Ukrainako gerran Europar Batasunaren papera zein den aztertuko dute Irunen

Antxeta Irratia 2023ko mai. 10a, 00:00

Bor-Bor Hausnarketa Kolektiborako Plazak "Geopolitika Ukrainako gerraren garaian. Zertan ari da Europar Batasuna?” hitzaldia antolatu du maiatzak 17an (18:00etan), Irungo Erdiguneko Auzo Elkartean. Asier Blas EHUko Zientzia Politikoetan doktore eta espazio post-sobietarrean aditua gonbidatu dute.

Ukrainako gerra eta harekiko Europar Batasunak duen papera aztertuko dute hitzaldi bidez datorren asteazkenean, hilak 17, 18:00etan, Irun Erdiguneko Auzo Elkartean. Uberka Bravok, BOR-BOR Hausnarketa Kolektiborako Plazako kideak azaldu duenez, “gai garrantzitsua da orohar, eta gure egunerokoan uste baino eragin handiagoa duelako, energia zein gainontzeko guztien prezioak garestitu direlako”. Halere, eragina haratago doa. Eta hargatik, hitzaldiaren izenburua: "Geopolitika Ukrainako gerraren garaian. Zertan ari da Europar Batasuna?”. Argitasunak ekartzeko goi mailako aditu bat gonbidatu ahal izan dute. Asier Blas Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Politikoetan doktore eta espazio post-sobietarrean aditua denak hartuko baitu parte.

Saioa euskaraz izango da, baina gaztelaniara itzuliko dela jakinarazi dute antolatzaileek. Itzulpena behar dutenek hitzaldia hasi baino hamabost minutu lehenago bertaratu beharko dira auzo elkartera. Pertsona horientzat ezinbestekoa izango da mugikorrean Telegram aplikazioa instalatua izatea eta aurikular batzuk eramatea

 

Erlazionatuak