ira 09, 09:00 Bera Bortziriak
Berako zerbitzu, komertzio eta ostalarien elkarteak 20 urte betetzen ditu aurten eta hori ospatzeko, egun berezia antolatu dute larunbaterako. Azoka egiteaz gain, musika, dantza, kirola eta opariak eskainiko dituzte egun guztian zehar. Helburua bezeroen fideltasuna saritzea eta ingurukoei bertan kontsumitzera bultzatzea izanen da, elkartea gehiago handitu dadin eta etorkizuna izan dezan.
ira 07 Bortziriak
Bortzirietako hizkera egoera formal eta informaletan, ahozkoan eta idatzizkoan, modu egokian erabiltzeko gomendioak eta adibideak ematen dituen liburuxka da Bortzirietako Euskara Zerbitzuak ondu duena. Euskararen erdialdeko hizkera nagusitu den honetan, bertako formak ez galtzearen alde egiten du gidaliburuak. Eskualdeko herritar orok eskuratu ahal izanen du ale bat, doan, Bortzirietako herri guztietan ezarri dituzten banaketa puntuetan.