[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Herrihotsak

Mundu Hotsak

Nazioarteari buruzko irratsaioa euskeraz. GKE eta eragile internazionalisten kolaborazioekin eta munduko eskualdeen kronikekin besteak beste.

Emankizuna Data

Denboraldiko azken saioan Balkanen inguruan aritu gara luze eta zabal Juan Etxenikerekin. Bestetik, Mikel Aramendik Excelgate auzia azaldu digu.

2013-04-29

Gaurkoan, Ipar eta Hego Korearen arteko gatazkaz aritu gara Mikel Aramendiren eskutik. Bestetik, Askapenako kolaborazioa izan dugu: Venezuelako hauteskundeak eta preso politikoen nazioarteko eguna aipatu dizkigu Fakunek. Martxelo Diazen nazioarteko iritzi zutabea izan dugu ere. Guztia, Margaret Thatcherri antiomenaldi musikalaz lagundua.

2013-04-10

Gaurkoan, Zipreko krisiaren harira, herrialde hau ezagutzeko parada hartu dugu. Bestetik, Euskal Herriarekiko elkartasun asteaz aritu gara, Gazta zati bat dokumentalaren inguruko erreportaia entzun dugu Radio Kulturaren eskutik eta Mikel Aramendiren nazioarteko iritzi zutabea izan dugu.

2013-03-27

Gaurkoan, Anitzak ekimenak arrazismoaren aurka deitutako manifestazioaren berri eman dugu. Bestetik, Chavezen heriotzaren harira LAB Nazioarteko kide den Igor Urrikoetxeak, Latinoamerikak bizitako bilakaerari buruzko hausnarketa ekarri digu. Azkenik, Askpenaren Saharako brigadaraz aritu gara.

2013-03-20

Gaurkoan, Chavezen heriotzaren inguruko egoera deskribitu digu Mikel Aramendik. Horretaz gain, Mundubatek antolatutako zine zikloaren inguruan hitz egin dugu eta Amnistia Internazionala zein Askapenaren tarteak izan ditugu ere.

2013-03-12

Gaurkoan, Euskal Herriarekiko elkartasun astea eta Tel Aviveko Maccabiren aurkako boicota izan ditugu mintzagai. Horretaz gain, ekialdeko Europako kronika eta nazioarteko iritzi zutabea izan ditugu ere.

2013-03-05

Gaurkoan, Gdeim Izikeko ekintzaileen aurkako epaiketa izan dugu gai nagusia. Oiartzungo Sahararen aldeko elkarteko Esti izan dugu horretarako. Bestetik, Askapenak 2013ko brigadak aurkezten ari dela, Bolivian izandako brigadista baten elkarrizketa izan dugu, Horretaz gain, nazioarteko iritzi zutabea eskeini digu Mikel Aramendik.

2013-02-27

Gdeim Izikeko epaiketaren berri eman dugu lehenik eta behin: kondena gogorrak jaso dituzte epaitutako saharaui gehienek. Bestetik, Askpenaren brigadak aurkeztu ditugu. Azkenik, Palestinako desobedientzia zibila mugimendua ezagutu dugu eta Tel Aviveko Maccabiri prestatzen zaion boicota iragarri dugu.

2013-02-19

Gaurkoan, Kimche Mapu irrati maputxe komunitarioko kide batekin izan dugu elkarrizketa. Bestetik, nazioarteko iritzi zutabea, Afrikako korrespontsalia eta arabiar udaberrien inguruko hausnarketa.

2013-02-05

Balkanen inguruan Juan Etxenikerekin izandako elkarrizketaren 2. zatia entzun dugu gaur. Bestetik, Amnistia Internazionalaren tartean Ezkontza denentzat legea eta Maliko egoera aipatu dizkigu Germainek.

2013-01-30
2013-01-23 - Mundu Hotsak

Gaurko saioan balkanetara gerturatuko gera Juan Etxenike gure kolaboratzailearen eskutik,bestalde, Amnistian internazionala erakundeak 2012an egindako bilana aipatuko dugu. Horretaz gain, afrika beltzara gerturatuko gera.

2013-01-25

2012ko nazioarteko gertaea garrantzitsuen errepasoa egin dugu gaurko saioan.

