Euskal Pilota liburua aurkeztu du Tiburtzio Arraztoa doneztebarrak

Antxeta Irratia 2023ko mai. 10a, 00:00

Joseba Urretabizkaiaren ilustrazioek laguntzen dituzte Arraztoaren testuak.

Laxoa Elkarteko Tiburtzio Arraztoa doneztebarrak Euskal Pilota liburua aurkeztu zuen atzo eguerdian Iruñeako Navarra Arena frontoian. Ez da Arraztoaren lehen liburua, baina oraingo honetan bere testuak Joseba Urretabizkaieren ilustrazioak ditu lagun. Xibarit argitaletxearekin argitaratu dute liburua, Nafarroako Kirolaren Institutuaren eta Nafarroako Euskal Pilota Federazioaren laguntzarekin. Liburuan pilotaren historian zehar ibilbide bat egiten du Arraztoak eta erabilitako modalitate eta tresnak aurkezten ditu ere.

Aurkezpenean, bi egileak izan ziren, baita Miguel Pozueta Nafarroako Gobernuko Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Conde Nafarroako Euskal Pilota Federazioko presidentea, Daniel Carballo doktorea, arkitektoa eta EHUko irakaslea. Horrez gain, hainbat pilotari eta pilotari ohi izan ziren ere, tartean Ruben Beloki, Juan Martinez de Irujo edo Abel Barriola.