Buruztanka Gaztetxeak antolatuta, gosaria, hitzaldia, poteoa, bazkaria, jokoan, elektrotxaranga eta musika emanaldia izanen da egun guztian zehar.
Buruztanka Gaztetxeak, aurten ere, Gazte Eguna antolatu du Lesakan. Larunbat honetan, maiatzaren 13an, ospatuko da eta horretarako, egitarau zabala prestatu dute.
Goizeko 9:00etan hasiko dira jarduerak. Orduan, gazteek elkartzeko asmoarekin, gosaria eginen dute. 11:00etan berriz, Non eta nola gaude? hitzaldia izanen dute Leitzako Atekabeltz Gaztetxeko kideekin. Honen ondotik, 12:30ean poteoa izanen da eta 15:00etan berriz, bazkaria plazan. Bazkalondoan jokoak ospatuko dituzte eta 20:00etan OstiKda elektrotxarangak alaituko ditu herriko karrikak. Bukatzeko, 23:00etan, Gabezin taldeak kontzertua eskainiko du plazan.