[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Antxeta Irratia

Donostiko 59. Zinemaldia

Gure lankide Maia Muruaga Donostiko zinemaldian egon da eta hainbat kronika entzuteko aukera eman digu.

Emankizuna Data
Zinemaldiaren bukaerako erreportaia

Bederatzi egunez zazpigarren arteaz gozatzeko aukera izan genuen eta ehun bat film ikusteko aukera eduki genun ere. Erreportai honetan, Maia Muruagak errepaso txiki bat egingo digu Donostiko 59. Zinemaldia zer izan den aipatuz.

2011-10-14
Urrezko Maskorra besteak beste

Gaurko honetan urrezko maskorraren bila ibili diren hamasei filmen inguruan arituko gara. Bertan, inkesta bat ere entzun ahal izango dugu, non hainbat iritzi ezberdin izango ditugun entzungai. Beste alde, Jacques Demy zuzendariaren semearekin hitz egiteko aukera izan du Maia Muruaga lankideak.

2011-10-12
Zinemira saileko film nabarmenenak

Zinemira izeneko sailaz arituko gara gaurko honetan. Alberto Gorritiberearen "Arriya", Esteban eta Jose Migel Ibarretxeren "Un mundo casi perfecto", Pedro Agileraren "Naufragio" eta Fermin Muguruzaren "Next Music Station Lebanon",filmetaz mintzatuko gara besteak beste, eta Mikel Quintanarekin hitz egiteko aukera izango dugu.

2011-10-10
Telmo Esnalen Urte Berri On Amona filma

Oraingo honetan, Telmo Esnal zuzendariarekin mintzatuko gara Urte Berri On Amona filmaren inguruan. Bertan, komedia eta drama nola nahasten dituen ikusiko dugu.

2011-10-06
Glenn Close, Donostia Saria

Oraingo honetan Glenn Close aktoresari buruz mintzatuko da Maia Muruaga lankidea. Bere ibilbideari errepaso txiki bat egingo diogu.

2011-10-05
Asier Altunaren Bertsolari Filma

Zinemaldian ehun filmetik gora ikusteko aukera dugu eta horretarako 21 sail ezberdin egoten dira. Bertsolari filmaz hitz egingo dugu oraingo kronika honetan eta horretarako Asier Altuna zuzendariarekin egoteko aukera izan du gure lankideak.

2011-10-03