Emankizun berezia eginen dugu bihar Liburuaren Nazioarteko Eguna kari

Antxeta Irratia 2024ko api. 22a, 12:00

11:00etatik 13:00etara zuzenean izanen da Antxeta Irratia Irungo Zabaltza plazako liburu azokatik · Elkarrizketa eta erreportai ugari izanen ditugu literaturaren inguruan

Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna da, Kataluniatik mundu osora zabaldutako usadioaren ondorioz. Bidasoaren inguruan ere, hainbat herritan eguna ospatzeko modu ezberdinak izanen dira aurten, eta horien bilduma eginen du Antxeta Irratiak apirilaren 22an.

Goizeko 11:00etan hasi eta 13:00ak arte, Irungo udalak Zabaltza plazan antolatu duen Liburu Azokatik zuzenean izanen gara. Saio berezia Aitor Errazkinek gidatuko du, eta azokako saltzaileak, udaleko ordezkariak eta Parean elkarteko kideak izanen ditugu bertan gurekin. Horrez gain, Antxeta Irratiko hainbat lankideri esker Hondarribira, Lesakara eta Etxalarrera hurbilduko gara emankizunean zehar, bertako elkarte eta liburutegiek antolatutako ekimenak ezagutzeko.

Emankizuna ohiko moduen bidez entzuteaz gain, Liburu Azokako oihal etxera ere hurbiltzerik izanen dute entzuleek, bertatik bertara ikusi eta entzuteko.