Bidasoa Attak! Punk-an eta honen inguruko estiloetan oinarritutako saioa da, beste musika elektriko motei muzinik egin gabe. Garage-tik Grindcore-ra, Pop-etik Industrial-era, 60. hamarkadatik gaur egunera eta beti ere Punk ainitzez bustita. Aitor Perezek aurkeztuta.

Bidasoa Attak! | Maria T-ta eta beste batzuk

Ahanzturan gordeak eta berriki berreskuratuak izan diren MARIA T-TA Y EL EMPUJON BRUTAL peruarraren eta SENTIDO COMUN bartzelonarren lanekin hasiko dugu saioa, BLONDIE-rekin jarraitzeko, ondotik SHÖCK eta RAST KNAST-en arteko EP berria entzuteko, ZOTZ!, NEGRA CALAVERA eta GUILLOTINA taldeen lan berrietaz lagundurik, amaitzeko MISANDAO txinatarrei omenaldi txiki bat eskeinirik