Gailu taldeak kontzertua eskainiko du Erratzun

Antxeta Irratia 2023ko mai. 10a, 00:00

Gailu taldeak emanaldia eskainiko du ortzirale honetan, maiatzaren 12an, Erratzuko Zubi Punta ostatuan. Kontzertua 23:00etan hasiko da. Andoaingo taldea da Gailu eta Mikel Abregok, Xabier Olazabal ‘Drake’-k eta Okene Abregok osatzen dute. Euskal musika pop, rock, elektronika, punk eta hip-hoparekin nahasten dute.