Gure Zirkuak bederatzi emanaldi eskainiko ditu Lesakan hurrengo hiru asteburuetan

Paola Oskoz ira 09, 14:36 Lesaka

Baigorrin lehen aldiz izan ondotik, bigarrenez eginen du Gure Zirkuak geldialdia  Lesakan. Irailaren 11tik 26ra, bederatzi aldiz oholtzaratuko dira artistak eta orain dela bi urtetik hona guztiz eraberritu den emanaldia eskainiko dute. Hala ere, zirkuaren esentzia bihurtu direnak mantenduko dituzte, Gure Zirkuan arnasten den magiak etenik izan ez dezan. 

Bixente Igarzabal lesakarra Suitzako Alpeetan zendu zen atzo mendiko istripu batean

Paola Oskoz ira 07 Lesaka

Bixente Igarzabal Villanueva, 54 urteko Lesakako kirolaria, mendiko istripuan hil zen atzo, igandean, Suitzako Alpeetan. Beti Gazte elkartean saskibaloian, sokatiran, eta triatloilari gisa aritua zen eta hogeita hamar Ironman ere eginak zituen. Azken urteetan, goi mendietan ibiltzeko zaletasun handia zuen eta Pirinioetako eta Alpeetako goi mendietan ibilia zen. Atzokoan, Suitzako Gross Kastel mendian (2.830 metro) zen bertze mendizaleekin batera. Albisteak samina eragin zuen atzo arratsaldean Lesakan.