Desagertzeko zorian den angularen arrantza debekuei «izkin egiteko trikimailuak» leporatu dizkio Eguzki taldeak Eusko Jaurlaritzari

Aitor Errazkin 2024ko api. 29a, 17:44

Eusko Jaurlaritzak angula edo txitxardinaren harrapaketa legeztatzeko egin duen saiakera berria salatu du Eguzki talde ekologistak. Indarrean den araudiari izkin egiteko, angula-arrantza profesionalizatzeko dekretu-proiektua berriz ere jendaurrean aurkeztu du. Eta profesionalizatzeko dekretuaren bidez, ekologisten arabera jaurlaritzak saihestu nahi du Europar Batasunak 2023ko urtarrilean angularen aisialdiko arrantzaren gainean ezarri zuen debekuak. 

Aisialdikoa zen 2023 urtea arte Bizkaian eta Gipuzkoan legez egin zitekeen angula-arrantza mota bakarra. Garikoitz Plazaola Eguzki taldeko kidearekin hitzegin dugu, eta aipatu digunez, orain arte arrisku larrian ezarritako espeziea dela kontuan hartuta, irizpide zientifikoak alboratu eta Eusko Jaurlaritzak emandako urratsa oso arrikutsua da. «Helburu behar du ez arrantzatzea, eta moratorioa bat lortzea espeziea ea berreskuratzea lortzen dugun. Izan ere, Iberiar Penintsulako katamotza edo panda hartza baino egoera zailagoan dago aingira, aldiz, Eusko Jaurlaritzak trikimailutan dabil hau arrantzatu ahal izateko», salatu du Antxeta Irratian. Argitu duenez, azterketa zientifikoen arabera, duela 50 urtetik hona Sargazoen Itsasotik heltzen ziren 100 aingiretatik, 8 baizik ez dira heltzen gaur egun Europara. Eta euskal kostalde eta ibaietara %1 besterik ez. 

Zentzu honetan, erakunde publikoen artean ere kontraesanaka azpimarratzen ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak aingira berreskuratzeko plan estrategiko bat du martxan duela hainbat urtetik hona, baina Eusko Jaurlaritzak bestela arautzen saiatzen da. 

Hortaz, arrantzak jarrai dezan Europatik eta arlo zientifikotik datozen irizpideei izkin egin nahi izateak, «arduragabetasun handia» dela diote ekologistek.