu honek urriak 15en izan zuen eraginaren harira. Amaitzeko Musikatala izan dugu Xufi gure kolaboratzailearekin, eta azkenean arratoia egon alda??????

2011-10-22

Iepe Gaztiak!!! Gaurkoan beti bezala agenda ta berriak ekarri ostean lehengoan (Urriak-12) Irunen bertako gazteek eginiko herri eskoletan murgildu gera, eta bertako gazteak bere iritzia eman digute, baita ere EH mailan jai egun propioak bultzatzen dituen mugimenduaren berri izan dugu. Gero Mahatsek historio pixkat kontatu digu jai arrotzen inguruan eta hortaz gain Aitor Auzolanaren inguruan mintzatu da, eta noski gure arratoia ere agertu da.

2011-10-15

Itzuli da Antxetamina! Udako oporren ostean, indarberriturik itzuli gara Hendaia, Irun, Honddarbi eta Urruñako gaztiak. Udako errepasotxo bat eta aurtengo kursoari begirako informazioa zabaldu dizuegu.

2011-10-08
kukutza,emankizun berezia.

Antxetamina, ikasturte hasiera.Kukutzaren inguruko bilana,testegantzak,lekukotasunak...
emankizun berezia.

2011-09-22
ANTXETAMINA_2001_06_11

Kurtsoko azken saioa dela eta, Urru?a, Hendaia, Irun eta Hondarbiko gazteak batu gara gure herrien inguruan hitz egiteko. Gaztetxeak, asanbladak, hitzaldiak, jaiak, natura... dira gazteok egunero borrokatzen ditugunak. Iralean itzuliko gara larunbatero gazteon mundua zuei zabaltzera. Eskerrikasko guztieri. GORA GAZTE MUGIMENDUA! GORA ANTXETAMINA!

2011-06-11
ANTXETAMINA:2011_06_04

Euskal Herriko gazte irrati saioen inguruan mintzatu gara gaurkoan. "Gazte zaparrada" eta "Irauli uhinak" irrati saioko kideek beraien joan etorrien berri eman digute. Gainera, Marianok bazter batean utzi gaituenez, Aitor euki dugu dj lanetan eta antxetaminaren historiari errepasotxo bat egiten lagundu digu. GORA GAZTE IRRATI SAIOAK!

2011-06-04