[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Herri Pilulak

Krixixa

Zuhaitz Olazabal kolaboratzaileak astero egindako saio polisozikulturekonomikoa.

Emankizuna Data
Irunero
2017-03-06
Aitzurra
2017-02-08
2012-06-18 - Krixixa

Antxeta Irratia Irlandan

2012-06-18
Krixixa

Ekainean, ikasleek, azken txanpa... Irunen, tanbor eta txilibito soinuak non nahi... Ekaina, presoen kolektiboak igorritako agiriarekin hasi genuen, batzuentzat urratsa zena, besteentzat burla izaki... Gipuzkoan, zabor kudeaketaren gaia pil pilean...AHT... Erreskatea, iritsi da Espainiara... Etorkizuna beltza beraz...

2012-06-12
Krixixa - Krisia

Denbora aurrera, tunela, gero eta sakonagoa dela dirudi... Krisia... Lau urte badira ekonomiaren gain behera, eta krisia hitza bazter guztietan entzuten dugula... Guzti honetan, komunikabideen papera funtseskoa izan dute, bonbardaketa informatibo etengabea jasan dugu, kolore bakarrekoa ordea, beraiek nahi zuten koloretakoa...

2012-05-21
Krixixa - Athletic, Krisia, Bankia...

Gezurra dirudien arren, Maiatza erdi aldean gaude dagoeneko. 11000 mila lagun ikusi ditugu, Errumaniako hiriburuan kamixeta zuri-gorriagaz... Urteak igaro dira, krisi ekonomikoaren berri izan genuela, luzerako doan kontua da gainera... Herritarron bizibaldintzak eta lanak txarretik okerrera doaz, eta kezkatzeko arrazoiak, gero eta handiagoak... Aste honetan, Espainiako gobernuaren lagun min den Rodrigo Ratoren Bankia erreskatea izan dugu albiste. Guztion diruarekin salbatuko dute... M15 mugimenduak urte bete...

2012-05-14
2012-05-07 - Krixixa

Gaurko Krixixan, Frantziako ipotxaz mintzatuko gara.

2012-05-07
Krixixa - Futbola, Errege Espainiarra, YPF Argentinan, Rajoy

Futbolarekin itsututa gabiltza... Errege Espainiarra eta elefante ehiza batetik, eta YPF Argentinan beste aldetik... Rajoy-ren gobernuak, egingo ez zuela esandako guztia, egiten ari da... Zapatero zen arazoa, eta aldaketarekin gauzak bere onera etorriko zirela, gezur hutsa beraz... Hasi da Oslo-n Breivik-en aurkako epaiketa, joan den uztailean ustez 77 lagun hil zituen, eta ala onartu zuen berak ere...

2012-04-24
Aberri Eguna, Bilbo, Eskopetak eta tiroak, Sarkozy...

Aberri Eguna Iruñan, Apirila hasieran. Bildutako jendetzak, beste behin ere, gure etorkizuna erabakitzeko nahia eta konpromisoa duela azaldu zuen...Euskal presoen kolektiboak beren bozeramaileak aurkeztu dituen aste berean, milaka lagun, Bilboko kaleetan, Parot doktrina betirako desagertzeko eskatuz... Eskopetak eta tiroak, Espainiako Erregearen bilobak, aitarekin ehizean zebilela, tiroak ihes egin, eta hanka zauritu... Tiro ederrak botatzen ari dena, Nicola Sarkozy...

2012-04-16
Krixixa - Beste emakume bat eraila, Garoña, Baiona, Iruña, Udalbiltza

Aste hasieran izan genuen Tolosan, labankadez josirik eraildako emakumearen berri. Eguneroko ogi bihurtu dira emakumeen aurkako erasoak...Garoñako zentral nuklearra ere, albiste izan dugu, zentrala geldiarazi behar izan baitute, nonbait, ez ohiko presioa erreaktorearen ontzian... Milaka lagunek, euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute Baionan, "gure hizkuntza eskubide bat, lege bat" lelopean... Iruñan ere, milaka lagun presoen alde...

2012-04-02
Krixixa - Udaberria, Presoen egoera, Martxoak 29

Udaberria gurean, ordu aldaketa... Gipuzkoan, zabor kudeaketarena bigarren planoan utzirik, Ilunbe gora eta Ilunbe behera, alderdiak horren inguruan mokoka aritu zaizkigu aste honetan. EAJ berriz, hauteskunde autonomikoak buruan, lehendakari gaia nor izango den erabaki zen... Presoen egoera, gero eta larriagoa da, nahiz eta azkenaldian hainbat preso politiko etxeratu, kartzelan ematen diren bizi baldintzak, egunez egun, gogorragoak dira... Martxoak 29ko grebarako dena prest...

2012-03-26
Krixixa - Futbola, Afganistan, Amaia Azkue gogoan

Bilbo, besta eta ospakizunaren hiriburu bihurtu zen ostegunean... Milaka pertsona, egunerokoan ditugun arazoak ahantzi, eta futbol partida batek emandako poztasunez mozkorturik...Estatu Batuetako soldadu batek, ustez, base militarretik atera, eta lo zeuden hainbat zibil tirokatu zituen Afganistan-en... 365 egun igaro dira Amaia Azkue Oriotarra erail zutela. Emakumeen aurkako indarkeriak ez du etenik... Euskarazko hedabideek, sektorearen egoera zaila...

