[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

2010-2011

Herrihotsak

Auzohotsak

Eskualdeko zein kanpoko auzoen problematikak aztertu genituen Auzohotsak irratsaioan 2010-2011 kurtsoan.

Emankizuna Data
AUZOHOTSAK: 2011/6/23

Bidasoaldeko sumilduekin solasaldia izan dugu saioaren lehen zatia. Ondoren, Zintzilik Irratiaren eskutik, Gazte1+ez! ekimenaren berri izan dugu. Siroka taldeak ETB izandako zentsuraz mintzatu gara eta San Martzialetan, presoekiko elkartasuna adierazteko deialdiak gogoratu ditugu. Azkenik, Krixixa atala izan dugu.

2011-06-23
AUZOHOTSAK: 2011/6/16

Gaurkoan, Bidasoa Attak festibalaren inguruan mintzatu gara. Bestetik, kAHTeak txikitu! ekimena izan dugu hizpide.

2011-06-20
AUZOHOTSAK: 2011/6/9

Hianbat gai gaurko saioan: Galeria 33 arte galeriaren irekiera, Kutxi 103, Gasteizko okupatutako etxearen desalojo mehatxua, Sinde legearen aurkako protesta Donostian, Askapenak antolatutako Arabiar herrialdeen matxinaden inguruko jardunaldia eta Krixixa, sozioekonomiaren inguruko atala.

2011-06-10
AUZOHOTSAK: 2011/5/26

Jangeletako langileen grebaz aritu gara langileetako batzuekin hain zuzen. Bestetik, ekainak 4an ospatuko den elkartasun gauaren inguruan hitz egin dugu eta Donostiako M-15ko mugimenduko hainbat testigantza entzun ditugu. Azkenik, Krixixa, sozioekonomiaren inguruko atala izan dugu.

2011-05-27
AUZOHOTSAK: 2011/5/20

Bidasoa Attak, bidasoaldeko punk taldeen kontzertu festibalaz aritu gara. Bestetik, Gijoneko Alambique elkartea ezagutu dugu eta Hendaiako Maiatzaren antzerkiaz mintzatu gara. Horretaz gain, Krixixaren 3. atala.

2011-05-20
AUZOHOTSAK: 2011/5/13

Gai anitz izan ditugu gaurkoan: Lakaxitan antolatutako Ramon Duranen liburuen aurkezpena eta Irungo okupazio mugimenduaren bilakaerari buruzko tertulia, Oreretako Mikelazulo kultur etxean antolatzen duten Zine Txiroa eta Klown ikastaroa Irunen. Bestetik, Krixixa atalaren 2. saioa izan dugu.

2011-05-13
AUZOHOTSAK: 2011/5/6

Hainbat gai jorratu ditugu gaurko saioan: Hondarribitik Superportuaren aurkako kanpainaren berri izan dugu gazte asanbladako kiden baten bidez, Irungo Bilgune Feministak antolatzen duten 3. argazki lehiaketaz aritu dira eta Hecho en casa antzerki konpainiari buruzko erreportaia entzuteko parada izan dugu. Bestetik, atal berria aurkeztu dugu: Krixixa, sozioekonomiari buruzko saioa, Antxeta Irratiko kolaboratzaile den Zuhaitzen eskutik.

2011-05-06
AUZOHOTSAK: 2011/4/22

Hainbat gai izan ditugu gaurko saioan. Irungo Bilgune Feministak 3. urtez antolatu duten argazki lehiaketa aurkeztu du, Meakako bileren inguruan aritu gara Meakako auzo elkarteko kide batekin, Afrika zabaldu zine zikloaz mintzatu gara eta Bizitoki egitasmoko partaide den Bittor elkarrizketatu dugu.

2011-04-21
AUZOHOTSAK: 2011/11/15

Hainbat gai jorratu ditugu gaurko auzohotsak saioan: lehenik eta behin Jaionaren inguruan mintzatu gara. Bestetik, Andrea Rottin eta Sabot Lakaxita Gaztetxean jo zuten kontzertuaren berri eman dugu eta Afrikako argiak argazki erakusketaren egileari elkarrizketa egin diogu.

