[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Antxeta Irratia

Bazkalaurrekoa

Bidasoa eskualdeko aktualitatea eta informazio orokorra. Astelehenetik ostiralera 11.30tatik 12.00ak arte.

Emankizuna Data
Ainararen txokoa: Europaren hizkuntzen eguna...

Evropský den jazyku 2014 izan da iragan astean Pragan, Europaren hizkuntzen eguna alegia, eta bertan izan naiz ni. Oui, moi. Moi! edo kaixo, finlandieraz. Moikka! Kaixo! Hello! Ahoj! Nik neuk, moi-même, hitzordu bizkor bat izan nuen iragan ostegunean finlandierarekin speak-dating batean eta neure burua aurkezten nahiz batetik bostera kontatzen ikasi dut bost minututan. Pertsona batekin maitemintzeko ez, baina hizkuntza batekin maitemintzeko denbora laburreko hitzordu batean aurkitu nintzen, eta aukeran hizkuntza asko zeuden Europaren hizkuntzen egunean antolatutako speak-dating batean parte hartu nuen nire euskararekin maitemintzeko asmoarekin. Aukeran zeuden hizkuntzen artean, Europako hizkuntza ofizialak zeuden gehienbat, galegoa eta euskara kenduta, gainerako hizkuntzak bere hiztun gutxi-askorekin ez baitziren hizkuntza minorizatu ez minoritario. Hala ere, nik neuk Moi! esan nion finlandierazko hiztun atseginari eta nik kaixo! Esan nion hurbildu zitzaidan txekiar interesatu guztiei, irribarretsu eta atsegin. Bihotzetik bihotzera Europako hizkuntzarik zaharrena ahoan bihotzez.

Hizkuntzek urrutiago eramango naute...

2014-09-29