[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Proiektuak

Europako Irrati Komunitarioen 2. Foroa

Antxeta Irratiak, Europako Irrati Komunitarioen 2. Foroa antolatzen du. 2013ko maiatzaren 29tik 31ra Donostia eta Hendaian iragango da,Eztabaidatuko diren gaien artean: Irlandako Hizkuntza politika, Hego Euskal Herriko Irrati frekuentzi berrien deialdiak, Emakumeak eta komunikazioa eta Herri Maputxeak eta Adierazpen askatasuna.

Emankizuna Data
Irlandako hizkuntza politikaren inguruko mintzaldia

Antxeta Irratiak Europako Irrati Komunitarioen II. Foroa antolatu du aste honetan, Donostian. Mundu osoko 70 lagun inguru daude izena emanda eta gehiago ari dira parte hartzen. Herenegun hasi zen foroa Kutxa Andia aretoan, Irlandako Hizkuntza politika goiburuko hitzaldiarekin. Hizlariak, Dublingo Near FM irratiko Ciaran Murray eta Belfasteko Failte FM irratiko Fergus O’Hir kazetaria izan ziren, eta Antxetako zuzendari Aitziber Zapirainek moderatzaile bezala jardun zuen.

2013-05-20