[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

radio

Herri Pilulak

Saretik Bueltan

Gure lankide Dornaku Lanz-ek kronika txiki batzuk egingo ditu astean behin. Bertan hainbat eta hainbat gai sozial analizatzeko parada izanen dugu.

Emankizuna Data
Saretik Bueltan - Kaberna Mediatikoa

Gaurko Saretik Bueltan tartean, kaberna mediatikoa aztertuko dugu, hau da Espainiar Estatuan, batez ere faxistak osatzen duten markoa. Azken finean, Espainiar estatuan dauden hedabide eskubikoenak dira kaberna mediatikoa osatzen dutenak.

2012-06-16
Saretik Bueltan - Metala

Gaurko saioan, metalan inguruan mintzatuko zaigu Dornaku Lantz. Batez ere, metalaren inguruan sortu diren mitoak aztertuko ditugu. Mito hoietako bat, metala, soinua eta garrasia besterik ez direla...

2012-05-30
Saretik Bueltan - Multinazionalak

Gaurko Saretik Bueltan multinazionalen inguruan mintzatuko zaigu Dornaku Lantz kolaboratzailea, eta hain zuzen ere, publizitatean daukaten paperaz, eta hartuko dugun adibide zehatza Coca-Colarena izanen da.

2012-05-25
Saretik Bueltan - Maitasun erromantikoa

Gaurko Saretik Bueltan maitasuna izango dugu izpide, baina zehazki maitasuna zineman aztertuko dugu. Ze maitasun mota saltzen diguten ikusiko dugu gaurkoan, eta horretarako zineman oinarrituko gara.

2012-05-10
Saretik Bueltan - Euskal Nortasuna

Euskal nortasuna dugu gaurko gaia Saretik Bueltan saioan. Izan ere, ikerketa bat edukiko dugu izpide, "Nortasuna, kultura eta hizkuntza XXI. mendeko Euskal Herrian" izenpean, IƱaki Martinez de Luna eta Larraitz Mendizabalek eginda.

2012-05-04
Saretik Bueltan - Ken Zazpi taldearen inspirazioa

Aste honetako Saretik Bueltan, Ken Zazpi-ren abestiak izanen ditugu aztergai. Beraien abesti askoren inspirazioa nondik datorren konturatuko gara.

2012-04-26
Saretik Bueltan - Zaborra

Bonbila batekin hasiko dugu gaurko Saretik Bueltan saioa. Bonbila gehienek gutxi irauten duten gehienetan, hau da, urtean pare bat aldiz aldatu behar izaten ditugu... Gaurkoan, iraungipen programatuaren inguruan mintzatuko gara, baina zeazki, "Comprar, tirar, comprar" dokumentalaren inguruan zentratuko gara.

2012-04-19
Saretik Bueltan - Cuore aldizkaria

Gaurko Saretik Bueltan saioan Cuore aldizkariari buruz mintzatuko gara. Ikuspegi kritiko batekin eginen dugu saioa.

2012-04-11
Saretik Bueltan - Edertasuna

Gaurko kronikan, edertasunari buruz mintzatuko gara, emakumeei inposatutako edertasunari buruz hain zuzen ere. Web orrialde ezberdinak aztertuko ditugu.

2012-04-05
Saretik Bueltan - Ispiluak

Gaurko Saretik Bueltan saioan ipuin antzeko batekin dator gure kolaboratzailea den Dornakuk. Nola ikusten ditugu geure buruak eta nola ikusten gaituzte besteak?

2012-03-30
Saretik Bueltan - Komunak

Gaurko Saretik Bueltan, gure kolaboratzailea den Dornakuk ausnarketa bat eginen digu komunen sexu banaketaz eta sexu bakoitzaren agurtzeko ohituretaz.

2012-03-15
Saretik Bueltan - Xenofobia, krisi garaietan

Gaurko saioan, krisiari buruz arituko gara, zeazki xenofobiari buruz, izan ere, ezaguna da krisi garaian, xenofobia areagotu egiten dela. Batez ere, diskurtsoa bi norabidetan joaten da, batetikan, etorkinak lana kentzen digutela, eta beste aldetik, inmigranteak kriminalak direla ere esaten da. Irati, soziologiako ikaslearekin mintzatu gara.

2012-03-01
Saretik Bueltan - Euskal Herriarekin elkartasuna

Aste honetan Saretik Bueltan saioa, Italitik egingo da, hau da euskal herriko gazteria eta ikasleak Florentziarako bidean daudela, Romatik pasa ostean, bere esperientzia azalduko digute.

