LAB sindikatuaren 50. urteurrena ospatuko dute ostiralean Irunen

Aitor Errazkin 2024ko api. 25a, 10:46

Langile Abertzaleen Batzordea 1974 sortu zen. LAB sindikatuak beraz 50 urte betetzen ditu. 50.000 afiliatu baino gehio eta 5.000 delegatu baino gehio Euskal Herri osoan. Euskal Herri osoan presente dagoen sindikatu bakarra da. 50 urteurrena ospatzeko, ekimen eta jarduera ugari antolatu dituzte. Aratz Altzaga Oarso Bidasoko LAB sindikatuko ordezkariarekin hitzegin dugu

‘Eskuz esku LAB zabaltzen’ dokumentalaren aurkezpenak antolatu dituzte. Gure eskualdeari dagokionez, ostirala hontan arratsaldeko 19.00etan Irungo amaia antzokian dokumentala eskeiniko dute.