2011-04-15
AUZOHOTSAK: 2011/4/8

Jaizkibel aldera joan gara gaurkoan bertan antolatutako bi ekimenen berri emateko. Alde batetik, Hondarribiako gazte asanbladak deitutako superportuaren aurkako mendi garbiketa eta bestetik, presoen aldeko mendi martxara. Bestetik, Logroñoko bi auzo eta bertan eramaten ari diren borrokak ezagutu ditugu.

2011-04-11
AUZOHOTSAK: 2011/4/1

Apirilaren 1ean, Lakaxita gaztetxean burututako zine ziklo kultur anitzari amaiera emateko, ekitaldia antolatu dute Lakaxita gaztetxekoek, San Migeleko auzo elkartearekin eta Adiskidetuak elkartearekin batera. Bertan, Patata tropikala antzerki konpainiak Amona Joxeparen istorioak emanaldia eskeiniko du. Lakaxita gaxtetxeko kide den Xabirekin eta Patata Tropikala konpainiako kide den Ikerrekin hitz egiteko aukera izan dugu Auzohotsak saioan. Bestalde, Otxarkoaga Bilboko auzoari buruz hainbat aurreritzi daude. Bertako auzokide eta Familien elkarteko kide den Nakorrekin hitz egin dugu Auzohotsak saioan. Bere auzoari buruz eta bertako herri mugimenduen inguruan mintzatu zaigu.

2011-04-01
AUZOHOTSAK: 2011/3/25

Hendaiako ikastolaren 40. urteurrenaren harira, Juanita eta Alicia, ikastolaren sorrerarn egondako bi ama, eta Peio Urriza, gaur egungo ikastolaren zuzendariarekin, solasaldia izan dugu. Bestetik Andaluziara joan eta Ebram elkarrizketatu dugu. CGT sindikatuko kide eta Foro Sozialeko kidea da.

2011-03-28
AUZOHOTSAK: 2011/3/18

Eskualdeari dagokion atalean Landetxako autobus geltokien aldaketen inguruan eta Ninika, Hendaian ikusgai egon den ikuskizunaz aritu gara. Bestetik, gasteizko alde zaharrera jo dugu, bertako haur eskolaren defentsan, Auzoan hazi, hezi, bizi! plataformako kide den Anerekin hitz egin dugu. Amaitzeko, Berri Otxoakeko kide baten kolaborazioa izan dugu.

2011-03-21
AUZOHOTSAK: 2011/3/11

Oxinbiribileko baratzak, Gasteizko Arriaga auzoko parkearen aldeko herri kontsulta eta La Chimenea, Madrilgo San Cristobal auzoko etxebizitza kooperatibaren inguruan mintzatu gara gaur.

2011-03-14
AUZOHOTSAK: 2011/2/25

Oxinbiribileko baratzen inguruan aritu gara Ramonekin. Bertan, 100 bat baratza daude laister desalojatuak izango direnak. Bestetik, Gros aldera joan gara, bertako gaztetxeko kide den Alexekin hitz egiteko. Azkenik, Lakaxita Gaztetxearen berri eman digu Maitek.

2011-02-25
AUZOHOTSAK:2011/2/18

Gaurkoan Luis izan dugu Auzohotsaken. Luis Abetxuko auzo gazteiztarran bizi izan da luzaroz. Baladreko kidea da eta hamaika borrokaldietan ibilitakoa da bazterketa soziala, pobrezia eta langabeziaren aurka. Bestetik, Lucas, Oiaso Irungo auzo elkarteen federazioko lehendakariaren kolaborazioa izan dugu.

2011-02-18
GURE KUNKA: 2011/2/27

Gaurko saioan, Estatu Frantsesean dauden errefuxiatu politikoentzako zentroetaz aritu gara. Massyko zentroko eta Cimadek kudeatzen duen, Evekin, bertako langilearekin, hitz egin dugu horretarako. ---------------------------------------------------------------------------------------- Aujourd'hui, nous avons parl? sur les CPH (centre provisoire d'h?bergement) qui hebergent et accompagnet les r?fugi?s politiques. Pour cela, nous avons eu avec nous Eve qui travaille au CPH de Massy et qui est g?r? par la Cimade.

