Bote luze pilota jokoa probatzeko aukera eskainiko dute Beran

Ekhiñe Zapiain urt 07 Bera   Bortziriak

Urte berriaren hasiera aitzakia ezin hobea izan daiteke egiteko berriak probatzeko, eta hori aprobetxatuta, kirol modalitate berezi batean trebatzeko aukera eskainiko dute Beran. Hain zuzen, urtarrilaren 17an entrenamendu irekia antolatu dute Eztegara frontoian, eskuzko pilota modalitate zaharrenetariko bat ezagutzeko: bote luzea.

Asteburu honetan ospatuko dute Beran Mendi Eguna hemeretzigarrenez

Antxeta Irratia urt 05 Bera   Bortziriak

Orain dela 19 urte Luis Mari Pikabea “Loro”-k, Xabier Saralegik eta Xabier Zubietak bizia galdu zuten Taillon eskalatzen ari zirela, eta mendian hildako hiru bortziritarren omenez sortu zen Mendi Eguna Beran. Beraiek oroitzeko eguna izanen da aurtengoa ere, urtarrilaren 10ean, larunbatarekin izanen da hitzordu nagusia, eta urtero gisan Santa Barbarako krono-igoera eginen dute. 15:30etan hasiko da proba eta lasterkariek herrigunetik Santa Barbarara joan etorria egin beharko dute, bortz kilometro eta erdiko ibilbidea denera.

Asteartea 13 eguraldia Min: 13ºC
Max: 17ºC
Asteazkena 14 eguraldia Min: 6ºC
Max: 16ºC
Osteguna 15 eguraldia Min: 5ºC
Max: 15ºC

AEMET-ek emandako informazioa