[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Kale Kantoian

Literatura kronika

Literatura kronika,Lander Garro idazlaren eskutik. Lander Garro (Orereta, Gipuzkoa, 1975eko azaroaren 25a - ) euskal idazle eta argazkilaria da.

Emankizuna Data
Mikel Antzaren, Atzerri eleberria/

Mikel Antza idazleak —sortzez, Mikel Albisu (Donostia, 1961)— berak ere ihes egin behar zuen, halabeharrez. Sasian ibili zen ia 20 urtez, eta badira zortzi urte kartzelan dagoela. Eta lau hormen artean espetxeratuta dagoen bitartean idatzi du Atzerri, bere bigarren eleberria.

2013-02-27
Hedoi Etxarteren: Sinplistak poema liburua

Gaur egun oso zabalduta dauden hainbat jokabide politikoki zuzen injustiziaren eta hobekuntzaren aldeko ahalegina, apustua eta engaiamendua baztertzeko aitzakia izaten dira maiz askotan, Hedoi Etxarteren ustez: argudio sinpleak demagogiarekin nahastea, adibidez; edo aferak konplikatuak direla esatea; zuzentasun eta koherentzia erabatekoa bilatzea edo eskatzea, ezer aldarrikatu edo egin aurretik. Istorio asko kontatzen eta gai asko jorratzen baditu ere, ideia hori da Etxarteren Sinplistak poema liburuan (Susa) nagusitzen direnetako bat.

2013-02-27
Literatura kronika

Ez naiz ni, Karmele Jaio Eiguren: Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek, modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanak biziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdean daude denak, eta horrek eragiten dien ezinegonean beren tokia aurkitu nahi lukete. Pertsonaia batek dioen bezala, zailena ez baita zahartzea, zahartzen hastea baizik.
Ipuin liburu berri bat dakarkigu Karmele Jaiok, hamabi istorioz osatua. Aurrekoetan bezala, giza harremanetan sortzen diren arrakaletan erreparatzen daki egileak, begirada zorrotz baina amultsu batekin; aurrekoen aldean, baina, sakonagoak dira kontakizunak, argumentua gehiago garatuz, eta abertsagoak dira pertsonaiak, haien bizitzen hainbat alderdi eta xehetasun erakutsiz; betiko sentiberatasunez, baina baita berria den umore fin batez ere.

2013-02-21