[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Musika Klik

Euskal Herriko Jazzlariak

Euskal Herriko Jazzlarien bilduma ikusteko aukera paregabea.

Emankizuna Data
Mikel Andueza Urriza, Saxo altua, Saxo sopranua eta Klarinetea

Mikel Andueza Urriza 1966garren urtean jaio zen Iruñan eta saxo altua, saxo sopranua eta klarinetea jotzen ditu. Iruñan, Madrilen eta Bostonen ikasi zuen, eta baita ere, George Garzone, Bill Pierce eta Hall Crookekin ikasten aritu zen. Gasteiz, Donosti, Baiona, Zaragoza, Getxo, Leverkussen, Irunea, Lugo eta Bartzelonako jazzaldietan parte hartu du ere. Beste alde batetik, Inaki Salvador, Inaki ASkunce, Javier Colina, Javier Xirgu, Billy Pierce eta Bebo Valdesekin kolaboratu zuen; Big Band Estudio 4, Irunea Big Band, Pep O'Callagan Group taldeekin aritu da jotzen ere eta, azkenik, Mikel Andueza Jazz Quarteta zuzendatzen du.

Kontaktua:
Verri,1,1°D _ 31200 Lizarra (Nafarroa). Tel: 639 700 208.

2012-01-23
Xabier Juanco Vazquez, Gitarra jolea

Xabier Juanco Vazquez Donostin jaio zan, 1959garren urtean. Bartzelonako Taller de Musicsen ikasi zuen eta baita Badalonako kontserbatorioan gitarra klasikoa ere. Bilbo, Donosti, Huesca, Olot eta la Merce-Bartzelonako festibaletan parte hartu du. Beste alde, Inaki Salvador, Vlady Bas, Dusko Goykovich, Jose Mari Farras, Peer Wyboris, Horacio Fumero eta beste hainbestekin egin izan ditu kolaborazioak. Azkenik, Kursaal, Triptic Trio, Gran Reserva eta String Machine taldeetan jo du ere.

Kontaktua:
Baixada de la Riera, 9 bis, 1°-2°.
08394 St. Vicenç de Montalt (Bartzelona).
Tel: 937 91 24 97.

2012-01-13
Borja Berrueta del Rio, Konpositorea eta Bateri jolea

Borja Barrueta del Rio, Barakaldon jaio zen 1975garren urtean. Konpositorea eta bateri jolea ere bada. Bartzelonako Taller de Musicsen ikasi zuen eta Eduardo Basterra "Baxter", Beau Geste eta Trilobitesekin ere kolaboratu izan du.

Kontaktua:
Cta. de Galea, 14 _ 48990 Getxo (Bizkaia).
Tel: 944 60 81 94.

2012-01-02
Carlos Gracia Martin, Baxu elektrikoa

Carlos Gracia Martin 1961garren urtean jaio zen Basaurin, Bizkaian, eta Baxu elektrikoa jotzen du. Bob Moses eta Roy Haynesekin mintegiak eman ditu eta Pork Pie Hat, Tálamo, Eau de Toilette, Tres Tristes Tigres eta Big Band De Bilbo taldeetan parte hartu zuen. Donosti, Getxo, Mallorka eta Ibizako jazzaldietan hainbat sari jaso zituen ere.

Kontaktua:
Dos de Mayo,7,5º,izda. 48003, Bilbo (Bizkaia)
Tel: 944 790 166

2011-12-20
Sorkunde Idigoras, piano jolea

Sorkunde Idigoras Viedman Oñatikoa da eta 1962garren urtean jaio zen. Pianoa jotzen du eta Donostiko kontserbatorioan ikasi zuen eta gero Bartzelonan Jazza eta inprobisazioa Taller de Musicsen.
Gonzalo Tejada Quartet, Ceora Jazz Quartet, Vocal Feel eta Tripico taldeetan parte hartu du ere. "El invierno en Lisboa" pelikulan parte hartu zuen ere eta piano eta armonia irakaslea da Donostiko Jazzle eskolan.

Kontaktua:
Usandizaga, 5, 4° _ 28002 Donosti.
Tel: 943 29 20 37.

2011-12-13
Karlos Aranzegi, Bateri jolea

Karlos Aranzegi Tolosan jaio zen 1974garren urtean eta Bateria jotzen du. Bide Ertzean taldean aritu zen eta Jazzle eskolan Bateriako irakaslea da.
Ondoko bideo honetan, Bide Ertzeanekin abesti bat jotzen ikusiko dugu.

Kontaktua:
Larramendi, 10.
20400 Tolosa (Gipuzkoa)
Tel: 943 67 47 39.

2011-11-08
Raul Sainz de Rozas, Konpositorea, Arreglista eta Gitarra:

Raul Sainz de Rozas Bilbon jaio zen 1960garren urtean. Konpositorea da, baita arreglista ere eta gitarra jotzen du. Madril, Kordoba, Mallorka eta Belgikako festibaletan jo du, eta Pork Pie Hat, Infussion eta Beau Geste taldeetan parte hartu du ere.

