[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Musika Klik

Metal Garrasia

Aiert Iriarte eta Ander Ormazabalek eskeiniko digute musika saio hau. Bertan, metal musikaren barruan sartzen diren hainbat musika ezberdin entzuteko parada izanen dugu.

Emankizuna Data
2017-06-23 - Metal Garrasia

Denboraldiko azken saio honetan Bigarren Mundu Gerrari buruzko tartearekin amaituko du Brutal jaunak, beti ere Sabaton suediarrekin soinu banda moduan. Dyerthek bere aldetik Mexikoko metala arkezten jarraituko du, beste bi proposamen interesgarrirekin. Gainerakoan, Iced Earth-en  “Clear the Way”, Tombs-en "November Wolves", Black yet Full of Stars-en “Every Great Man's Ghost”, Leprous-en "From The Flame" eta Anthriel-en "Under Burning Skies" abestiak entzun ahalko ditugu.

2017-06-22
2017-06-16 - Metal Garrasia

Gaurko saioan historia irakaspenekin bueltatzen da Brutal jauna, gudekin nola ez, II. Mundu Gerrari buruzko bigarren zatiarekin kasu honetan. Dyerthek bere aldetik Estatu Batuetako metaleko latino esanguratsuenetako bat ekartzen digu Metal Heroiak tartean: Tom Araya handia, Slayer-eko abeslari eta baxujolea; bitxikeria eta gertakari barregarriz beteriko pertsonaia dugu entzun ahal izango duzuen moduan. Gainerakoan, Volumes-en "On Her Mind", Unleash The Archers-en “Apex”, Miss May I-ren "Shadows Inside" eta White Skull-en "Will of the Strong" abestiak entzungo ditugu.

2017-06-15
2017-06-09 - Metal Garrasia

Gaurkoan tarte arinago bat dakar Brutal jaunak, lehen musika ona egiten zuten taldeekin baina orain okerra baina okerragoak direnak. Hater alert! Dyerth bere aldetik udako giroan murgildu zaigu eta zenbait irla paradisiakora joan zaigu bertako metal proposamenak ekartzeko; Metal Karibearra izango dugu saioan, Curaçao, Barbados eta Trinidad eta Tobagotik hain zuzen ere. Gainerakoan, Steignyr-en "Ashes From A Keltic Spirit", Sollertia-ren "Mathematical Universe Hypothesis", Attic-en "The Hound Of Heaven" eta Legionnaire-en "Enigma of Time" abestiak entzungo ditugu.

2017-06-08
2017-06-02 - Metal Garrasia

Gaurko saioari ekiteko Hiltzaileak Metalean tartearen bigarren atala ekartzen digu Brutal jaunak, lehena baina ezezagunagoa baina are odoltsuagoa; Erdi Aroko Gilles de Rais jauntxo frantsesaren istorioa aurkeztuko digu hain zuzen ere. Dyerth-ek bere aldetik Metal Heroiak (Metal Eroak) tartea dakar aspaldiko partez Helloween-eko osaketa originaleko kide ahaztuaren istorio tristea ezagutzeko, Ingo Schwichtenberg-ena, Mr Smile bezela ezaguna zena beti irribarre bat zuelako aurpegian. Horretaz gain eta saioa pixkat animatzeko The Ferrymen-en "Ferryman", Wind Rose-en "To Erebor", DragonForce-en "Ashes of the Dawn", Ardi Beltza-ren "Mis Demonios" eta Jhëit-en "Nihil Omnia et Singular Regit" abestiak izango ditugu entzungai.

2017-06-01
2017-05-19 - Metal Garrasia

Gaurko saioan historia irakasle moduan bueltatzen zaigu Brutal jauna, gudak eta Sabaton uztartuz berriz ere. Kasu honetan 2. Mundu Gerraren txanda da, lehen borroka aipagarrienak jorratuz. Dyerth-ek bere aldetik Mexikoko metala aurkezten jarraitzen du, metalcore estiloan zentratuz hiru proposamen interesgarrirekin. Gainerakoan, Vhaldemar-en “1366", The Unity-ren “Rise and Fall”, Helker-en "Golpe por Golpe", Alestorm-en "Mexico" eta Katez-en "Legea vs Justizia".

