Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak LGTBI+ gaien inguruko ekitaldiak antolatu ditu datozen bi hilabeteotan.
Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak LGTBI+ gaben inguruko jarduerak antolatu ditu maiatzean eta ekainean. Tartean, Dokumental baten emanaldia, bakarrizketa bat eta Zinegoak jaialdiko film laburren emanaldia izanen da Beran eta Etxalarren.
Lehenengo ekitaldia gaur bertan izanen da, maiatzaren 9an. Transformatzen dokumentala eskainiko dute Berako Beralandetan, 18:00etan. Proiekzioa haur eta gazteen transexualitatearen inguruan aritzen da eta lehenengo pertsonan bizi duten horien testigantzak biltzen ditu. Dokumentalaren ondotik, Naizen elkarteko kideek solasaldia eskainiko dute.
Maiatzaren 26an berriz, bihotz, bi hots, bi txotx! bakarrizketa izanen da, 19:00etan, Etxalarko Kultur Etxean, Garazi San Martinen eskutik. Maitasun erromantikoaren inguruan aritzen da San Martin bere bakarrizketan eta horren harira, zenbait gai lantzen ditu, hala nola, polimaitasuna, espazioen gestion, mugak edota sare sozialak.
Azkenik, ekainaren 30ean, Zinegoak jaialdiko film laburren emanaldia izanen da Berako Beralandetan, 20:00etan. Jaialdi hau Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da eta bertan azaldutako filmen aukeraketa eskainiko dute Bortzirietan.