[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Antxeta Irratia

Bidasoaldeko Efemerideak

Saio berri honetan, Bidasoa bailararen inguruan gehiago ezagutzeko aukera paregabea.

Emankizuna Data
2012-04-10 - Bidasoaldeko Efemerideak

Hendaia eta Hondarribiko bizilagunek 1913ko apirilaren 10an hidroplano baten hegaldia lehen aldiz ikusteko aukera izan zuten.
Ondarraitzeko hondartza hendaiarrean kokatutako Hotel Euskaldunako jabeak, Paulham abiadore ospetsuari frogak egitera gonbidatu zion. Estatu Batuetako Paulham Curtiss sistemako hidroplanoak, Hendaiako hondartzaren paretik, Hondarribiko Puntaleraino irristatu zen itsasoaren gainetik, eta bigarren itzulian hegaldia altsatzea lortu zuen. 120 kilometro orduko abiadura hartzera iritsi omen zen, eta lehen aldia izan zen Euskal Herria hidroplano baten hegaldia eman zela.

2012-04-10
2012-03-30 - Bidasoaldeko Efemerideak

1919. urteko martxoaren 30ean Behobia-Donostia herri lasterketaren aurreneko edizioa korritu zen. Gaur egun 20.000 korrikalarik parte-hartzen badute ere, aurreneko edizio hartan 30 korrikalari besterik ez ziren bildu Behobiko irteeran. Eta Donostiko helmugan Juan Muguerza elgoibartarra nagusitu zen ordu bat 17 minutu eta 50 segunduko markarekin.

2012-03-30
2012-03-23 - Bidasoaldeko efemerideak

Beste garai batzuk bizi dituzte gaur egun Stadium Gal-era hurbiltzen diren Real Union-eko zaletuek. Baina Real Union futbol taldearen aintzindariak, Racing Club Irun taldeak, bere lehen Espainiako Errege Kopa 1913. urteko Martxoaren 23an irabazi zuen, duela 99 urte.

2012-03-23
2012-02-28 - Bidasoaldeko Efemerideak

Irungo Palmera lantegiak 1995. urteko Otsailaren 28an itxi zituen bere ateak betirako. Palmera enpresak Irunen 1200 langile izatera iritsi zen 70. hamarkadan. 1931garren urtean Juan Wollmer enpresari alemanak sortutako lantegi honek, hasieran bizarra kentzeko xaflak ekoizten zituen, baina urteen poderioz, guraize eta labain merkatuko Espainiako estatuko ekoizle nagusietako bat bilakatu zen.

2012-02-28
2012-02-23 - Bidasoaldeko Efemerideak

1937. urteko Otsailaren 23an, Kandido Saseta Hondarribitarra borrokan erahil zuten Asturiasen, Oviedo inguruko Las Regueras udalerrian. Euzko Gudarosteko komandante gorena zen, eta Jose Antonio Agirre lehendakariak bidali zuen haruntza, bere konfidantzazko gizona zelako. Euskal Herritik kanpora hil eta bere gorpua ezin izan zen berreskuratu.

2012-02-23
2012-02-14 - Bidasoaldeko Efemerideak

Irungo iñauterietan Inudeak ospatu ziren aurreneko aldia 1884. urteko Otsailaren 14ean izan zen. Pablo Vilumbrales, La Artesana elkarteko idazkariak, hiru egun lehenago, inudeen konpartsa karriketan ibiltzeko baimena eskatu zion udalari, eta kale kantoietan zortzikoak abesteko tamboril baten zerbitzuak eskatu zizkion ere.

2012-02-14
2012-02-10 - Bidasoaldeko Efemerideak

1957. urteko Otsailaren 10ean, Ama Guadalupekoaren irudia Hondarribitik atera zen aurreneko aldiz. Madrilera eraman zuten, Don José Lapayesse eskulturgilearen tailerretara, izan ere, irudiaren birgaitzea beharrezkoa zela erabaki zuten. Egurrezkoa zenez, guztiz kaltetuta zegoen, eta Madrilera konpontzera eraman zuten.

2012-02-10
2012-02-03 - Bidasoaldeko Efemerideak

Irungo lehenbiziko hilerria Junkal elizaren aurrekaldean zegoela diote historialariek. 1653garren urteko Otsailaren 3an, udalak bertan hilerri bat egiteko agindua eman zuen, Juan de Beraun kapitainak saldutako lur sail batzuetan. Lur hoiek, Junkal eliza handitzeko erabili zituzten, baina soberan gelditu zen zatian, elizaren aurrekaldean, hilerri bat egokitu zuten.

2012-02-03
2012-02-02 - Bidasoaldeko efemerideak

XVII.mende hasieran, ehunka lagun hil zituen izurrite batek. Infekzioak ekiditeko, udalbatzak abereak kaleetan aske ibiltzea debekatu egin zuen, eta 1677. urteko Otsailaren 2an, zilarrezko hamar dukadoko isuna ezarri zuen, kalean topatutako txerrien jabeei, eta edozeinek txerria harrapatuz gero, hil eta jateko baimena eman zuen gainera.

2012-02-02
2012-02-01 - Bidasoaldeko Efemerideak

1943. urteko Otsailaren 1ean onartu zuen Hondarribiko udalbatzak, 1925ean onartutako Hondarribiko Barrualdea Eraberritzeko Planaren baitan, Rojas y Sandoval deritzan plaza egitea, hau da, Apezpiku plaza. Pedro Muguruza arkitektoak egin zuen proiektua eta 1944. urteko Irailaren 8an inauguratu zuten.

