uzt 10, 10:58 Hondarribia Irun
Aljeriako basamortuko kanpalekuetako dozena bat haur saharar uztailaren 17an iritsiko dira Bidasoaldera Oporrak Bakean programari esker. Ekainaren 30ean iristea aurreikusia zuten, baina Espainiako eta Aljeriako gobernuen arteko arazo burokratikoen ondorioz, estatu mailako hegaldi ia guztiak bertan behera utzi behar izan zituzten. Fronte Polisarioaren ordezkaritza eta Sahararren Lagunen elkarteak burubelarri aritu dira lanean baimenak lortu eta basamortuko beroaldietatik aldenduko dieten hegaldiak berriz programatzeko.
uzt 10, 09:24 Hondarribia
HK, Auzoa Kultura Da! jaialdiak kalitatezko musika, kale-antzerki, dantza, txotxongilo, zinema eta zirkua herritarren eskura jarriko du hiru egunez Hondarribiko txoko guztietan. Asteburuan zehar Eñaut Elorrieta, Olaia Inziarte, Verde Prato edo Izaki Gardenak bezalako musikari ezagunekin batera, Psilocybe elkartetik sortutako Naica taldea ariko da ostegun honetan, 22:00etan Erreginaren Baluarteko kuboan. Aurretik, Berdinki Zirkusek irekiko du jaialdia Kasino Zaharrean (18:00etan) "Leinu" kale ikuskizunarekin.