Errolda eguneratzeko bisitak egingo dituzte teknikariek Hendaian eta Urruñan

Antxeta Irratia urt 12 Hendaia   Urruna-Pausu

Urtarrilaren 15etik otsailaren 21era errolda eguneratzeko kanpainari ekingo diote Hendaian eta Urruñan. INSEE erakundeak urtero 10.000 biztanle baino gehiagoko herrietan, biztanleen %8aren gainean egiten du inkesta, errolda eguneratzen joateko. Etxez etxeko bisitak eginen dituzte teknikari erroldatzaileek. 

Langile bat hil da Urruñan, lan istripu batean

Aimar Lopez urt 08 Urruna-Pausu

Euskal Hirigune Elkargoarentzat ur biltegi baten eraikuntza egiten ari zen hildakoa Urruñako Xukutun bidean. Bertze langile bat larri zauritu da. Eraikuntza bertan behera utzi dute ikerketak dirauen artean.

Asteazkena 14 eguraldia Min: 7ºC
Max: 17ºC
Osteguna 15 eguraldia Min: 7ºC
Max: 15ºC
Ostirala 16 eguraldia Min: 7ºC
Max: 15ºC

AEMET-ek emandako informazioa