urr 01 Bera Bortziriak
Nafarroako Parlamentuko bortz ordezkarik Berako mugikortasun sistema eraldatuko duen lan prozesua ezagutu zuten. Altzate karrikaren berriztatze obra amaitzear dagoen honetan, saihesbidearen proiektuaren berri ere izan zuten. Honen bigarren fasea gauzatzeko Nafarroako Gobernuaren finantzaketa «ezinbertzekoa» dela adierazi zuen Esteban Agirre hirigintza eta mugikortasun zinegotziak.
ira 28 Biriatu
Martxoan egin ziren herriko bozak Biriatun Bizi listak irabazi bazituen ere, oposizioak helegitea jarri zuen eta igande honetan errepikatu dira hauteskundeak. Odile Cornu hautatuko dute hurrengo ostiraleko kontseiluan auzapez.