Larunbatean (19:00etan) oholtzaratuko du Tartean antzerki konpainiak Hondarribian ‘Alderray’ izeneko antzerki obra. Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako obraren berri eman digu egileak berak.
Kalerik-kale ipuin kontalari lanetan bizitza eman duen ehiztari baten istorioa dakar obra honekin Patxo Telleriak. Herrari bizimodu horretan askatasuna eta bakardadea erabateko zama bilakatzen zaiolarik, horri buruzko barne eztabaida, eta harreman sozialei buruz gogoetarako ematen duen obra dugu honakoa. Eta Sandra Fernandez Agirre aktorisa eta protagonistetako batek dion bezala, “pasio bat jarraitzeak batzuetan bizitaren gauza garrantzitsuak galtzera eraman zaitzakeela kontatzen du obrak”.
Emanaldia Itsas Etxean izango da maiatzaren 13an 19:00etan. Eta sarrerak 8 eurotan dira helduentzako, eta prezio erdian 18 urtez behekoentzat. Arma Plazan eros daitezke eskura, edo online betiko atarian. Soberan geratuko balira, egunean berean salduko lirateke txartelak Itsas Etxeo lehiatilan obra hasi baino bi ordu lehenagotikan.