[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

radio

Elkarrizketak / Erreportaiak / Kolaborazioak

Antxeta Irratia

Ingurugiroa / Eredu alternatiboak

Azpiegitura txikitzaileak, ingurugiroaren defentsa, gizarte eredu alternatiboa sortzeko ekimenak.

Emankizuna Data
Autopista elektrikoa

Nafarroan eraikitzen ari diren autopista elektrikoen auzien inguruan aritu zaigu Olaia.

2013-05-14
Aldatsa baratza kooperatiba

Azken urteetan, baratza kooperatibak eta kontsumo taldeak hedatu dira Gipuzkoan zehar. Bidasoaldean ere hainbat dira horrelako ekimenak. Aldatsa baratza Meaka auzoan kokatutako ekimena dugu. Agroekologian oinarritzen den proiektua azaldu digu Enekok, kooperatibako kidea.

2013-05-07
Herri kontsultak

Atez atekoaren inguruan herri kontsulta egin berri da Legazpin. Komunikabide eta alderdi politiko batzuentzako gizalegearen adibide. Baina, ez da beti hori izan beraien jarrera herri kontsulten inguruan. Aramaioko alkate ohiarekin hitz egin dugu herri horretan egindako AHTren inguruko herri kontsultaren ondorioetaz.

2013-04-29
Donostialdeko metroari buruzko mahai ingurua

Orain dela pare bat aste, Donostiako AHTren aurkako taldeak antolatuta, Donostialdeko metroari buruzko mahai ingurua burutu zen. Mikelek bertan ateratako ondorioak ekarri dizkigu.

2013-04-08
Zaborren kudeaketa

Gatazka handia dago aspaldidanik Gipuzkoan zaborren kudeaketaren inguruan. Gaurkoan, Bilduko zinegotzia den Oinatz Mitxelenarekin, gatazka honen jatorria eta bilakaera ezagutu nahi izan dugu. Aldi berean, koalizio honetik proposatzen dituzten alternatibak aurkeztu dizkigu.

2013-03-12
Ekozinemaldia

Ekologistak Martxan elkarteak Ekozinemaldia antolatzen du 7. urtez. Aurten, zor ekologikoa izango da gai nagusia. Kepa Olaizek ekimena aurkeztu digu.

2013-02-26
Jaizkibelgo altxorrak

Jaizkibelgo izkutuko altxorrak argazki eta bideo erakusketa izango da Martxoaren 1an, 19.00tatik aurrera Irungo Mendizaleen elkartean. Txabi Mina itsas zientzialariarekin prestatutako erakusketaz hitz egin dugu.

2013-02-26
Garapenzalekeriaren aurkako jardunaldiak Donostian.

Donostian egiten ari diren garapenzalekeriaren aurkako jardunaldiak aurkeztu dizkigu Mikelek. Bertan, Euskal hiria ala Donostialdeko metroaren egitasmoaren inguruan hausnartuko dute.

2013-02-18
Energia iturrien kontrola eta Esako urtegia

Errekurtso naturalak eta bereziki uranioa, Maliko gudaren atzean daudela azpimarratu digu Juliok. Bestetik, Esako urtegia handitzeak izandako ondorioetaz hitz egin digu.

2013-02-12
Eusko Jaurlaritzako ingurumen sailaren adierazpenak

Zalantzan jarri dute ingurumen sailetik Donostialdeko metroa ala Jaizkibelgo kanpo kaia bezalako proiektu txikitzaileak. Tamalez, ez da berdina gertatzen AHTren egitasmoarekin.

2013-02-04
AHTren obretan inbertsioak etetzeko eskatu du Elkarlanak

Atzo eskeinitako prentsaurreko batean, AHT Gelditu! Elkarlanak AHTren obretan inbertsioak etetzeko eskatu zion Eusko Jaurlaritzari. Horretaz gain, mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dute. Elkarlaneko kide den Milarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

2013-01-29
Kontsumismoa eta azpiegitura erraldoeiak salatzeagatik 2010ean arrestatutako 4 ekintzaile epaitu dituzte

Ama lurraren defentsan, gizarte eradu justu baten alde, 2010ean, Irungo Txingudi merkatalgunearen aitzinean kateatu ziren lau lagun epaitu dituzte aste honetan.

2013-01-15
Krisiaren aurrean alternatibak

Krisiaren aurrean alternatibak izenburupean, Hondarribiako Gazte Asanbladak jardunaldiak antolatu ditu.

2012-12-18
AHTren inguruko azken berriak eta Yesako presa

Julio AHTren aurkako baraualdiaren balorazioa ekarri digu. Horretaz gain, azpiegitura txikitzaile honen inguruko azken berriak ekarri dizkigu. Azkenik, Zaragozan Yesako presaren handitzearen aurkako manifestazioaren berri eman digu.

2012-12-18
Garapenzalekeriaren aurkako kronika

Gaur, Mikel Alvarezek AHTren aurkako baraualdia eta Nanteseko aireportuaren aurkako mugimenduaz hitz egin digu.