2012-02-25
Saretik Bueltan - Gazte artisten heriotzak

Gaurko saioan, 27 urterekin hil diren gazte artisten inguruan hitz egingo dugu. Askotan zer ikusi handia dute beraien hiltzeko arrazoiek. Hainbat artisten heriotzak izanen ditugu aztergai gaurko Saretik Bueltan.

2012-02-15
Saretik Bueltan - Otakuak

Otakuen inguruan mintzatuko gara oraingo honetan, Saretik Bueltan saioan. Otakuak, Japonian gai jakin baten inguruan obsesioa edo interes handia erakusten duen pertsonak dira eta bizitza guztia honen inguruan moldatzen dute.

2012-02-08
Saretik Bueltan - Bideo jokuak

Gaurko Saretik Bueltan, Dornaku Lantz kolaboratzailea bideo jokuen inguruan mintzatuko zaigu. Emakume eta gizonen rolak ausnartuko ditu bideo jokuen barruan, eta hauen erabileran.

2012-02-02
Saretik Bueltan - Arrazakeria

Gaurko Saretik Bueltan, arrazakeria izanen dugu aztergai. Bertan, Mexikoko haur batzuei egindako azterketa bat entzuteko aukera izango dugu eta ondoren honen inguruan mintzatuko gara.

2012-01-25
Saretik Bueltan - Samaniego

Gaurko honetan, Saretik Bueltan, euskal preso politikoen inguruko irakurketa bat izanen dugu entzungai, Ekaitz Samaniego-ren bertso batekin bukatuz.

2012-01-19
Saretik Bueltan - Mahai gaineko modalak

Gaurkoan, Saretik Bueltan saioan, mahai gaineko modaletaz edo etiketetaz mintzatuko gara. Orokorrean, munduan, herrialde bakoitzeko ohiturak jateko garaiean, zein ezberdinak diren ikusteko aukera izango dugu.

2012-01-11
Saretik Bueltan - Futbola

Beste aste batez, Dornaku Lanz kolaboratzaileak gai berri bat ekarri digu gurera. Gaurkoan, futbolaren inguruan mintzatuko zaigu, baina soziologia ikuspuntutik aztertuko digu gaia, zenbat diru mugitzen duen, politikoki zer irudikatzen duen, eta mediatikoki ze eragin duen.

2012-01-05
Saretik Bueltan - Itziar Ziga "Sexual Herria"

Gaurko saretik bueltan, Itziar Zigaren azken liburua izango dugu aztergai, "Sexual herria" izenpekoa. Sortzen ikusi zuen herrira itzuli da, borrokari, feminismoari, konpromisoari eta plazerari buruz bere iritzia emateko prest, haren lurra putifikatzeko prest...

2011-12-28
Saretik Bueltan - Euskara-Islandiera pidgina

Pidgina, merkatal guneetan edo itsasoan, hau da, herrialde ezberdinak biltzen ziren guneetan sortzen zen hizkuntzen arteko nahasketa bat da. Bereziki euskara eta islandiera arteko pidgin bat sortu zen batez ere Atlantikoko Iparraldean.

2011-12-20
Saretik Bueltan - Google

Gaurko Saretik Bueltan, google-ren inguruan hitz egingo dugu, izan ere, bilatzaile nagusienetariko bat da eta horretarako, Frederic Kaplan-ek Le Monde Diplomatiquen argitaratutako artikulu batean oinarrituko gara.

2011-12-15
Saretik Bueltan - Gerla handia, Muga sakona

Gaurko Saretik Bueltan, Eneko Bidegain-ekin mintzatu gara. Berria eta Egunkariako kazetaria izandakoa da, eta gaur egun, Mondragon Unibertsitatean irakaslea da. Bere liburu baten inguruan hitz egingo dugu, "Gerla handia, muga sakona" eta bertan, I Mundu Gerrak Iparraldean eduki zuen eragina aztertuko dugu.

2011-12-08
Saretik Bueltan - Auzolanean

Gaurko saretik bueltan, auzolanaren inguruan hitz egingo dugu, izan ere, aurreko igandean, Lakaxita gaztetxean Auzolan kultura liburuaren aurkezpena izan zen, Jasonek eginda, liburuaren idazlea eta Auzolan ekimeneko kideak.

2011-12-01