2013-01-16

Gaur, etorkinen nazioartearen egunaren harira, Hendaiako erretentzio zentroaren inguruko erreportaia izan dugu. Ekialdeko Europako kronikan, etorkinen egoera aipatu dugu ere besteak beste. LAB Nazioartearen kolaborazioa eta nazioarteko iritzi zutabea izan ditugu ere.

2012-12-18

Egiptoko krisi politikoa aztertu dugu Ane Irazabalekin. Izenpeduren maratoiaz eta Rebelle filmaz aritu gara Amnisitia Internazionalaren atalan, eta, Europar Batasunari emandako nobel sariaz hitz egin dugu.

2012-12-12

Gaur, Kongoko guda eta Burkina Fasoko hauteskundeak aipatu ditugu Afrikako kronikan. Bestetik, Askapenaren tartean Paraguayn izandako hilketa eta Kolonbiako bake prozesua aipatu ditugu. Palestina ere izan dugu hizpide Mikel Aramendiren nazioarteko iritzi zutabean eta Hala Bideoak erreportai baten eskutik.

2012-12-04

Luze eta zabal aztertu ditugu hauteskundeak Bartzelonan bizi den Andoniren eskutik. Bestetik, Amnistia Internazionalaren atala eta Martxelo Diazen nazioarteko iritzi zutabea izan ditugu.

2012-11-28

Gaur Boliviako eraldaketa prozesuaz hitz egin dugu bertan egondako brigadista batekin. Bestetik, Gazaren aurkako bonbardaketaz hitz egin digute Uhintifadako Koldok eta Mikel Aramendik.

2012-11-21

Gaurkoan, Gibraltarreko itsas ertzean etorikinek bizi duten egoera latzaz aritu gara SOS Arrazakeriako Mikel Marakiararekin. Bestetik, Askapenaren kolaborazioa izan dugu eta nazioarteko iritzi zutabean, Martxelo Diazek Sri Lankako gatazkaz aritu zaigu.

2012-11-13

Mundubat GKEk antolatuako jardunaldietaz aritu gara gaurkoan. Horretaz gain, Mikel Aramendiren nazioarteko iritzi zutabea, Afrika beltzako kronika eta LAB nazioartearen kolaborazioa izan ditugu.

2012-11-07

Gaurkoan, Internazionalista eguna eta Askapenaren 25. urtemugaren inguruan izan da gure elkarrizketa nagusia. Horretaz gain, Ekialdeko Europako kronika ekarri digu Juan Etxenikek eta Amnistia Internazionalaren kolaborazioa izan dugu Germaine Blezioren eskutik.

2012-10-30

Gazatik Gazara ekimena eta Estelle ontziaren abordaia izango ditugu hipzide gaurko saioan. Bestetik, Mikel Aramendiren zutabea AEBtako hauteskundeen inguruan izan da. Horretaz gain, arabiar herrialdeen inguruko korrespontsalia eta Askapenaren kronika izan ditugu.

2012-10-24

Gaurkoan, Katalunyako independentzia prozesuari buruzko elkarrizketa izan dugu. Bestetik, nazioarteko eragileen tartean, LAB nazioarteko Igorrekin hitz egin dugu eta, Belgikan izandako hauteskunde munizipalak aipatu ditugu gure mendebaldeko Europako korrespontsalarekin.

2012-10-17

Saharako brigadaren inguruan aritu gara Uberkarekin. Bestetik, Mikel Aramendik Venezuelan izandako hauteskundeen inguruan mintzatu zaigu. Azkenik, Amnistia Internazionalaren kolaborazioa izan dugu.

2012-10-10

Txileko ikasle mugimendua izan dugu gaurko gai nagusia. Bestetik, Mikel Aramendik nazioarteko iritzi zutabea eskeini digu, Afrika beltzako kronika eta Askapenaren kolaborazioa izan ditugu ere.

2012-09-26

Palestinarekin elkartasuna izan dugu hizpide denboraldiko lehen Mundu hotsak honetan: Gazaruntz ekimena eta Boikot, Desinbertsio eta Zigorretarako kanpaina aipatu ditugu. Bestetik ekialdeko Europako kronika ekarri digu Juan Etxenikek eta murrizketen aurkako mugimendu sozialen borrokaz aritu zaigu Igor Urrutikoetxea, LABeko kidea.

2012-09-19