2012-11-20
Beganismoaren nazioarteko eguna

Azaroaren 1ean, Beganismoaren Egun Internazionala dela eta Askekintza Animalistak bazkari herrikoi begano bat antolatu du 100 pertsona ingururentzat Guardetxen (Urgull, Donostia) 14:00etan bigarren urtez. Menu interesgarria izango da eta gainera, festa giroa emateko“Tristan Crowley & Mikel Uharte” kantautoreek joko dute bazkalostean eta laburmetrai bat ere jarriko da.

Beganismoa animalien eskubideak errespetatuz bizitzea da, hau da, elikadura beganoa (%100 begetarianoa) eramatea, animalietan esperimentatuak ez dauden produktuak erostea, larru, ile, edo lumarik ez erostea, eta orohar animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunetara ez joatea. Honekin segunduoro gizakiaren kontsumo ohiturek sortarazten duten milioika animalien heriotza, esplotazio, sufrimendu eta esklabutza ekidin daiteke.

Eta azaroaren 1 Beganismoaren Egun Internazionala denez, ospatzeko egon daitekeen erarik onenean egitea erabaki dugu; bazkari begano baten bidez. Gure helburua beganismoa ezagutara ematea da, era positibo batean zabaltzea gizarte mailan eta bazkari hau erreferentzia bihurtzea, urtero- urtero errepikatuz. Izatez bazkari hau antolatzen dugun bigarren urtea da eta pasa den urteko arrakasta berdina izatea espero dugu, 100 pertsona inguru etortzea, alegia. Ospatzeko asko baitugu egun honetan, gero eta gehiago baikara beganismoa bizitzeko era etikoa bezala hartzen dugun pertsonak.

Bazkaria erakargarria egin nahi izan dugu bai eskaintzen dugun menuagatik bai eta prezioagatik ere. Aurten prezioa mantentzea erabaki dugu elikagaien kalitatea mantentduz. Lehenengo plater moduan minestrone zopa egongo da (zopa italiarra), bigarrengo bezala soja albondigak bere saltsan eta azken buruko moduan plum cakea txokolate saltxaz lagundurik.Menuaren barruan egongo dira edaria eta ogia ere. Eta guzti hau 10€-ren truke.

Nahi duenak etortzera gonbidatu nahi dugu, edonorentzat irekia baitago bazkaria. Horretarako Garraxi (Egia) jatetxe begetarianoan, EHUko gelategietako kafetegian eta Mikelazulo kultur elkartean (Errenteria) egongo dira tiketak salgai azteazkena arte. Datu gehiago: http://www.askekintza-liberaccion.org/eu/

2012-10-31
Garapenzalekeriaren kronika: AHTren aurkako ekimenak

Gaur Juliok AHTren aurkako bi kanpainaz hitz egin digu: batetik, Barcinaren aurkako tartakadaren urtemugan honen inguruko informazio kanpaina abiatu dute; bestetik, datorren hilabetean burutuko den baraualdiaz hitz egin digu: "AHTk platerak hustutzen dizkigu!".

2012-10-30
Garapenzalekeriaren aurkako kronika

Gaurkoan Hilario Manzanedok eskeini digu garapenzelekeriaren aurkako kronika: AHT eta fracking-a Gipuzkoan.

2012-10-23
AHT, Fracking eta Nanteseko aireportua

Zebrabidearen atal berri honetan, garapenkeriaren aurkako kronika ekarriko digute hainbat kolaboratzaileek. Gaurkoan, Mikel Alvarezek AHT, Fracking eta Nanteseko aireportuaren inguruko hainbat kontu aipatu dizkigu.

2012-10-16
¿Desarrollo sostenible?

Han pasado 20 años desde que se acuñó el concepto de desarrollo sostenible en Rio de Janeiro. Hablamos con Yayo Herrero, militante de Ecologistas en acción que desmonta el mito.

2012-06-04
AHTren aurkako giza katea

Ekainaren 2an, AHT Gelditu! Elkarlanak giza katea antolatuko du Hernanin abiadura handiko trenaren obrak eragiten ari diren kaltea salatu eta egitasmoa gelditzeko. Elkarlaneko Milak honen berri eman digu.

2012-05-22
Tartalariak Nafarroako auzitegian

Joan den astean, Nafarroako tartalariak auzitegian deklaratu zuten. Horretaz, eta azpiegitura txikitzaileen aurkako borrokaren azken gertakarietaz aritu zaigu Julio.

2012-05-22
Euskal moneta

Euskal moneta euskalduna, solidarioa eta ekologikoa izango den moneta martxan jartzeko egitasmoa da. Mendirekin aritu gara proiektu honen inguruan.

2012-05-14
Antzinako baserritarren bizitza

Uztaro kooperatibak antolatutako agroekologia jardunaldien harira, bertan hitzaldia eskeini zuen Gorka elkarrizketatu dugu. Etnobotanikoa da eta garai bateko baserritarren bizimoduaz mintzatu zaigu.

2012-05-09
Agroekologia jardunaldiak

Uztaro kooperatibak I. agroekologia jardunaldiak antolatzen ditu. Kooperatibako kide den Itziarrekin hitz egin dugu jardunaldi hauen inguruan.

2012-04-23