Metal’o’Ween 2026: hiru egun metalzaleentzat

Aitor Errazkin ira 22 Hendaia

Lanetik Egina elkarteak Metal'o'Ween jaialdiaren 14. edizioa antolatuko du urriaren 9an eta 10ean, Hendaiako Gaztelu Aretoan. Bi egunetan zehar, metal musikaz gain, zinema eta Hell Market azoka ere izango dira. Jaialdia bi agertokitan banatuko da, eta hainbat musika taldek joko dute bertan. Sarrerak egun baterako edo bi egunetarako erosi ahal izango dira, aurretiazko prezio desberdinetan. Gainera, bertaratuek janaria eta jaialdiko merchandising ofiziala erosteko aukera izango dute

Larunbatean hasiko dira Iparraldeko emakumeen ondarearen jardunaldiak Pausun

Aitor Errazkin ira 21 Urruna-Pausu

Iparraldeko Emazteen Etxeak Emakumeen Ondarearen lehen Jardunaldiak antolatu ditu. Lehen hitzordua irailaren 26an, larunbatez, Pausun kokatua dagoen Emazteen Etxean iraganen da. Dokumental baten proiekzioa, tailer parte-hartzailea eta erakusketa izanen dira eguneko ekitaldi nagusiak. Ondoren, elkartearen urteurrena ospatuko da, DJ saio batekin batera. Itziar Varela, Bagera elkarte feministako kidearekin hitzegin dugu