Iker Amiano: «Euskal Selekzioari ikusgarritasuna emateko, onak dira Mexikon egindako topaketaren gisakoak»

Paola Oskoz ira 10, 11:18 Hendaia   Irun

Abuztuan trinketean aritzen diren lau pilotari joan ziren Mexikora Euskal Selekzioarekin, bertakoekin topaketa bat ospatzera, tartean Iker Amiano, Endaiarrak Taldeko pilotaria. Euskal Ligako Txapelketako banakako finalera ailegatu zen irundarra eta horren ondorioz, Mexikora joateko aukeratua izan zen, Euskal Selekzioak ofizialtasuna lortu zuenetik egin duen lehen bidaia honetan. 

Santxikorrota lasterketa ospatuko du Agerraldiak Arketasen urriaren 3an

Paola Oskoz ira 03 Hendaia

Nafarroako hegoaldeko herritarrek euskaraz aritzeko eskubidea dutela aldarrikatuko dute, laugarren urtez segidan, Bardeetan barrena eginen den Santxikorrota lasterketan. Aurtengoan gainera, alde historikoari arreta jarri nahi diote eta Santxikorrotaren pertsonaiaren inguruan arituko dira, XV. mendean Erriberan, euskaraz normaltasunez aritzen zirela oroitaraziz. Mintzaian elkarteak, hirugarren aldiz, autobusa antolatu du Hendaiatik, Arketasekin senidetuak daudela aprobetxatuz.

Ostirala 11 eguraldia Min: 15ºC
Max: 23ºC
Larunbata 12 eguraldia Min: 15ºC
Max: 25ºC
Igandea 13 eguraldia Min: 14ºC
Max: 26ºC

AEMET-ek emandako informazioa