[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Musika Klik

Bidasoa Attak

Aitor Perez, Apurtu taldeko gitarra jolea eta abeslariak aurkeztutako saioa dugu Bidasoa Attak. Bertan punka izango dugu entzungai eta aztergai.

Emankizuna Data
Bidasoa Attak! 2018-04-26

Kaixo Attkazaleak !

Gaurko saioa SUTURA taldeari eskeiniko diogu, SUTURAko kideek orain dela gutxi beraien ibilbidea etetea erabaki zuten, horregatik omenaldi txikia egingo diogu gure irratsaiotik haien diskografia gainbegiratuz, horretarako Endika gitarrajolea egongo da.

Aupa Sutura !

2018-04-17
Bidasoa Attak ! 2018-04-19

Kaixo Attakzaleak !

Gaurkoan, aurreko beste saio batean egin bezala, Poloniako klasikoei eskeiniko diogu irratsaioa, besteren artean ABADDON, APATIA, SEX BOMBA, FORT B.S., KARCER, SIEKIERA, BRYGADA KRYZYS edo DEUTER izanen dira entzungai.

2018-04-17
Bidasoa Attak ! 2018-04-12

Kaixo Attakzaleak !

Larunbat hontan YAKOVLEV 42 taldeak diska berria aurkeztuko du Mogambo aretoan, hori dela eta Endika taldekidea gurean egongo da diskari buruz hitz egiten eta primizian diska hontako abesti sorta entzungo dugu.

2018-04-11
Bidasoa Attak! 2018-04-05

Kaixo Attakzaleak !

Saio hontan Europan 1977-1979 urteen artean egondako punksploitation taldeak entzungo ditugu, saio dibertigarria izango da abesti bitxiekin, BENNY BLUE, GEIGER, STEFAN, TOO MUCH, FANCY ROSY, CHRIS ALICE, SODA FRAISE, SEXE A PILE, LES MARYLENES,  MARIE MARIE, ARLEQUIN, EDITH NYLON, JOHNNY PALERMO, DOUCE VIOLENCE eta CLASSY PUNK entzungo ditugu, honetaz gain GASOLINE Paristarren 1977ko single itzela.

2018-04-04
Bidasoa Attak! 2018-03-29

Kaixo Attakzaleak !

Saio hontan N.O.T.A. (NONE OF THE ABOVE) Hardcore talde estatubatuarrari buruz arituko gara, 1979-1987 urteen artean iraun zuten Tulsakoak, hauen “Moscow” eta “Toy Soldiers” 7”ak entzungo ditugu eta hauen ondoren, saioaren mamia hauen LP homonimo ikaragarrian egongo da.

2018-03-28
Bidasoa Attak! 2018-03-22

Kaixo Attakzaleak !

Saio berri hontan Uruguayko diktaduraren ondoren, 1983-1986 tartean sortu ziren hainbat talderi buruz arituko gara, esaterako LOS ESTOMAGOS, LOS TONTOS, TRAIDORES, GUERRILLA URBANA edo LOS INVASORES.

2018-03-21
Bidasoa Attak! 2018-03-15

Kaixo Attakzaleak!
 

Saio hontan PANIKO taldeko Abuelo eta Kikiel ditugu gonbidatu gisa, lan berria kaleratu dute kasete formatuan, taldearen kontuei buruz arituko gara hauen musika entzuten dugun bitartean.

Saioa hasteko EXTREME NOISE TERROR taldearen abesti bat entzungo dugu eta bukatzeko PLEYADE Gasteiztarren beste bat.

2018-03-14
Bidasoa Attak! 2018-03-08

Kaixo Attakzaleak !

