Berako ikasleek egindako bizikidetzaren aldeko murala aurkeztu dute

Antxeta Irratia 2023ko mai. 11a, 00:00

Herriko lau ikastetxeetako ikasleen sormen prozesua da bizikidetzaren aldeko murala eta Leire Urbeltz artistaren zuzendaritzapean egin dute.

‘Ikuspegi bat arte fisikoetatik’ Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideei buruzko VII. Jardunaldien testuinguruan, Berako lau ikastetxeetako ikasleek bizikidetzaren aldeko mural koloretsu bat aurkeztu zuten atzo. Ekimen hau Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak bultzatu du, Berako Udalarekin lankidetzan.

Atzo aurkeztu zuten Berako lau ikastetxeetako ikasleek sortutako bizikidetzaren aldeko murala. Bertan, Leire Urbeltz artista izan zen, berarekin egin baitute ikasleek lana. Hauez gain, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria eta Aitor Elexpuru Berako alkatea ere izan ziren.

Muralean bi mundu desberdinen arteko ezinezko harremanak irudikatu dituzte. Batetik, gerrako bunkerrak azaltzen dira eta bertzetik, queer eta arrazakeriaren kontrako teoriak. Bi hauek Jon Abril idazlearen esaldi batek elkartzen ditu: Desberdinen arteko solasak maitasunaren gotorleku