[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

radio

Herri Pilulak

Literatur Kronikak

Lander Garro eta Aitziber Zapirain lankideek eginiko saioa, Bazkalaurrekoa magazinean bi astetik behin. Bertan, euskal zein nazioarteko liburuak aipatzen dira gaurkotasuna derrigorrez kontutan hartu gabe.

Emankizuna Data
Lliteratur Kronikak - "Baita hondakinak ere", Iñigo Astiz

Gaurko literatur tartean, poema liburu bat ekarri digu Lander Garro laguntzaileak, "Baita hondakinak ere" izenburua du eta idazlea Iñigo Astiz kazetaria da.

2012-04-10
Literatur Kronikak - David Foster Wallace

Gaurko honetan, Lander Garro Foster Wallace-n hiru liburuekin etorri zaigu. Alde batetik "Gizon iguingarriekin elkarrizketak", beste alde, "Zerbait ustez dibertigarria, zein ez baitudan berriz egingo", eta azkenik "Hitz egin dezagun otarrainei buruz" izenpeko liburuak izanen ditugu aztergai.

2012-04-04
Literatur Kronikak - Chester Brown "Paying for it"

Gaurkoan, komiki bat ekarri digu Lander Garrok, Chester Brown-en "Paying for it" izenpekoa eta bertan, autoreak, prostitutekin izandako esperientziak jorratzen ditu.

2012-03-06
Literatur Kronikak - Annie Ernaux-ren "Une femme"

Gaurkoan, Annie Ernaux, frantses idazle bat eta "Une femme" izeneko liburua ekarriko digu Lander Garrok. Idazlearen amaren biografia txiki bat da liburu hau.

2012-02-29
Literatur Kronikak - Gutunez osatutako bi liburu

Gaurkoan bi liburu izanen ditugu aztergai, hain zuzen, gutunez osatutako liburuak. Alde batetik Vincent Van Gogh, bere anaia Théo-ri idatzitakua, eta bestea, Antón Chéjov eta Maximo Gorki idazle errusiarrek, elkarri bidalitako gutunak.

2012-02-16
Literatur Kronikak - Camile Jourdy

Gaurkoan, hiru nobela grafiko izanen ditugu aztergai, Lander Garroren laguntzarekin. Camile Jourdy, guionista eta marrazkilariaren, hainbat lan aztertuko ditugu.

2012-02-03
Literatur Kronikak - "Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan"

Gaurko literatur kronikan, "Bost idazle: Hasier Etxeberriarekin berbetan" liburua ezagutzeko parada izanen dugu. Bost idazle ezberdinen iritziak aurkituko ditugu alfabetoak agintzen duen legean antolaturik: Atxaga, Izagirre, Lertxundi, Saizarbitoria eta Sarrionandia. Horrelaxe. Bost idazle. Bost literaturgile eta irakurle bat aurrez aurre. Hitz eginez isiltasun apur bat ekarri nahian gurera.

2011-12-23
Literatur Kronikak - Harkaitz Cano "Twist"

Gaur beste liburu bat aipatuko dugu, Harkaitz Canoren Twist nobela berria, Lasa eta Zabalaren bahiketa, torturak eta heriotzaren inguruan kokatuta dago.

2011-11-28
Literatur Kronikak - Mario Benedetti "Primavera con una esquina rota"

Gaurko honetan, Lander Garroren laguntzarekin Mario Benedettiren "Primavera con una esquina rota" liburuaren inguruan hitz egingo dugu.

2011-10-31
Literatur Kronikak - Xabier Montoia "Blackout"

Gaurko literatur kronikan, Xabier Montoian inguruan mintzatuko gara. Bertan, "Blackout" liburua aztertuko dugu.

2011-10-27
Literatur Kronikak - Raymond Carveren "Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean"

Ipuinez osatutako liburu bat ekarri digu Lander Garrok gaurko Literatur Kronikan. Raymond Carver-ren "Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean" ipuin bildumaren inguruan mintzatuko gara.

2011-10-19
Literatur Kronikak - Jon Benitoren "Bulkada" liburua

Gaurko honetan Jon Benitoren "Bulkada" poesia liburuaren inguruan mintzatuko da Jon Garro kolaboratzailea. Beste alde, Jon Benitoren bizitzaz ere arituko da.

2011-10-14