Usategietako igandea, urriaren 17 eta 18an Etxalarren

Lizar Elexpuru urr 15 Bera   Bortziriak

Asteburu honetan Usategietako igandearen harira asteburu osorako egitaraua antolatu du Altxata elkarteak Etxalarko udalarekin batera. Altxatako kide den Irune Elizagoienek  «tradizio luzea duen» ospakizunaren inguruko xehetasunak eskaini zizkigun.

 

Hendaiako 'Auzo Batzorde' berrietarako ordezkariak bilatzen dituzte

Antxeta Irratia urr 06 Hendaia

Joan den irailaren 30ean, Hendaiako Herriko Kontseiluak sei Auzo Batzorde sortzea onartu zuen aho batez. Orain "Nire hiria, nire auzoa" lemapean, batzorde hauetako ordezkari izateko hautagaitzak aurkezteko epea ireki dute azaroaren 5a arte. Argitu dutenez, herriko etxea eta auzokideen arteko transmisio lanak egiteko, 16 urtetik gorako hendaiarrak aurkeztu daitezke, eta hiru urteko engaiamendua eskatzen dute modu boluntarioan. Hunkitutako auzoan bizi direnek ez ezik, auzoan elkarte edo jarduera ekonomikoren batean dihardutenek ere parte hartzen ahalko dute.