2012-03-19
Krixixa - Euskal Herriko txirrindularitza, Kataluña, Siria

Diru falta zela eta, larri ziren Euskal Herriko Txirrindulari itzulia eta Donostiko klasika, baina azkenean, ospatuko dira... Independentismoaren fasetik, Independentziaren fasera pasatu nahi dute herrialde katalanetan, horretarako ANC biltzar nazional katalana sortu dute Bartzelonan... Orain arte Sirian izan diren bitartekari eta behatzaileek lortu ez dutena saiatu nahi du Kofi Annan-ek...

2012-03-12
Krixixa - Euskal Herriarekiko elkartasuna...

Udaberriko giro goxoarekin hartu gaitu martxoaren lehenengo asteak... Biktimak eta borreroak, zintzoak eta gaiztoak... Barcina eta Rajoy inguruan mintzatuko gara. Itsassou eta Baiona, ez ditu behelakoan ahaztuko Sarkozyk... Ez ahantzi, astean zehar, Euskal Herriarekiko elkartasuna erakutsi dutela ehun herrialdeetan...

2012-03-05
Krixixa - Iñaki Urdangarin, Valentzia, Lan erreforma...

Zer sentitu dugu Iñaki Urdangarin bezalako ustelak, egindako ustelkerietaz? 2006garren urtean, erregeak bazuen honen berri, baina isil isilik egon da orain arte. Poliziak bere etsaiekin zer egiten duen ederto azaldu digu Valentzian. Garoñako zentral nuklearra... Gurean, atxiloketak berriz ere belztu dute gure herriko zerua... Lan erreforma...

2012-02-27
Krixixa - Iñauteriak, Lan erreforma, Martxoak 29 Greba Orokorra

Iñauteriak, Mozorroen garaia... Ezagunenak Tolosakoak izan arren, gurean ere, umilagoak izanagatik, ez ditugu bazterrean uzten... Egunerokoan ordea, urte guztian mozorroak kendu gabeko putre asko ditugu. Lan erreforma gora, lan erreforma behera, aste honetan guztion izpide izan da. Martxoak 29 greba orokorra.

2012-02-21
Krixixa - Hotz Siberiarra, Hotz Polarra...

Mende erdi igaro da, Kubaren aurkako enbargua martxan jarri zutenetik, mende erdi, Kubako iraultzaren desagerpena bilatu asmoz, itotze politika bortitza hasi zutenetik. Zailtasunak zailtasun, egun, bizirik dagoen herria da Kuba... Mende erdia baino bi urte gutxiago zituen, zendu berri den Whitney Houston abeslariak...

2012-02-13
Krixixa - Hotza, hotza ta hotza

Hezurretaraino sartu zaigu Siberiatik, Europa guztia tren lasterrean zeharkatu duen denboraldia. Haizea, izotza eta elurra ikusi ditugu aste honetan... Ongi etorri Herrira mugimenduari, baina urte gutxira izan dadila...

2012-02-06
Krixixa - Eskoziaren independentzia

Urtarrileko azken astearekin hotza nabaitu da, negua iritsi da gurera. Hotz eta zuri utzi ditu asko eta asko, Eskoziako lehen ministroa den Alex Salmond-ek, Eskozia estatu independientea? Nazioarteko egiaztatze batzordea, eta Frantziar estatuak, presoen gaiarekin hartu berri duen erabakia...

2012-01-30
Krixixa - Danbor hotsen artean

Danbor hotsak aste honetan, Hendaian gora eta behera entzun ditugu, Bixintxoak gurean. Ala ere, Donostikoak estaltzen dute guztia... Danbor hotsen artean, emakundek ere bere sariak, Irun eta Hondarribiko alardeei eman dizkie. Aste honetan, enano faxista batek bere azken arnasa eman du, Fragak alegia... Langabezia gora, murrizketak itzelak, panorama beltza...

2012-01-23
Krixixa - Agur Jose Luis

Gaurko krixixa saioan, beherapenen garai eroa, tristura eta haserrea futbolean, mundu mailan, berri onik ez. Euskal Herrian, Patxi Lopez-ek legislatura osoa beteko duela esan du; PNV-k bere batzar nagusia burutu berri du... Txillardegiri agurra...

2012-01-16
Krixixa - Kaleak beteta, baina kartzelak?

Larunbateko manifaren kronika kolosala...

2012-01-09
Krixixa - Ametsetan...

2011garren urteak utzi dizkigunak eta 2012rako desioak.

2012-01-02
Krixixa - Heldu da negua

Negua iristen ari da gurera, eta 10 000 pertsona inguru bildu ziren G puntuaren finalean... Juan Carlos eta Mikel Errekondo... Eraso sexistek ez dute etenik, bi kasu berri...

2011-12-19
Krixixa - Espainiar konstituzioa, presoak, Gurutz Agirresarobe

Gaurko krixixa saioan, Espainiar konstituzioari buruz mintzatu gara, euskal presoen inguruan, eta Gurutz Agirresaroben inguruan ere arituko gara.

2011-12-14