abe 11 Irun
Txirrindulari irundarrak Evenepoel edo Roglic bezalako txirrindulari handien alboan emango dio pedalari 22 urte besterik ez dituela. Junior zenetik garaipen garrantzitsuak bildu ditu etengabe, eta profesional mailan bere lehen urtean Kern Pharmarekin Gaztela eta Leongo Itzulia irabazi eta gero, orain Patxi Vila beratarra zuzendari duen Red Bull Bora talde indartsuarekin ariko da heldu den denboraldian.
abe 11 Irun
Abenduaren 20an Begisare elkartea laguntzeko helburu duen Irungo Gabonetako Krosak 1.600 parte-hartzaile bildu nahi ditu, inoizko marka onena eginez. Kros Txikian 600 haur izango diren bitartean, helduen kasuan mila dortsal atera dituzte, eta geratzen diren azkenak 16 eurotan eskura daitezke www.kirolprobak.com atarian. Orain arte izena eman dutenen %44 emakumezkoa dela nabarmendu du Bidasoa Atletiko Taldeak.