Gaurko saioa ipuin bulgariar bat kontatzen hasiko dugu eta Bulgarian geldituko gara ERA trash metal taldearen ipuinaren interpretazioa entzuteko, jarraitzeko REVIEW taldearen 1989. Urtean Michourin festibalean eskeinitako abesti bat entzungo dugu, ondoren saioaren mamia iritsiko da, NOVI TSVETYA taldearen ‘’Na Abordazh’’ diska berria entzungo eta komentatuko dugu, bukatzeko ‘’Rok za Mira’’ bildumatik KONKOURENT taldearen abesti bat entzungo dugu.

Saio bitxia gaurkoa, ez galdu !

2018-03-07
Bidasoa Attak ! 2018-03-01

Kaixo Attakzaleak !

Gaurkoan hiru euskal diska berriri buruz arituko gara, hasteko YAKOVLEV 42 taldearen ‘’La Pesadilla continua’’ diska berriaren abesti batzuk entzungo ditugu, AZKEN SUSTRAIAK taldearen ‘’Azal Berri Bat’’ diskarekin jarraitzeko eta bukatzeko GATZ Ondarrutarren ‘’Ez Dut Nahi’’ diska bikainari gainbegiratua emango diogu.

 

2018-02-28
Bidasoa Attak! 2018-02-22

Kaixo Attakzaleak !

Gaur nahiko saio exotiko eta basatia izango dugu, hasteko Tuvako errepublika urrunera joango gara YAT-KHA taldea entzutera, mongoliar influentziako folklore sakon, mistiko eta txamanikoa jorratzen dute punk izpirituz.

Jarraitzeko Buryatiako errepublikako hiriburua den Ulan-Udetik ORGAZM NOSTRADAMUSA talde ero eta basatiar dator, haien diskografia errepasatu eta taldearen jaiotze, bizitza eta hainbat kideren heriotza gogorrei buruz arituko gara.

Ez galdu, oso saio interesgarria da eta.

2018-02-21
Bidasoa Attak! 2018-02-15

Kaixo Attakzaleak !

Gaurko saioan Euskal Herrian kaleraturiko EP interesgarri batzuk entzungo ditugu.

Hasteko CRAP taldearen lehen EPa entzungo dugu, baita ere haien maketaren abesti bat, jarraitzeko VIETCONG 68 taldearen 12 ‘’aren abesti pare bat entzungo ditugu HOLY NUNS taldearen EParekin jarraitzeko, amaitzeko aurten kaleratu den TXAKÖLY CONFLICT taldearen demoaren binilozko birrargitaratzeari ekingo diogu.

2018-02-14
Bidasoa Attak! 2018-02-08

Kaixo Attakzaleak !

Gaurko saioan Poloniako klasiko batzuk entzungo ditugu eta hauen gorbeherei buruz zertxobait arituko gara .

 DEZERTER, SIEKIERA, ARMIA, TZN XENNA edo TILT  entzungo ditugu.

Nazdrowi!

 

2018-02-07
Bidasoa Attak! 2018-02-01

Kaixo Attakzaleak!

Otsailean gaudenez, gaurko saioan Mailorkara joango gara, baina ez atzerritar mozkorren artean hondartzara joateko, baizik eta bertako punk eta Hardcorean zer edo zer arakatzeko, saio interesgarria dugu aurrean CEREBROS EXPRIMIDOS, ESKORIA edo GUADANA bezalako talde klasikoak entzungo ditugu, baina batez ere gaur egungo talde interesgarri asko TRAU, ASPIRINA INFANTIL, NET WEIGHT, USURA, CRASH, ORDEN MUNDIAL, DISMÖTÖSIERRA, MOTORHASHY, LA ABEJA MAYA, LOS NIKELAS, DECRANEO, TRANCE, MOSTROS, QUATERMASS, CICUTA PARA MI, FAST IDIOTS edo DESENTERRADAS.

2018-01-31
Bidasoa Attak! 2018-01-25

Kaixo Attakzaleak!

