[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

radio

Pausumedia

Hitzaldiak

Emankizuna Data
2013ko Euskararen Nazioarteko Eguna, mahai ingurua.

Hondarribia eta Irungo euskara alorreko ordezkari politikoekin mintzatuko gara. Horretarako, Hendaiatik, Bakartxo Arrizabalaga Herriko Etxeko hautetsia….eguerdion… Irungo Udaleko Euskara arloko ordezkaria, Fernando San Martin… ongi etorria etxe hontara… Eta Txomin Sagarzazu, Hondarribiko Udaleko Euskara Departamenduko ordezkaria… milesker mahainguruan parte hartzeagatik….

2013-12-03
Itsasturiak Mahai ingurua Hendaian

Itsasturiak erakusketaren kari, mahai-inguru bat antolatu zen Mendi Zolan kulturgunean zonbait arrantzaleren lekukotasunak jasotzeko. Lehorrean edo itsasoan, euskal kostaldetik Dakarreraino bizi izan dutenaz mintzatu ziren besteak beste: Jean-Baptiste Garat, Dominique Lavillard eta Angel Etcheveste izan ziren bertan. Arrantzaren mundua aldatu da... bainan nortasuna hor dago bizirik, gaurko jendeetan eta mariñeletan...

2013-09-16
Antzerkia hezkuntzan solasaldia.

Txomin Heguy (Chimeres antzerki taldea), Fredo Karrikaburu (Hendaiako Ikastolako irakaslea), Antzerkiak hezkuntzan duen garrantziaz mintzatu dira

2013-06-06
Irlandako hizkuntza politika

Antxeta Irratiak Europako Irrati Komunitarioen II. Foroa antolatu du aste honetan, Donostian. Mundu osoko 70 lagun inguru daude izena emanda eta gehiago ari dira parte hartzen. Herenegun hasi zen foroa Kutxa Andia aretoan, Irlandako Hizkuntza politika goiburuko hitzaldiarekin. Hizlariak, Dublingo Near FM irratiko Ciaran Murray eta Belfasteko Failte FM irratiko Fergus O’Hir kazetaria izan ziren, eta Antxetako zuzendari Aitziber Zapirainek moderatzaile bezala jardun zuen.

2013-06-05
Herri maputxeak eta adierazpen askatasuna

Donostiako Kutxa andia aretoa jendez beteta, Maputxe herriari buruzko hitzaldiarekin amaitutzat eman da Antxeta Irratiak antolatu Europako Irrati Komunitarioen II. Foroa. Hunkigarria, Gabriela Ines Llanguinao Maputxe gazteak eskeinitako testigantzak, Gabrielak 23 urte ditu, 6 hilabete daramatza Euskal Herrian bizitzen. Maputxeek lurrarekin duten harremana eta honen defentsa zergatik emanen den azaldu zuen, berarekin batera, Elisa Garcia antropologoak, Kimche Mapu irratiari buruz mintzatu zuen eta azkenik Maria Pia Matta, AMARC erakundeko lehendakariak, Komunikabide Maputxeen egoera azaldu zuen.
Hitzaldiaren bukaeran, Aitziber Zapirain, Antxeta Irratiko koordinatzaileak, Europako Irrati komunitarioen II topaketari amaieran, egun hauetan Irlanda, Austria,Frantzia,Chile eta estatu espainoletik etorritako irratilarien parte hartzea eskertu zuen.

2013-06-03
Emakume eta feministak komunikabideetan

"Emakume eta feministak komunikabideetan: Como contamos el combate, como cuentan la lucha feminista".Parte hartzaileak, Angula Berria,Antxeta Irratia,IBF.

2013-03-23
Ipar Koreari buruzko hitzaldia (gazteleraz)

Korear Herri Errepublika Demokratikoaren Gobernuaren Atzerriko Herrietarako Harreman Kulturaletarako ordezkari berezi eta Korearekiko Laguntasun Elkarteko presidente Alejandro Cao de Benós-ek hainbat hitzaldi eskainiko ditu Bilbo, Donostia eta Iruñean.
Hitzaldi hauetan Ipar Korear Herri Errepublika Demokratikoaren historia, kultura, gizarte, gaurkotasunez eta eraikuntza sozialistari buruz hitz egingo dute.
Ipar Koreak Mendebaldean duen ahotsa da Alejandro Cao de Benos (Tarragona, Herrialde Katalanak, 1974).
Hitzaldia (gazteleraz)

2013-03-18
Ramon Saizarbitoriaren Martunete hitzaldia

Ramon Saizarbitoria idazlea Martutene (2012 - Erein) liburuaz mintzatuko da, Akelarre elkarteak antolatu IX. Literatur Mintzaldiaren karietara. 2013/01/26

2013-03-18