[[ blob.title | words:5 ]]

[[ time | secondsToDate | date: 'HH:mm:ss' ]]

radio

Antxeta Irratia

Zebra Bidea

Zebra Bidea Antxeta, Tas Tas eta Halabedi irratiek elkar ekoizten dugun magazina da. Atsaldero entzungaia duzue Antxeta Irratiaren sintonian 16.00tatik 18.00ak arte. Bertan, gai ezberdinen inguruan, hainbat kolaboratzaile ditugu, eta, antxetamedia.info-n entzungai izango dituzue.

Emankizuna Data
EHKZ

EHKZ Ipar Euskal Herriko gazte mugimenduaren kazeta digitala da. Bere ibilbide, izaera eta asmoaren inguruan aritu zaigu Ekhi, proiektuko kidea.

2014-06-20
Balta txuria, balta berdea. Urumeako zurrumurrua

Balta txuria, balta berdea. Urumeako zurrumurrua dokumentala Urumea inguruan bizi diren ijitu komunitatearekin burutuako proiektua azaltzen du. SOS Arrazakeriako Agus izan dugu ekimenaren nondik norakoak azaltzen.

2014-06-10
Bidazi

Bidasoaldean sortu berri den Bidazi kontsumo elkartearen inguruan aritu gara gaurkoan. Horretarako Xabier Burgana izan dugu gurean.

2014-06-05
Olatukoop, udaberri kooperatiboa

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten duten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dute OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira bere helburuak.

2014-05-29
Hego Ekialdeko Asiatik bidaia

Uberkak Hego Ekialdeko Asiatik bidaia egin du azken 6 hilabeteetan. Gaur bere bidaiaren berri eman digu Zebra Bidean.

2014-05-22
Tximelagua

Tximelagua Nikaraguan aritzen den gobernuz kanpoko erakundea da. Fisioterapia tratamenduak eskeintzen dizkiete elbarrituak dauden haurrei. Bedatsy plataformarekin batera kirola eta kooperazioa elkartzen dituen proiektua martxan jarri dute EL TUMA-LA DALIA udalerrian duten fisioterapia zentroan hobekuntzak egiteko.

2014-05-07
Burugabetik Jardunaldiak

Burugabetik Jardunaldiak sitema kapitalistaren aurrean dauden alternatibak mahai gaineratu nahi ditu. Hainbat gai jorratzen ari dira egun hauetan Nazioarteko Langileen Egunaren testuinguruan.

2014-05-02
Eusko: Euskal tokiko moneta

Euskoa euskal tokiko moneta soziala da. Urte baino zerbait gehiago darama martxan Ipar Euskal Herrian eta gaur, ekimen honetako kide den Maiarekin, proiektuaren helburuetaz, funtzionamenduaz eta erronketaz hitz egiteko aukera izan dugu.

2014-04-11
Zintzilik Irratiak 30 urte!

Oreretako irrati libreak 30 urte betetzen ditu aurten. Antolatutako ospakizunen artean, irratia eta herriaren historia berreskuratzeko dokumentala ekoiztu dute, 27 urte ez dira ezer! Gaur, Zinztilik irratiko Julenekin guzti horretaz hitz egiteko aukera izan dugu.

2014-04-03
Arrosa sarearen III. topaketak

Martxoaren 29an Arrosa sareak bere III. topaketak ospatuko ditu Gernikako Astran. Bertan, Euskal Herriko irrati libre eta komunitarioen kideak bilduko dira beraien ezagutzak konpartitu eta etorkizunean izango dituzten erronken inguruan hausnartzeko.

2014-03-28
Amarc, irrati komunitarioen nazioarteko sarea

Amarc, irrati komunitarioen nazioarteko sarearen inguruan aritu gara Aitorrekin. Horretaz gain, berak ezagutu dituen hainbat irrati interesgarrien adibideak aipatu dizkigu.

2014-03-28
Otxarkoagako Play Day

Martxoaren 29an Play Day ekimena burutuko da Bilboko Otxarkoaga auzoan. Ekimen honek hiriari buruzko hausnarketa zabaldu nahi du auzokideen artean jokuaren bitartez. Zaramari elkarteko Gorka antolatzaileetako bat da eta Karlos, Otxarkoagako biztanlea eta interbentzioetako baten egilea Hiritik At elkartearekin.

2014-03-20
Psilocybe

Psilocybe elkarteaz aritu gara gaurkoan. Hondarribia eta eskualde oso musikaz betetzen duen elkartearen historia, funtzionamendua etabar aipatu ditugu Ikerrekin.

2014-03-13
Martxoak 8, nazioarteko emakumeen eguna

M8ri buruzko saio berezia egin dugu gaurkoan Zebra bidean. Euskal Herriko eragile femisteetako kide anitzekin hitz egiteko aukera izan dugu. Horra hor beraien adierazpenak.

2014-03-06
Herri olinpiadak Hondarribian

Herri Olinpiadak berreskuratzeko asmoarekin dabiltza Hondarribiako gazteak. Martxotik Maiatza bitartean antolatuko dituzte eta badirudi izugarrizko gogoak piztu dituztela herrian. Gaurkoan, Ibinka eta Jonas ekimenaren antolatzaileak izan ditugu saioan eta Ketxusek garaian antolatzen ziren Herri Olinpiadak aipatu dizkigu ere.

2014-02-27
Trukeados

Trukeados denbora bankuaren inguruan aritu gara gaurkoan Mikel eta Leirerekin.

2014-02-13
Behemendi, landa garapenerako elkartea

Behemendi elkarteko Mikel Zendoiarekin hitz egin dugu gaurkoan. Landa eremuaren egoeraz eta elkarte honek burutzen dituen ekimenak aipatu dizkigu Mikelek.

2014-02-04
EH11 KOLORE

EH11 Koloren ekimenaren inguruan aritu zaigu gaurkoan Xabier Mendiguren.

2014-01-30
Euskal Herrian Euskaraz!

Euskal Herrian Euskeraz!-ko kide bat izan dugu gaur Zebra Bidean. Elkarte honen ibilbide luzeaz eta etorkizuneko erronkaz aritu gara Xabatekin. Bestetik, burutu berri diren jardunaldi batzuetat mintzatu gara: euskera eta hirigintzaren artean dauden erlazioa aztertu dugu.

2014-01-15
Duintasuna jubilatuen elkartea

Duintasuna, Gipuzkoako jubilatuen elkartea da eta gaurkoan, Zebra bidean izan ditugu. Beraiekin, pentsiodunen egoeraz eta beraien borrokaz aritu gara.

2013-11-15
zebrabidea

Gaurkoan topaketa lesbianisten iguruko elkarrizketa izan dugu, ".eus" web domeinu berria ere, yellowstone parke naturalera bidaiatu dugu, aht_ren kontrako komun zuloen ekimenaz eta okupazio zigor batetaz mintzatu gara.

2013-06-18

Martxoak 8ren inguruko Zebra Bide berezia.

2012-03-08