Gaurko saioan berriz SCREAMING FOR A BETTER FUTURE bildumekin gatoz, oraingo hontan 3. eta 4. aleak entzungo ditugu, taldeen artean MUSHROOM ATTACK, DIE SCHWARZEN SCHAFE, YOUTH GONE MAD, WARSHINGTON, INTERNAL AUTONOMY, INFEZIONE, TERMINUS, SCRAPS, RATS OF UNUSUAL SIZE, ORTODOX, GUMBABIES, EYE FOR AN EYE, APURTU, WICKED, OI POLLOI, LOS DISCKOLOS, CARTOUCHE, REST IN PISS, THE BRUNETTEZ eta KOVA RASVAA.

2018-01-24
Bidasoa Attak! 2018-01-18

Kaixo adiskideak!

Oporraldi luzetxo baten ondoren, hemen gatorkizue berriz, punk errezeta bikain batekin, gaurko saioan SCREAMING FOR A BETTER FUTURE bildumen 1989. urteko lehen alea eta 1990.eko bigarren aleari gainbegiratua emango diegu, entzungaien artean MOMIDO 7, F.F.F., UPSIDE, GNA GNA, RUBBER GUN, VERDUN, ATTANAS, BEAM ME UP SCOTTY, REFUGEES, BROKEN TOYS, DIE SCHWARZEN SCHAFE, KLAMYDIA, SCREAMING FOETUS, BOTTLED, CRUCIAL YOUTH, INFERNO edo NAUTYA.

2018-01-16
Bidasoa Attak

Kaixo Attakzaleak!
Gaurkoan denboraren makinera sartuko gara eta 1982. urteko Bilbon lurreratuko gara MEDANOS DE SINGAPUR taldea entzun eta aztertuz, ondoren 1985. urterarte salto egingo dugu eta Bilbon urtebetez irekita egon zen "El Garage" aretoan egon ziren hainbat talderen kontzertuen abesti batzuk entzungo ditugu, besteen artean PRIMITIVOS, GAZTE HILAK, VULPESS, KORTATU, ZER BIZIO!, M.C.D., RADIKAL H.C., R.I.P., IRULA EXPRESS, ZARAMA, BALDIN BADA edo DISTORSION.

2017-12-18
Bidasoa Attak! 2017-12-07

Aste hontan ere Kikiel izango dugu mintzalagun eta REYERTA FANZINEak kaleratu zuen hirugarren bildumari buruz arituko gara solasean.

Entzungo ditugun taldeen artean KOMANDO ITINERANTE, SUBURBIO, ORQUESTA PEGASO, SEMEPUTIEK, NOVI TSVETYA, SNOBS, BIRRACEL, STREET ALARM, KAOS KOOPERATIV, LAS PUTASS DEL MISTOL, HC PEREZ, PLAN B edo ALUAREN ALGARA egongo dira.

2017-11-30
Bidasoa Attak! 2017-11-30

Gaurko saioan Kikiel izango dugu gonbidatu gisa eta berarekin REYERTA FANZINEari buruz arituko gara, batez ere Reyertak kaleratu zituen lehen eta bigarren bildumari buruz.

Taldeen artean KALEKUMEAK, TXORLITOHEAD, DEFECTO HUMANO, D.N.I., JAUKO BARIK, SUTURA, MALOS TIEMPOS, BIZARROS, PATADAZO, OSTIADA OI! edo KULTO AL KAOS entzungo ditugu.

2017-11-29
Bidasoa Attak! 2017-11-23

Kaixo Attakzaleak!

Gaurko saioa Finlandiako punk aintzindariari eskeiniko diogu, 1977 eta 1979 tartean egin zena, talde eta istorio interesgarriak aurkituko ditugu.

Entzungai egongo direnen artean BRIARD, PELLE MILJOONA & N.U.S., EPPU NORMALI, PROBLEMS?, KARANTEENI, HELLHOUND, YPO-VIIS, RATSIA, VAAVI, SENSUURI edo SEHR SCHNELL.

2017-11-22
Bidasoa Attak! 2017-11-16

Kaixo Attakzaleak!