2017-05-18
2017-05-12 - Metal Garrasia

Aldarrikatzaile dator gaur Brutal jauna, Maiatzaren 1a ospatuz; Langileen egunaren atzean dagoen hamarkadetako borroka laburbilduko digu beti bezela abesti metaleroez lagundurik. Dyerth-ek bere aldetik herrialde ezezagunenetan metala bilatzen jarraituko du. Azerbaijan-en txanda izango da Metal Bidai honetan, Black-etik Stonerrera doazen proposamenekin. Gainerakoan, Elbereth-en "Nikomedes", Liv Sin-en "Let Me Out", Skyclad-en "Change is coming", Ankor-en "Lost Soul" eta Pyramaze-n "A World Divided" abestiak entzuteko aukera izango dugu.

2017-05-12
2017-05-05 - Metal Garrasia

Gaurko saioan historiako pasarteak metalarekin aztertzen jarraituko du Brutal jaunak. Oraingoan Lehen Mundu Gerrari jarraipena emanez Alemanian nazien botereratzea eragin zuten faktoreak aztertuko ditu. Dyerth-ek bere aldetik bere lehen kontzertua Mexikon aipatuko digu, antolaketa arazoak, aitonatasuna eta guzti. Gainerakoan, While She Sleeps-en "Feel", Wicked Inc-en "Time To Go", Skeletoon-en “Night Aint Over" eta Dying Fetus-en "Fixated On Devastation" abestiak izango ditugu entzungai.

2017-04-28
2017-04-21 - Metal Garrasia

Gaurkoan biolentzia eta metala uztartzen jarraituko du Brutal jaunak, kasu honetan serie-hiltzaile ezagunen istorioa azalduz metal abestiez lagundurik. Lehen hiltzailea ezin zen beste bat izan Jack Barren-Ateratzailea baizik. Dyerth bere aldetik morboaren bidetik joango da Mexikora bueltatuz, 90. hamarkadako heavy metal mexikarraren aitzindarietako baten ika-mikak aztertuz, Luzbel taldearenak hain zuzen ere. Gainerakoan, Vhaldemar-en "Howling at the Moon", Spoil Engine-en "Doomed To Die", Aposento-ren "Portrait of a Killer", Deimocracy-ren "Black Gold" eta Vita Imana-ren "Mi Camino" abestiak entzungo ditugu.

2017-04-20
2017-04-14 - Metal Garrasia

Gaurkoan Lehen Mundu gerrari buruzko bigarren zatia ekarriko digu Brutal jaunak, beste behin Sabaton suediarren abestiez lagundurik. Dyerth-ek bere aldetik beste Metal Bidai batean eramango gaitu, Asia aldera bueltatuz alpaldiko partez, irla eder batera gainera, SriLanka-ra. Bertan ere metal proposamen interesgarriak aurkituko ditugu. Gainerakoan, Nightrage-en "The Venomous", The Doomsday Kingdom-en "A Spoonful Of Darkness", Sinner-en "Tequila Suicide" eta Demon Hunter-en "Died in My Sleep" abestiak entzungo ditugu.

2017-04-12
2017-03-31 - Metal Garrasia

Gaurko saioan bere historia klaseekin bueltatzen da Brutal jauna, baina modu ezberdin batean. Guda bat talde bat ideiarekin ez da harritzekoa Sabaton suediarrak izatea lehen gonbidatuak, kasu honetan Lehen Mundu Gerraz aritzeko. Dyerth-ek bere aldetik Metal bidaiak berreskuratzen ditu, kasu honetan Europa Ekialdeko herrialde txiki batera hurbilduz, Moldaviara hain zuzen ere. Bertatik bi proposamen interesgarri ekarriko dizkigu, Stoner Metal eta Metal Alternatiboan mugitzen direnak. Gainerakoan, Wednesday 13-en "What the Night Brings", Against The Inspiration-en "Blank Slate", Sickroom-en "Taste My Flesh" eta Obituary-ren "Ten Thousand Ways To Die" abestiak entzungo ditugu.

2017-03-30
2017-03-24 - Metal Garrasia

Gaurko saioan disko kontzeptualen munduan sartuko da Brutal jauna, gai nahiko frikiak dauzkaten hiru lan aurkeztuz, baina denak oso entzungarriak. Dyerth-ek bere aldetik metala oraindik inguratzen dituzten aurreiritziak eta ezjakintasuna erakusten dituen gertakizun bat ekarriko digu, 2015ean Guatemalan gertatutakoa. Gainerakoan, Darkest Hour-en "Knife In The Safe Room", Reversed & Reflected-en "Setbacks", Guilles-en "Enraged", Huts-en "Entzun" eta Mastodon-en "Show Yourself" abestiak entzungo ditugu.

