[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

Musika Klik

Musika Klik

Musika Klik, Antxeta Irratia eta bere kolaboratzaileen hainbat musika saio izanen ditugu entzungai. Punk saioak, metal saioak, jazz saioak, musika agenda eta musikari ezberdinen kronika txikiak entzuteko aukera paregabea.

Emankizuna Data
Luz de Putas taldearen Japoniako bira

Luz de Putas talde bidasotarra Japonian bira egin berri du. Taldeko bi kiderekin hitz egin dugu bira honen nondik norakoaz eta herrialde asiatikoan bizitako esperientziaz.

2013-04-16
Anje Duhalde - "Ibilean"

Gaur, 40 urtez musikaren bidetik guregana heldu den musikari bat izango dugu gonbidatu. Errobi taldeko partaide izan zen, Akelarre taldean ere entzun genuen kantuan, eta bakarkako bideari ekin zion ondoren, azken urteetan ala jarraitzen duelarik. Orain, zuzeneko batekin itzuli zaigu "Ibilean" izenpean. Anje Duhalderekin mintzatu gara eta hau kontatu digu diskaren inguruan.

2012-05-14
Et Incarnatus Orkestra

Aste honetan, Et Incarnatus orkestra izango dugu ikusmira. Euskal Herrian dugun orkestra emankorrenetarikoa dugu dudarik gabe, 16 urteko ibilbidea duena eta kurrikulum luzea duena atzetik. Europako konposatzaile batzuekin lan egin du, zinemarako konposizioak ere egin dituzte, eta musika haundi zein txikien ondoan egon da.

2012-04-27
Mut├╝rbeltz - Amildegia Maite

Aste honetako musika kronikan, Muturbeltz taldea izanen dugu aztergai. Rock & Roll-a molde klasikoan landu duen taldearen lehen lana izanen dugu hain zuzen ere. Sexty Sexers, Zura, The Hot Dogs edo Boogie Band taldeetatik datozen musikariek bildu dira talde honetan.

2012-04-11
Herri Urrats - La Troba Kung Fu-ren abestia

Aurtengo Herri Urrats-en argi izpi bat erakutsi digute, Baionako Elkar dendan. "Elkartuz, zabaldu" lelopean izanen da, eta La Troba Kung Fu talde katalanak eginen du abestia.

2012-03-19
Mikel Markez - "Hiri artan izan zen" (Azkainen)

Azkaingo ikastolak 40 urte egiten dituela ospatzen hasteko Mikel Markez kantari ezagunak kontzertua eskeiniko du herriko elizan. Abeslari errenteriarrak Azkaingo ikastolaren aldeko kontzertua emanen du martxoaren 18an. Arratsaldeko bostetatik aurrera Azkaingo elizaren akustika paregabea lagun duela bere azken diska aurkeztuko du Markezek: "Hiri hartan izan zen".

2012-03-15
RapHerria Azkainen

RapHerria diskaren kontzertu bira abian da eta Martxoaren 17an, Azkaineko gaztetxean izanen da.

2012-03-12
Luz de Putas - Pink Light Distrit

Gaurko Kale Kantoian saioan, Luz de Putas taldeko bi kide izan ditugu gurekin, beraien "Pink Light Distrit" CD berria aurkezten.

2012-03-07
Miren Fernandez "Laztantzen nauen eskua"

Gaur, Miren Fernandez-en "Laztantzen nauen eskua" diska izango dugu. Sorginen Laratza programan ezagun egin zen kantari eta piano jolea, eta ordutik bidea egin du Prefosta taldearekin eta ondoren, duela gutxi, bakarlari gixa.

2012-02-21
Jabier Muguruza Lakaxita Gaztetxean

Larunbat honetan, Otsailak 11a, Jabier Muguruzaren "Bikote bat" diska berriaren aurkezpena izanen dugu Lakaxita gaztetxean, eta zuzen zuzenean Antxeta Irratian entzuteko aukera paregabea.

