[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Antxeta Irratia

Hari Gorria

Antxeta Irrati elkarteak, Pausumedia GKE elkartearen laguntzarekin, "Hari Gorria" egitasmo berria abian jarri dugu. Behe Bidasoa eskualdeko elkarte eta eragile ezberdinekin izandako elkarrizketen ondotik ateratako ideia bat da. Hortaz, Irailan abiatzen dugun ikasturtearekin batera, gai bat aukeratzen dugu eta gai horren inguruko, elkarrizketa eta erreportai bereziak ekoizten ditugu hilabete osoan zehar.

Emankizuna Data
Marxoak 8 saio berezia

Martxoan, emakumeon eskubideen aldeko hilabetea, Antxeta Irratian. Martxoaren 8ko egunaren karietara, ekoiztutako irratsaio berezia entzuteko aukera duzue.

2014-03-18
Irungo Txingudi ikastolako ikasleak

Edu Zabala, Txingudi ikastolako irakasleak, urteak daramatza irrati tailerrak eskeintzen, gaurkoan tailer honetan izan gera eta bertako ikasleekin hitzegin dugu. Euskaraz etxean egiten dutela esan digute eta irratia ere euskaraz entzuten dute, hori bai, euskadi gaztea maite dute.

2013-11-21
Irungo Udal euskaltegiko ikasleak, komunikabidei buruz.

Irungo Udal euskaltegian izan gera eta bertako ikasleei, kontsumitzen dituzten hedabideen inguruan galdegin diegu.

2013-11-14
30 orduko abiadura mugatzeari buruz,Irungo Udal Euskaltegiko ikasleekin.

Gaurkoan, Irungo Udal Euskaltegiko ikasleek, abiadura 30 Km ordura mugatzearen inguruan duten iritzia azaldu digute.

2013-11-14
Euskara Hendaiako merkatuan

Gaurkoan, Hendaiako azokatik pasa gera, euskararen erabilera zertan den ikusteko.

2013-11-13
Irungo Udal euskaltegiko ikasleen aurkezpena

Irungo Udal euskaltegiko ikasleen aurezpena eginen dugu gaurko irratsaioan, Aitziber Zapirain Antxeta Irratiko koordinatzailearen eskutik.

2013-11-12