Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web formulario edo web gune honetan dagoen beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak Pausumedia taldearen tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, eskatutako albiste buletina bidaltzeko eta erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazio komertziala bidaltzeko erabiliko dira.

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea, zure baimena eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa (esate baterako, informazio komertziala bidaltzeko) izango dira. Kontrakoa ez baduzu adierazten, zure datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, Pausumediak interesdunekin duen harremanaren jarraipena egiteko.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpeko moduan erabiliko dira. Pausumediak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

Datu pertsonalak biltzea

Pausumediak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Interesdunak Pausumediak antolatutako zozketetan parte hartzen badu baimen zehatza ematen du (zozketetan sariduna izanez gero) bere kontakturako datuak argitaratzeko.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Pausumediak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.

Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Pausumediak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena edonoiz ezeztatu eta gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara:Pausumedia, Aixin Zolua Ibilbidea, 5, 20304 Irun, Gipuzkoa edota erredakzioa@antxetairratia.eus helbidera.

Eskaerarekin batera, interesdunaren identitatea egiaztatzeko dokumentuaren kopia txertatu beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, dokumentu honen fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).

Segurtasun-neurriak

Pausumediak, bere sistemetan dituen datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Pausumediaren erantzukizunpekoak.

Trafiko-datuak

Pausumediaren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Erabiltzailea informatuta gelditzen da bere IP helbidea tratatua izan daitekeela web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango informazio hau ematea web gunean sartzen den bakoitzean.

Aipatutako helburua lortzeko, web gune hau Google Analytics edo antzeko baliabideekin neurtu eta aztertu daiteke. Aztertzaileak orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Pausumediaren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

Indarraldia

Pausumediak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Pausumediak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Pausumediak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Pausumediak zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

Cookie politika

Zer dira cookieak?

Cookie bat datu fitxategi txiki bat da, zure ordenagailu, sakelako telefono edo bestelako gailu batera bidali eta zure nabigatzailean gordeta geratzen dena gure webgunea bisitatzen duzunean. Cookieei esker, zure nabigazioaren inguruko informazioa jasotzen dugu eta zu zalantzarik barik identifikatzeko aukera ematen du. Zuk aukeratu cookieak onartzen dituzun edo ez, baina ez onartzea erabakitzen baduzu, blokeatu egin behar dituzu zure nabigatzailean.

Cookie motak eta helburuak.

Webgune honetatik nabigatzerakoan, saioaren cookieak eta cookie iraunkorrak erabiltzen dira, eta, aldi berean, cookie propioak edo hirugarren batzuenak izan daitezke.

Saioaren cookieak erabiltzailea web orri batera sartzen denean datuak jaso eta gordetzeko diseinatutako cookieak dira. Erabiltzaileak behin bakarrik eskatu duen zerbitzu bat eskaintzeko bakarrik eman den informazio biltzeko erabiltzen dira.

Cookie iraunkorren bidez ostera, datuek terminalean gordeta jarraitzen dute, eta cookie horren arduradunak horiek ikusi eta erabil ditzake, epe batean.. Epe hori minutu batzuen eta urte batzuen bitartekoa izan daiteke.

Nola desgaitu edo blokeatu cookieak?

Nabigatzaile gehienek cookieak onartzeko konfigurazioa dute lehenetsita, baina, nahi izanez gero, konfigurazioa alda dezakezu cookie batzuk edo guztiak desgaitzeko. Zure nabigazio-esperientziari nola eragiten dion gustatzen ez bazaizu, berriz alda dezakezu.

Eguneraketak eta aldaketak Cookien Politikan.

Pausumediak aldaketak egin ditzake cookie politika honetan, lege edo araudi berriek eskatuta, edota politika hori Datuak Babesteko Espainiako Agentziak emandako aginduetara egokitzeko.

Cookie Politika honetan aldaketa nabarmenik egiten denean, erabiltzaileari jakinaraziko zaio (editorearen web orrian oharra kaleratuz edo erregistratuta dauden erabiltzaileei mezu elektronikoa bidaliz horren berri emateko).

Cookieen erabilerari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mezu elektronikoa bidali erredakzioa@antxetairratia.eus helbidera.