2012-02-06
Ganbara - Eguntto batez

1980garren urteko euskal folk-rockaren talderik garrantzitsuena izandako Ganbara taldea, bueltan da, 16 urte eta gero. Lan berri batekin datoz, "Eguntto batez" izenpean. Beraiekin mintzatu gara.

2012-02-02
Buuzbu - Euskal Mashup

Aste honetako musika kronikan, proiektu berezi baten emaitza entzungo dugu, Buuzbu taldearen azken lanean murgilduko gara. Euskal kantu xaharrak ala garaikideak nahasten dituzte mundu osoko kantu ezagunekin

2012-01-17
Azaletatik sustraietara

Azaletatik sustraietara Euskal Herriko azken berrogeita hamar urteak markatu dituzten disko-azalen gaineko ibilbidea. Horretarako hainbat ekimen martxan jarri ditu Emankor sareak: liburua, erakusketa, etabar. Amets Rodriguezekin mintzatu gara honen inguruan.

2012-01-11
Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Bonberenea Txaranga

Tolosako Bonberenea Txarangarekin elkartu dira Pirritx, Porrotx, eta Marimotots pailazoak. Azken aldian zazpikoloroa ikuskizunean ikusten dugun txaranga hori dugu Bonberenea gaztetxekoa. Jose Mari Agirretxe, Porrotx-ekin mintzatzeko aukera izan dugu.

2012-01-03
The Sparteens taldea

Eguberrietan murgildurik gaude, eta gaurko honetan The Sparteens taldeko kide batekin mintzatu gara. Bertan, taldeak nora iragan dituen eguberriak azalduko dizkigu.

2011-12-23
Ruper Ordorika - "Hodeien azpian" diska berria

Ruper Ordorika abeslariak diska berriakin dator, "Hodeien azpian" izenekoa, non hamaika kantu berri biltzen ditun guztien doinuak eta letrak berak eginda. 1980. urtean argitaratu zuen "Hautsi da Anphora" bere estreinako lana, eta hogeita hamar urte geroago, bere hogeigarren diskoa argitaratu du Elkar diskoetxearen eskutik.

2011-12-14
Inoren ero ni

Inoren ero ni bere disko berria aurzkeztu du Ahotsenean eta Zebra bidean ere, izan dugu.

2011-12-08
Berri Txarrak - "Haria" diska berria

Gure aste honetako musika kronikan, Berri Txarraken diska berria aurkeztuko digute. Durangoko azokan, diska guztiak saldu dituzte "Haria" izenpean, 12 abestiz osatutako lana izanen dugu hau.

2011-12-08
Durangoko azokatik: Musikherria

Musikherriako kideak ere Durangoko azokan izan ditugu.

2011-12-08
Durangoko azokatik: Bidehuts eta Lisabo

Bidehuts eta Lisaboren inguruan aritu zaigu Txap.

2011-12-08
Durangoko azokatik: Klak!son

Klak!son taldeak bere 3. maketa aurkeztu du Ahotsenean.

2011-12-08
Eider eta Gorka Zabaleta

Eider eta Gorka Zabaleta izan ditugu zuzenean abesten Antxeta Irratiko Gure Kunka saioan.

2011-12-05
Berri Txarrak Antxeta Irratian

Gaur goizean, Berri Txarrak taldeko pare bat kide Antxeta Irratitira gerturatu dira, eta bertan, bere elkartasuna adierazi nahi izan diote Kimche Mapu irratiari.

2011-12-01
Jabier Muguruza - Bikote bat

Bikote bat, Jabier Muguruzaren azken obra dugu. Berezko duen giro intimistan eta ixiltasunekin mintzatzen, hamaika historio dizkigu kontatzen.

2011-11-30
Su Ta Gar - "Ametsak pilatzen"

Ametsak pilatzen, Jainko hilen uhartean diskoaren ondorengo lana dugu Su Ta Gar-rek berriki plazaratu duen bilduma, bizi dugun egoerarekin bat egiten duena.

2011-11-18