2012-02-01
2012-01-27 - Bidasoaldeko Efemerideak

Irungo Sancho de Urdanibiako ospitale zaharra, 1848garren urtean kudeatzen zuen Urdanibia fundazioa, enbargatua izan zen, urte horretako Urtarrilaren 27an, gaur duela 164 urte. Jose Maria Endarak kudeatzen zuen fundazioa eta ospitalea.

2012-01-27
2012-01-26 - Bidasoaldeko Efemerideak

1740ko Urtarrilaren 26an, Hondarribiko udalak Zumardia egitea agindu zuen, harresietatik 40 pausora, eta ate nagusitik 20 pausora gutxi gora behera. Bertan, udalak lizarrak landatu zituen, pasealeku bat sortzeko asmoz.

2012-01-26
2012-01-23 - Bidasoaldeko Efemerideak

1895garren urteko Urtarrilaren 23a izan zen, Irunen farola bat, argi indarrarekin piztu zen lehenbiziko eguna. Egun hartan, udaletxeko argia, instalazio elektriko baten bidez piztu zen aurreneko aldiz, eta horretarako 237 000 pezta inbertitu zituen udalak.

2012-01-23
2012-01-20 - Bidasoaldeko Efemerideak

Duela 62 urte pasa zen aurreneko aldiz Talgo motako trena Irun eta Hendaia geltokietatik. Talgo, Tren Articulado Ligero Goikoetxea Oriol deituratik eratorria da. Tren prototipo hura, Alejandro Goikoetxea disenatzaileak eta Jose Maria de Oriol enpresariak sortu zuten.

2012-01-20
2012-01-19 - Bidasoaldeko Efemerideak

1900. urteko Urtarrilaren 19an, duela 102 urte, Josefa de Eguino irakaslea, udalak Martxin de Arzu kalean eraikitako Portua Auzoko Haur Eskolaren arduradun izendatu zuten.

2012-01-19
21012-01-18 - Bidasoaldeko Efemerideak

Hendaiako hiri erdiko San Bixente edo Bixintxo eliza 1598. urteko Urtarrilaren 18an hasi ziren eraikitzen. Halere, Hendaiarrek 35 urte eman zituzten karraskan, eliza berria lortu arte.

2012-01-18
2012-01-17 - Bidasoaldeko Efemerideak

1964garren urteko Urtarrilaren 17an, Gipuzkoako diputazioak, interes historikoa eta artistikoa duten Gipuzkoako monumentu izendatu zuen, gaur egun Hotel Obispo-ren eraikina dena.

2012-01-17
2012-01-13 - Bidasoaldeko Efemerideak

1958garren urteko Urtarrilaren 13an, New York-eko artzapezpikua Spellman kardenala, Irunen izan zen bisitan. Garai hartan, Ameriketako erlijio gizonik garrantzitsuenetakoa omen zen.

2012-01-13
2012-01-10 - Bidasoaldeko Efemerideak

Mendelu eta Amute arteko erreka zeharkatzeak, ez du beste munduko arazorik sortzen gaur egun, baina 1596garren urteko Urtarrilaren 10ean, Hondarribiko biztanleak oso kezkatuak agertu ziren, bi auzo hauen artean irekitako egurrezko zubi zaharra oso baldintza txarretan zegoelako.

2012-01-10
2012-01-09 - Bidasoaldeko Efemerideak

XIVgarren mendetik aurrera, ahaleginak egin ziren Bidasoa ibaia nabigagarri izan zedin, Hondarribiko portuan, produktuen joan etorrietarako erabiltzeko.

2012-01-09
2012-01-05 - Bidasoaldeko Efemerideak

1913garren urteko Urtarrilak 5aren goizaldean, Constantino Txikia izeneko arrantz ontzia hondoratu zen, Hondarribiko kaiara itzultzerakoan. Garai horretan, Hondarribira sartzeko barra gainditzea arriskutsua omen zen.

2012-01-05
2012-01-02 - Bidasoaldeko Efemerideak

Hendaiako itsas etorbidean, Kasino zaharretik, Dunbarrietarako bide erdian dagoen Les flots erresidentziak, 2007ko urtarrilaren 2an itxi zituen ateak behin betirako, 50 urtez, adin nagusiei zerbitzua eman ondoren.

2012-01-02
2011-12-16 - Bidasoaldeko efemerideak

1978garren urteko Abenduaren 16an, Hondarribiko Santiagotxoko ermitako aldarean zegoen 80 zentimetroko egurrezko Santiago apostoluaren irudi bat lapurtu egin zuten.

2011-12-16
2011-12-15 - Bidasoaldeko efemerideak

Gaurko honetan, Irunera goaz. Bertako Zabaltza plazako kioskoa, 1903garren urtean eraiki zuten. Ehunka lagun bildu ziren bertan, urte hartako Abenduaren 15ean arratsaldez egin zuten inaugurazio ekitaldia ikustera.

2011-12-15
2011-12-14 - Bidasoaldeko efemerideak

XVIIgarren mende hasieran, Hondarribian bizi izan zen elikagaien krisiaren aurrean, herrian bizi ziren kanpotarrak zehazteko errolda partziala egin zuten herriko gorbernadoreak aginduta.

2011-12-14