Kontaktua:
Rafaela Ibarra, 29, 5° dcha.
48014 Bilbo
Tel: 944 75 59 62

2011-10-25
Jesús Oroz Segura, "Chuma Segura", Konpositorea eta Gitarra:

Jesús Segura Oroz, "Chuma Segura" Iruñan jaio zen 1965garren urtean, eta konpositorea da eta gitarra ere jotzen du. Ricard Mirallesen eta Wade Matthewsen eskutik mintegiak jaso ditu. Carlos Carli, Victor Merlo, Bob Sands, Ove Larsson, Perico Sambeat, William Gibbs eta Andy Phillipsekin kolaborazioak egin ditu ere eta Andy Phillips & The Screamin Mimis; Cool Jerks eta Javier Garayalde Quartet taldeetan jo zuen ere. Beste alde, Chuma Segura Hot Banden zuzendaria izan zen.

Kontaktua:
Valmojado, 197, 2A
28047 Madril
Tel: 915 09 91 80

2011-10-17
Gonzalo Tejada Villaverde, Kontrabaxua eta Gitarra:

Gonzalo Tejada Villaverde Donostin jaio zen 1960garren urtean eta kontrabaxua eta gitarra jotzen ditu betidanik. Ray Brown eta Monty Alexanderren eskutik jaso ditu mintegiak, beste alde, Donosti, Perpignan, Bartzelona, Getxo, Gasteiz, Orthez eta Baionako festibaletan parte hartu du ere. Joaquin Chacon, Matthew Simo, Pablo Iturralde, Ove Larsson, Sorkunde Idigoras, Peer Wyboris, Archie Sheep eta Ben Besiakovekin kolaborazio lanetan aritu zen, eta azkenik, Zilbor Hestea, Inaki Salvador Trio eta Ziklo I. taldeeten parte hartu zuen.

Kontaktua:
Paseo Lazkano, 51, 2°dcha
20009 Donosti
Tel: 943 47 05 45

2011-10-13
Angel Unzu Iraola, Gitarra jolea

Angel Unzu 1961garren urtean jaio zen Iruñan eta gitarra jolea da. Joxan Goikoetxearen laguntzarekin "Kollage" diska atera zuten 1991garren urtean eta Inaki Salvador eta Zilbor Hestearekin beste diska bat atera zuten "Bi Taupada-Latidos" izenpean.

Kontaktua:
Beltran Pagola 2, 2° B
20015 Donosti
Tel: 943 27 35 35

2011-10-10
Carlos Velasco Ortiz, Gitarra jolea

Carlos Velasco Ortiz 1963garren urtean jaio zen Basaurin, Bizkaian eta gitarra jole ospetsua da. Bilboko kontserbatorioan ikasi zuen eta mintegiak jaso zituen Joe Pass eta Enric Lohreren eskutik. Beste alde kolaborazioak ere egin ditu, Angel Celada, Santi Ibarretxe eta Victor de Diegorekin batera. Eau de Toilette, Pork Pie Hat, Angel Celada Quartet eta Mr. Blue taldeetan parte hartu zuen ere.

Kontaktua:
Gaztela, 24, 2° E
48970 Basauri (Bizkaia)
Tel: 944 49 70 42

2011-10-07
Juantxo Zeberio Etxetxipia, Piano jolea

Juantxo Zeberio Etxetxipia Tolosarra da, Gipuzkoarra eta 1968garren urtean jaio zen. Piano jolea da eta Donostiko Jazzle eskolan irakaslea da. 2007garren urtean "Umama2" diska atera zuen.

Kontaktua:
Laskurain, 5, 1°izqda
20400 Tolosa (Gipuzkoa)
Tel: 943 65 55 43

2011-10-03
Iñaki Salvador Gil, Konpositorea, Pianoa eta Teklatuak

Iñaki Salvador Gil Donostin jaio zen 1962garren urtean eta konpositorea da eta piano eta teklatua ere jotzen ditu. Donostiko Goi mailako musika kontserbatorioan ikasi zuen. Beste alde, Jorge Pardo, Charles Tolliver, Dave Schnitter, Vlady Bas, Big Band Barna Band, Pedro Iturralde, Perico Sambeat, Dusko Goykovich, Allan Skidmore eta Chano Dominguezekin egin ditu kolaborazioak. Kursaal, Naima Quartet, Iñaki Salvador Trio, Andrzej Olejniczak- Iñaki Salvador Quartet eta Zilbor Hestea taldeetan parte hartu zuen. Beste alde, zineko soinu bandak egiten ditu ere.

Kontaktua:
Miracruz, 36, 1_20001 Donosti
Tel: 943 27 34 85
Fax: 943 27 34 85

2011-09-27