2011-02-18
AUZOHOTSAK: 2011/2/11

Gaurkoan, Kabia elkarteko kale hezitzailea den Ander izan dugu gurean. Bere lanaz eta Irungo hainbat auzoetan duten inplikazioaz mintzatu zaigu. Bestetik, ; Berri Otxoak, bazterketa sozialaren aurkako plataformako kide bat izan dugu, hilabetean behin izango ditugu Barakaldokoak, beraien lanaz zein bazterketaren aurkako borrokaz hitz egiten.

2011-02-11
AUZOHOTSAK: 2011/2/4

Gaurkoan, Europako irrati komunitarioen 1. foroaren harira, Radio Vallekaseko 2 kide izan ditugu gurean, beraien auzoa eta irratiaz mintzatzen. Bestetik, Galizia aldera joan, eta Vigoko Coia auzoan, eskubide sozialen alde lan egiten duen bulego herrikoia ezagutu dugu. Azkenik, Lakaxita Gaztetxearen kolaborazioa izan dugu, hilabete honetan antolatzen dituztenen berri izateko.

2011-02-04
AUZOHOTSAK: 2011/1/21

Gaurkoan, Landetxan burutzen ari duten ekimen baten berri izan dugu. Auzoaren alde plataformak, auzoko hainbat elkarten batzen ditu, horien artean, Elatzeta Ikastetxea. Eskola hontako kide den Mariak azken hilabeteetan egindako lanaren berri eman digu: ikasleen zein auzotarren ametsak jaso dituzte, ikastetxea eta auzoa hobetzeko asmoz. Bestetik, Lakaxita gaztetxeko kideak izan ditugu gurean. Berrirekiera jaiaz eta aurrera begirako proiektuetaz hitz egin digute.

2011-01-21
AUZOHOTSAK: 2011/1/14

Lucasek, Oiaso, Irungo auzo elkarteen federazioaren lehendakariak, urteko balorazio egin digu auzoei dagokionez. Bestetik, Txema Egigurenek, Hendaiako Bixintxoetaz aritu zaigu.

2011-01-17
AUZOHOTSAK: 2010/12/24

Gaurkoan, urteko azken Herrihotsak-eko saioan, hainbat eragileetako kideekin hitz egin dugu urteko balorazioak egiteko. Hain zuzen, Lakaxita gaztetxeko eta Irungo Bilgune Feministako kideekin. Bestalde, Barakaldoko, Berri Otxoak, bazterketa sozialaren aurkako plataformako kide batekin hitz egin dugu beraien lanari buruz jakiteko baina baita, krisak eragindako egoeraz hitz egiteko ere. Bukatzeko, Etxeratek deitutako preso eta iheslarien aldeko abesbatzak kantu bat eskeini digu eta gabonetako hainbat deialdiren berri eman digu.

2010-12-24
AUZOHOTSAK: 2010/12/14

Gaurko saioan San Migeleko futbol txapelketa kultur anitzaz eta Etxegorrik antolatutako Hiria eta generoari buruzko jardunaldietaz aritu gara.

2010-12-20
AUZOHOTSAK: 2010/12/3

Gaurkoan generoa eta hirigintza jorratu ditugu saioan.Alde batetik Irungo Bilgune Feministako Ainara elkarrizketatu dugu puntu beltzen maparen ekimenaren inguruan.Bestetik, Etxegorri elkarteak abenduaren 15 eta 16ean antolatzen dituen jardunaldien harira, Hiria Kolektiboko kide den Oihane izan dugu. Genero ikuspundua hirigintzan, arkitektoen paperaz eta parte hartzeaz aritu da.

2010-12-03
AUZOHOTSAK: 2010/11/26

Gaurko saioan Marie Pierre, Sopite-Agerria-Corniche auzo batzordeko kidea izan dugu gurean, auzo batzordearen lanaz eta funtzioaz baina baitare auzoaren egoeraz hitz egiten.Bestalde Egin Ayllu kolektiboko kide den Zigor, Gasteizko alde zaharrean, aurrera eraman duten auzolanen berri eman digu.-------------------------------------------------------------------------------------------------------Dans cette émission, Marie Pierre, déleguée du comité de quartier Sopite-Agerria-Corniche, nous parle sur le quotidien du comité ainsi que sur la situation du quartier.D'un autre côté, Zigor, du collectif Egin Ayllu, de Gasteiz, nous parle sur les "auzolan" qu'ils ont mené à bout dans le vieux quartier de la ville.

2010-11-25