[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

radio

Elkarrizketak / Erreportaiak / Kolaborazioak

Antxeta Irratia

Gizartea

Emankizuna Data
Bangladesheko sarraskiaren inguruko hausnarketa

Birjinia, Bidezko Merkataritza elkarteko kidearekin hitz egin dugu arropa ekoizpena, explotazioa eta gure kontsumoaren arteko loturak aztertu ditugu.

2013-05-07
Ernai, gazte erakunde sozialista eta feminista

Gazte Zukgua prozesua Ernai erakundearen sorrerarekin amaitu da. Gazte erakunde honen bi kiderekin mintzatu gara erakundearen izaera eta erronken inguruan.

2013-03-19
Identitate sexualak ikastetxeetan

Gehitu elkarteak martxan duen egitasmo batean lanean ari da Jone. Identitate sexual anitza bultzatzeko tailerrak burutzen ari da ikastetxeetan. Honen inguruan, ikasleek duten pertzepzioaz aritu gara ere berarekin.

2013-02-18
Fiare banka etikoa

Zer da banka etikoa? Zeintzuk dira bere helburuak? Fiare banka etikoa ezagutu dugu gaurkoan Juan Garibiren eskutik

2013-02-12
CAN auzia: egia nahi dugu

Joan den larunbatean manifestazioa burutu zen Irunan Nafarroako aurrezki kutxaren auziaren erantzunkizunak eskatuz. Auzi honen inguruan aritu zaigu Patxi Urrutia.

2013-02-04
Carbonera etxe okupatua desalojo arriskuan

Carbonera etxe okupatuko Lorerekin hitz egin dugu. 7 urte daramate hainbat pertsona bertan bizitzen eta orain dela bi, Ikatza liburu gunea martxan jarri zutela. Desalojo arriskuan aurkitzen dira orain.

2013-01-26
Tatto Circus

Nazioarte mailan, presoen alde egiten den ekimena da Tatto Circus. Euskal Herrian ere izango da Tattoo Circus, Eibarko gaztetxean abenduaren 20, 21 eta 22an.

2012-12-11
Etxebizitza eskubidea

Desjabetzeetaz hainbeste hitz egiten den garai hauetan, etxebizitza eskubideaz aritu gara Elartzeneko kide den Karlosekin. Eragileak arazo honen aurrean proposatzen dituen irteenbideetaz ere aritu zaigu.

2012-11-27
Bizilagunak

Azaroaren 17an ospatuko da Bizilagunak ekimena. SOS Arrazakeriak antolaturik, atzerritik etorritako zein bertako 120 familiatik gora igandeko bazkaria konpartituko dute. Anaitzek ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

2012-10-30
Sexu askapenerako gazte mugimendu eratzeko prozesua

GaztEHGAM, sexu askapenerako gazte eragilea, bere desegitea iragarri da. Lau urteko ibilbide oparoaren ondotik, sexu askapenerako gazte mugimendu eratzeko prozesua abiatzea erabaki dute. Azaroak 17an hasiko da Bilboko 7katu Gaztetxean. Luixerekin hitz egin dugu guzti honen inguruan.

2012-10-23
Tximeletak

Tximeletak gazte mugimenduaren inguruko dokumentala izan nahi du. Baita hori baino askoz ere gehiago. Anderrekin hitz egin dugu ekimen honen inguruan.

2012-10-16
Emakume etorkinen aportazio ekonomikoa eta soziala

Emakundek emakume etorkinen aportazio ekonomikoa eta soziala nabarmentzen dituen txostena kaleratu egin du etorkinekiko dauden hainbat aurreritzi apurtuz. Adiskidetuak elkarte kultur anitzeko kide den Izaskunekin mintzatu gara honen inguruan.

2012-07-11
Sexu askapenerako nazioarteko eguna

Sexu askapenerako nazioarteko eguna dugu ekainak 28. Munduan zehar, LGTB eskubideak ospatzeko eta aldarrikatzeko eguna. GaztEHGAMeko kide batekin hitz egin dugu honen inguruan.

2012-06-28
Beraien sistemaren aurrean, gure bideak zabaldu!

Eredu sozial alternatibo baten aldeko Gipuzkoako 1. topagunea ospatzen ari da Donostian egun hauetan. Mexikon ospatzen ari den G20 gailurraren aurka antolatu dute ekimen hau Donostiako hainbat mugimendu sozialek.

2012-06-18
Krisiaz

Mikel Aramendi analista politikoarekin krisiaren iturrietaz eta ondorioetaz aritu gara. Estatu espainoleko erreskatea eta Greziako hauteskundeak aipatu ditugu ere.

2012-06-14
Kaleratzeak stop!

Bidasoako Kaleratzeak Stop! ekimeneko kide den Mikel izan dugu gaurkoan. Kanporaketen egoeraz eta burutzen ari diren lanaz mintzatu zaigu.

2012-05-31
Bizitza osoko espetxe zigorrik ez!

Hilabeteko azken ostiralero bezala, euskal preso politikoen aldeko kontzentrazioa burutuko da gaur 20.00tan. Bizitza espetxe zigorra salatzeko, preso baten gogoetak irudikatzen dituen soinua duze honakoa. Fikziozko testigantza baina oso erreala izan zitekeena.

2012-05-25
Le cimetière des vivants

Audrey Hoc zinegileak Le cimetière des vivants dokumentala aurkeztu berri du. Erretentzio zentroetaz eta etorkinen egoeraz aritzen den dokumentala da. Audreyrekin hitz egiteko aukera izan dugu.

2012-05-01
Bizipoza film school

Bizipoza film school zinemaren bitartez, edozeini adierazteko tresnak eman nahi dizkio. Aldi berean, Euskal Herriko kulturan oinarritzen den proiektua da eta kultur aniztasuna bultzatu nahi duena.

2012-04-26
Zubietako makro espetxea

Zubietako makro espetxearen egitasmoaz aritu zaigu Joxe Mari, Arratz elkarteko kidea.

2012-03-12
Auzolan: txanpon sozialaren mintegia eta Jalgi Hadi aldizkaria

Auzolan ekimeneko Gorka, txanpon sozilaren mintegiaren ondorioak eta Jalgi Hadi aldizkaria aurkeztu dizkigu.

2012-03-06
Jalgi Hadi Garaipenera

Jalgi Hadi Garaipenera ekimena aurkeztu digu Aitorrek. Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenaren harira hainbat ekimen antolatzen ari dira Euskal Herriko hainbat herrietan.

2012-03-01
Kartzelako poemak

Kartzelako Poemak euskal presoen inguruko unibertsoari buruzko film luze dokumentala izango da, lau/bost istorio labur independentek osatua. Lau/bost zuzendari ezberdinek hartuko dute parte bertan, subjektibitatetik lan eginez, sarri ezkutatua izan den errealitate sozial hau modu gizatiar batean erakusteko asmoarekin. Josu Martinez, proiektuaren koordinatzailea eta zuzendarietako bat da.

2012-02-09
Futbol txapelketa kultur anitza

Bigarren urtez, Lakaxita Gaztetxeak, Anzaran, San Migel eta Pinudiko auzo elkarteekin eta Zurutuza peñarekin batera, futbol txapelketa kultur anitza antolatzen du. Abenduaren 17an izango da Pinudiko futbito zelaietan.

2011-12-12
Deshazkundea

Hainbat gizarte eragile topatzen ahal ditugu Durango eta horietako bat, deshazkundearen aldeko ekimena da. Beraiekin mintzatu ginen beraien proposamenen inguruan.

2011-12-12