2017-03-23
2017-03-17 - Metal Garrasia

Gaurko saioan Grammy sarietako polemika dela eta Metal munduan (bere ustetan) egin diren kolaboraketa okerrenak aztertuko ditu Brutal jaunak. Dyerth-ek bere aldetik Mexikoko taldeak aurkezten jarraituko du. Gainerakoan, Primal Age-en "A Silent Wound", Wolfheart-en "World On Fire", Within The Ruins-en "Death of the Rockstar"eta Majesty-ren "Die Like Kings" abestiak entzungo ditugu.

2017-03-16
2017-03-10 - Metal Garrasia

Gaurko saioan Ameriketako jatorrizko tribuak eta metala nahastuko ditu Brutalek, Metal Prehispaniko izena hartu ohi duena. Dyerth-ek bere aldetik, behin Mexikon ezarrita, herrialde honek eskaintzen dituen proposamenak aurkezten jarraituko du. Gainerakoan, Persefone-ren “Prison Skin”, Trollfest-en "Steel Sarah", Ex Deo-ren "The Rise Of Hannibal" eta  Norothin-en "The Final Storm" abestiak entzungo ditugu.

2017-03-09
2017-03-03 - Metal Garrasia

Gaurko saioan Tolkien idazle handiaren munduan murgilduko gara Brutal jaunaren eskutik. Metalean gehien jorratu den fantasiazko mundua izan daiteke zalantzarik gabe Erdialdeko lurraldea, hobbit, elfo eta orkoz beterikoa, eta horren zenbait adibide entzun ahalko ditugu. Dyerth-ek bere aldetik Morelia, Mexikorako bere bidaia prestatzen aurkitu dituen zenbait talde aurkeztuko dizkigu. Gainerakoan,  Seven Kingdoms-en "Stargazer", Soen-en "Sectarian", Mutiny Within-en "Silent Weapons" eta Turmion Kätilöt-en "Surutulitus" abestiak entzungo ditugu.

2017-03-03
2017-02-24 - Metal Garrasia

La La Land filmarekin erromantiko jarri zaigu brutal jauna, eta metal munduan sortu diren musikalak aztertuko dizkigu. Dyerth-ek bere aldetik Metal bidaiekin jarraituko du, sekula metalarekin lotuko ez genukeen herrialde batean barneratuz, Nepalen hain zuzen ere. Gainerakoan, Mors Principium Est-en "Reclaim The Sun", Xandria-ren “Call of Destiny”, Korumbà-ren "Biluzik" eta Kreator-en “Gods Of Violence”abestiak izango ditugu entzungai.

2017-02-23
2017-02-10 - Metal Garrasia

Gaurko saioan Japonia izango dugu ardatz moduan. Lehenik Brutal jaunak kultura interesgarri honen inguruan hitz egingo gaitu, eta Dyerth-ek Metala Non Metal Garrasia Han tartea berreskuratzen du Metalucifer eta Sabbat proiektuak aurkezteko. Gezol musikaria dute komunean, tipo bitxia, entzun ahalko duzuen moduan. Gainerakoan, Ithilien-en "Blindfolded", Rebel Souls-en "Descent", Yggdrassil-en "Yuletide" eta Blast Wave-en "Destrucción" abestiak entzungo ditugu.

2017-02-09
2017-02-03 - Metal Garrasia

Aurreko saioan hasitako metal tertuliarekin jarraitzen dugu Burdinolako Inaxio Esnaola eta Hilotz taldeko Etxahun Urkizu eta Mikel Yarza gomitekin, opari metaleroekin ardatz moduan.

2017-02-02
2017-01-20 - Metal Garrasia

Emankizun berezia izango dugu gaurkoan, mahai inguru metalero berezia osatu dugu Burdinolako Inaxio Esnaola eta Hilotz taldeko Etxahun Urkizu eta Mikel Yarza-rekin. Gaurkoan opari metaleroak izango ditugu hizpide.

2017-01-20
2017-01-13 - Metal Garrasia

Gaurkoan, Erromaren bigarren zatia ekarriko digu Brutal jaunak, handitasunetik gainbeherara arteko garaia jorratuz. Dyerth-ek bere aldetik Metal bidaiekin jarraituko du, Asia aldera bueltatuz metal munduan gehiegi aipatzen ez den talde bat ezagutzeko, Korea; Bertan dauden taldeen adibide batzuk ekarriko dizkigu estilo ezberdinak jorratuz. Gainerakoan, Dethlirium-en "I want your head cut", Mechina-ren "The Synesthesia Signal", Pimeä Metsä-ren "Thunder God" eta In Thousand Lakes-en "True North" abestiak entzungo ditugu.

