[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

radio

Elkarrizketak / Erreportaiak / Kolaborazioak

Antxeta Irratia

Kultura / Aisia

Kultura herrikoia eta askea, bidaiak, antzerkia...

Emankizuna Data
Donostian jarraitzen dugu noski!

Ekuadorra pasa du zinemaldiak eta bertan segitzen dugu! Zatoz gurekin!

2013-09-27
Zinemaldian jarraitzen du Kulturalea saioak!

Gaurkoan ere Donostiako zinemalditik jaso dugu Kulturalea saioa. Has zaitez entzuten eta gozatu Maia Muruagen konpainian

2013-09-27
Kulturalea zinemalditik

ZInemaldian gaude! Gozatu Maia Muruagaren konpainiaz!

2013-09-25
Kulturalea zinemalditik

Maia Muruaga lankidea Donostiako zinemaldian dabil!
Lasaitu eta gozatu bere konpainiaz!

2013-09-25
Mundu bira motoz: Kanada

Radio Kulturako Mikelekin jarraitzen dugu motoz egindako mundu biraren inguruan. Gaurkoan Kanada ezagutarazi digu.

2013-04-16
Trubia arana, Asturies

Haritzek Asturiaseko eskualde berri bat aurkeztu digu gaurkoan. Gainera oinez edo txirrindaz egiteko proposamenak ekarri dizkigu.

2013-03-25
Hego Korea motoz

Radio Kulturako Mikelek motoz egindako bidaiarekin jarraitu dugu gaurkoan. Siberia izan bagenuen hizpide aurreko atalan, gaurkoan Hego Koreako jendea eta janari goxuak ezagutu ditugu gaurkoan.

2013-03-05
Martxoko kultur agenda Irunen.

Martxoko kultur agenda Irunen. Belen Sierra kultura zinegotziaren eskutik.

2013-03-04
“Eusk’Rock” jaialdia larunbatean Hendaian: Mattin Sorzabalbere

Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen baitan, eta Korrika Kulturalaren karietara, Hendaiako AEK eta Lanetik Egina elkarteek rock gaualdia antolatzen dute martxoaren 2an, Hendaiako Merkatu Zaharrean, Fermin Muguruzaren "Zuloak" filmaren inguruan.
“Eusk’Rock” horren bigarren aldirako, tokiko eszenatokietan leku garrantzitsua duten eta beren kultura defenditzen duten artista euskaldunak entzuteko parada izanen dugu.
Gaualdia 20:00etan hasiko da, Fermin Muguruzaren “Zuloak” dokumentalaren proiekzioarekin. Film horretan, musikari ospetsuak (Kortatu, Negu Gorriak...) eta zinegileak Arrate Rodriguez-ek sortu eta bakarrik emaztez osatu Zuloak rock taldearen ibilbidea segitzen du. Bere umore berezi horrekin, proiektua horrela azaltzen du Arratek: “Andy Warhol-ek Velvet Undeground-ekin egin zuen bezala, gogoa nuen emaztez bakarrik osaturiko talde baten sortzeko, eta bere ibilbide osoa segitzeko, taldeko kideen aukeratik musika zuzendaritzara, xehetasun estetikoak ahantzi gabe”. Abentura eta bideo material guzti horrekin, Fermin Muguruzak dokumentala egin du, Euskal Herriko beste musikari nagusien ekarpena azpimarratuz ere.
Ondotik, Zuloak taldeak kontzertua eskainiko du, Joseba Irazoki eta Torii taldeekin batera. Jatekoa eta edatekoa eskainiko dira bertan.
Prezio bakarra: 10€ (filma + kontzertuak)

2013-02-26
Oriotik Donostirainoko ibilaldia

Oriotik Donostirainoko ibilaldia proposatzen digu gaurkoan, Joseba Arrieta, Geu Mendi elkarteko kideak.

2013-02-19
Siberia zeharkatuz Korearaino

Mikel Etxebarriak egindako bidaia jarraitu dugu gaurkoan. Moskurainoko bidaia kontatu zigun aurrekoan, gaurkoan aldiz, hortik aurrera, Siberia zeharkatu eta Hego Koreara iritsi gara.

2013-02-12
Ponga harana

Ponga arana ezagutzera eraman gaitu gaurkoan Haritzek: Vallimoru herri abandonatura ibilaldia, parke naturala, ur termalak...

2013-02-04
Errusiatik bidaiatzen

Gaurkoan Mikel Etxebarriak, errusiara motoz egindako bidatia kontatzen digu. Abenturazale gazte honek, 10.000 km egin zituen errusia osoa zeharkatuz.

2013-01-15
Villaviciosako itsasadarra

Asturiaseko eskualdeak ezagutarazten dizkigu Haritzek. Villaviciosa inguruan itsasadarraz gain, erreserba naturala, Tazones herrixka eta sagardo goxoa!

2012-12-18
Itziarretik mendi ibilaldia

Itziarretik mendi ibilaldia proposatzen digu Geu Mendi elkarteko Joseba Arrietak.

2012-11-24
Suediaraino motoz

Bidaien tartean, kolaboratzaile berria izan dugu gaurkoan: Mikel Etxebarria, Radio Kulturako kide eta bidaizale amorratua. Euskal Herritik Suediara motoz egindako bidaia kontatu digu.

2012-10-30
Europako pikoak

Soto de Sajambretik abiatuta, Europako pikoetatik ibilaldia proposatzen digu gaurkoan Haritzek.

2012-10-23
El Sueve mendizerra

Denboraldiko azken mendi irteera proposatzen digu Haritzek Asturiastik. Gaurkoan, El Sueve mendizerra ezagutzera eramaten gaitu, itsas bazterra eta mendia uztartzen dituen ibilaldi batekin.

2012-06-28
Elantxobetik txangoa

Geu Gasteiz taldeko Joseba Arrietak Elantxobetik txangoa proposatzen digu gaurkoan. Mendia, itsasoa eta herri ikusgarriak nahasten dituen txangoa.

2012-06-14
Eztena teatro egunak

Urtero bezala, Mikelazulo kultur elkarteak Eztena teatro egunak antolatzen ditu. Ekainaren 14tik 17a bitarte igaroko dira eta hainbat antzezlan ikusgai egonen dira.

2012-06-11
Nora aldizkariaren ale berria

Hecto Nora aldizkariaren 53. alea aurkeztu digu eta hainbat bidai interesgarri proposatu dizkigu.

2012-06-07
Peña Ubiña

Asturias eta Leon artean kokatzen den Peña Ubiña mendi katea ezagutzera eramaten gaitu Haritzek.

2012-05-31
Europako pikoak

Haritzek Europako pikoetan hainbat ibilbide proposatzen dizkigu, zehazki Cornion menditik

2012-03-21
Laredotik Nojaraino

Erlaitz elkarteko Fernandok Laredotik Nojaranainoko ibilaldia proposatzen digu gaurkoan. Horretaz gain, Erlaitz Aiako Harriak mendi krossaren inguruan aritu zaigu.

2012-03-14
Nora aldizkaria: martxoa

Nora aldizkariaren martxoko alea aurkeztu digu Hectorrek.

2012-03-01