[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Herrihotsak

Herrihotsak

Herri mugimenduen irratsaioak.

Elkarrizketak, erreportaiak edo kolaborazioak entzun!

Emankizuna Data
Irati Tobar eta bi hautetsien baraualditik zuzenean

Irati Tobar SEGIko gazteak Iker Elizalde eta Xabi Hirigoien Hendaiako eta Beskoitzeko hautetsi abertzaleak gose greba egiten ari diren gunetik programa burutu du Antxeta Irratiak. Eskubide poltiko eta zibilen alde eta euroaginduen aurka burututako ekintza da. Izan ere, Izpuran (Behe Nafarroa) beste zazpi lagunekin batera itxialdian egon zen Tobar otsailaren 21etik 27ra bitarte; beste zazpiak dagoeneko atxiloturik daude.

2011-03-14
HERRIHOTSAK ZIENTOKA

Herrihotsak 100 saio bete ditu. Horregatik, gaur saio berezia egin dugu, Herrihotsak egiten duten kolaboratzaileen laguntzaz. Horretaz gain, Halabedi irrati libreko kide bat elkarrizketa dugu, irratia eta mugimendu sozialen arteko harremanen inguruan.

2011-03-04
HERRIHOTSAK BEREZIA - Antxeta Irratiak 10 urte!

Antxeta Irratiak 10 urte betetzen dituela ospatzeko, hona hemen Herrihotsak-en saio berezia. Bertan Herrihotsak egiten dugun guztion hitzak aurkituko dituzue.

2011-01-05
LURRALDE ANTOLAKETA PLANA: SAIO BEREZIA

Lurralde antolaketa planari buruzko saio berezia egin dugu gaur. Olaberria, Meaka eta Landetxako auzokideak izan ditugu gurean proiekto honeri buruz hitz egiten. Gainera, ekarpen desberdinak izan ditugu ere entzuleen aldetik.

2010-12-11
PTP: Saio berezia

Abenduaren 10ean ostiralarekin, PTP-aren inguruko saio berezia izango dugu Antxeta Irratian.Herrihotsak berezia 20.00tatik 21.00ak arte.Animatu zure iritzia emateko! Horretarako bide desberdinak dituzue: - hemen bertan zuen komentarioa utzi dezakezue, - antxeta.soziala@gmail -era idatzi dezakezue, - ala saioan zuzenean sartu, telefonoaren bitartez (Iparraldetik 05 59 48 36 65 eta Hegoaldetik 0033 5 59 48 36 65).

2010-12-09