2017-01-12
2016-12-23 - Metal Garrasia

Gaurkoan Brutal jaunak eguberriko abestien coverrak ekarriko dizkigu, baina maitasnez bertsoirik txarrenak aukeratu ditu guretzat. Dyerth-ek bere aldetik metalarekin gutxien lotzen dugun kontinentean, Afrikan murgilduko gara, bertako zenbait talde ezagutzeko. Gainerakoan, Motorzombis-en "Dark Side Ewoks", Dreamshade-en "Dreamers Don't Sleep", Heid-en "Alba" eta Grave Digger-en "Healed by Metal " abestiak izango ditugu. Eguberri eta urtebrri metaleroak denontzat!

2016-12-22
2016-12-16 - Metal Garrasia

Saio berezia izango dugu gaurkoan, non Metala eta Animea uztartuko ditugun. Beti bezala partehartzera gonbidatuak zaudete, gomendio berriekin, aipatutako anime eta abestiei buruzko iritziekin, edo nahi duzuen moduan.

2016-12-14
2016-12-09 - Metal Garrasia

Gaurkoan erromako inperioari buruzko lehen zatia ekarriko digu Brutal jaunak, bere sorreratik Kartagoren aurkako gudetaraino, beti bezela metal abestietaz lagundurik. Dyerth-ek bere aldetik Metal Izarrak ezagutzen tartea irekitzen du Rob Halford Judas Priest-eko abeslariaren eskutik, bere ibilbideko bitxikeria eta kolaborazio ez horren ezagunak berreskuratuz. Gainerakoan, Aversions Crown-en "Ophiophagy", Half Hearted-en "Terrified", The Descent-en "The Covent of Rats" eta Eternal Idol-en "Another Night Comes" abestiak entzungo ditugu.

2016-12-08
2016-12-02 - Metal Garrasia

Gaurko saioa nahiko beldurgarria izango da; Lehenik banpiroen isrtorio eta kondairak aipagai izango ditu Brutal jaunak, beti bezela. Dyerth-ek bere metal bidaiekin jarraituko du eta gaurkoan Brutal Death Metalaren paradisua aurkeztuko digu. Gainerakoan, Root-en "Life Of Demon", Sonambula-ren "Typhareth", Onmyo-Za-ren "愛する者よ、死に候え" eta Kraussk-en "Bizi" abestiak entzungo ditugu, azken hau egun hauetan berri izan direlako mutrikuarrak.

2016-12-01
2016-11-25 - Metal Garrasia

Aurreko astean Mitologia eskandinabiarreko zati bat aipatu ondoren lurralde horietako biztanleak izango ditu gaurkoan aipagai Brutal jaunak, Vikingoak hain zuzen ere; Metalean gehien erreferentzia egin zaien herrietako bat izanda musika ugari dago beraien inguruan. Dyerthek bere aldetik Munduko metal txokoak aipatzen jarraituko du, gaurkoan metala egiteko herrialde arriskutsuenetako bat aipatuz, Iran. Iaz atxilotuak izan ziren eta kartzelara joateko arriskuan dauden Confess taldeko kideen istorioa ezagutuko dugu. Gainerakoan, Diabulus in Musica-ren "Earthly Illusions", Holycide-n "Annihilate... Then Ask!", Verdugo-ren "Hijo de Puta", Dunedain-en "Legado" eta Superjoint-en "Caught Up In The Gears Of Application" abestiak entzungo ditugu.

2016-11-24
2016-11-18 - Metal Garrasia

Gaurko saioa beti bezain kultureta hasiko du Brutal jaunak, eskandinabiar mitologiako poema garrantzitsuenetako bat aipatuz, Voluspa izenekoa, hori aipagai duten metal abestiez lagundurik noski. Dyerth-ek bere aldetik Indiako eta bereziki Bangalore hiriko metal eszena azaleratzen lagundu zuen kontzertu bat aipatuko digu, eta hori baino lehen urte gutxitan izan zuen garapena, bertako zenbait talde entzungo ditugularik. Gainerakoan, Vader-en "Prayer To The God Of War", Hibakusha-ren "Dunak", Once Human-en "Eye Of Chaos" eta Devilment-en "Hitchcock Blonde" abestiak izango ditugu.

2016-11-17