Gaurko saioan Jugoslabia izandakoan kaleratu ziren EP eta single batzuk entzungo ditugu, esaterako DEFEKTNO EFEKTNI, O! KULT, PANKRTI, ZENEVSKI DEKRET, U.B.R., TOZIBABE, NAPRED U PROSLOST, BRIGADE O.D. edo HOSENFEFER taldeenak.

2017-11-15
Bidasoa Attak! 2017-11-09

Kaixo Attakzaleak!

Gaurkoan Bermeoko LOS BREBES taldearen "Motz" EP-a entzuten hasiko gara, ondoren MaximumRocknRoll fantzineak 2014. urtean kaleraturiko "Sound the Alarms" nazioarteko bildumari ekiteko, bertan HONDARTZAKO HONDAKINAK, DICTADURA, THE FIGHT, MÜLLTÜTE, SILLA ELECTRICA, SYNTHETIC ID, TOTAL WAR, NO STATIK, VIVISEKTIO, RUIDOSA INMUNDICIA, ANTI YOU, VERRUGAS, ORDEN MUNDIAL, LEI DO CAO, OBEDIENCIA, PANDIMIA eta beste asko entzungo ditugularik.

Horra! Horra! Gure Xopapoa!

2017-11-08
Bidasoa Attak! 2017-11-02

Kaixo Attakzaleak!

Gaurko saioa Vomito Punk Rock zigiluak kaleraturiko "Que Pagui Pujol" bilduman oinarrituko dugu, bilduma hau Joni Destruyek kaleraturiko izen bereko liburuan oinarritua dago, bertan Bartzelonan eta inguruetan 80. hamarkadan egondako talde sorta eta mugimendua aztertzen delarik, gure saiorako  ALMEN TNT, PARABELLUM, DECIBELIOS, DESECHABLES, CODIGO NEUROTICO, FRENOPATICSS, ULTIMO RESORTE, EPIDEMIA, MARIPOSAS VIOLADORAS, JONI DESTRUYE Y LOS REPUGNANTES, L'ODI SOCIAL, SUBTERRANEAN KIDS, ANTI DOGMATIKSS, SKATALA, PISANDO FUERTE, ANARKOTIKS, MONSTRUACION eta WOM! A2 entzungo ditugu.

2017-10-31
Bidasoa Attak! 2017-10-26

Kaixo Attakzaleak!

Gaurko saioan ARKAIKO taldeari buruz arituko gara, horretarako Urko baterijolearekin solasean arituko gara, taldearen eta diskaren gorabeherak hizpide izango direlarik.

Solasaldi eta musika interesgarria entzunen direlarik.

2017-10-25
Bidasoa Attak! 2017-10-19

Bidasoa Attak! 2017-10-19

Kaixo Attakzaleak!

Gaurko saioa Maximum Rock and Roll aldizkariak 1984. urtean kaleratu zuen "Welcome to 1984" bildumari eskeiniko diogu, bertan TERVEET KADET, OLHO SECO, CRUCIFUCKS, ELECTRIC DEADS, INFERNO, KIDNAP, N.O.T.A., ICONS OF FILTH, R.I.P., RAW POWER, BRISTLES, B.G.K., THE STALIN, FRITES MODERN, U.B.R. eta beste askok parte hartu  zutelarik.

Ongi etorriak 1984.era 2017.an Kontrol Osoa!

2017-10-18
Bidasoa Attak! 2017-10-12

Gaurko saioa Kataluniari begira egingo dugu, horretarako "Ball de Bastons - Makil Dantza" bilduma jartzea erabaki dugu bertan dagoen egoera ikusita diska oso egokia dela iruditu zaigulako.

Bertan ESTRICALLA, ASSAC!, KUMA NO MOTOR, HUMILITATE, EL PUNTODEVIL, MANAGAITZ, MATXURA, ZOMBI PUJOL, DISWAR, ADRENALIZED, METRALLETA eta beaste asko topatuko ditugu.

2017-10-13