Elektronikale jaialdia ospatuko dute larunbatean Urdanibia plazan

Antxeta Irratia 2023ko mai. 5a, 00:00

Irungo Udaleko GazteArtean zerbitzuak eta LOTURA elkarteak antolatuta, ‘Elektronikale’ jaialdia antolatu duela Urdanibia plazan. Maiatzaren 5ean eta 6an egingo den festa hau doakoa izango da, eta musika elektronikoaren munduko erreferenteek masterclass bat eta kontzertuak emango dituzte.

Elektronikale jaialdiak, Irungo Urdanibia plaza dantzan jarriko duen hitzordua larunbatean iraganen da, 17:00etatik 22:30ra, eta munduko 5 DJ erreferente bilduko ditu. Irungo Udaleko Gazteria arloak eta LOTURA elkarteak elkarlanean antolatutako festibala da. Eta musikagile gazte eta zaleentzat tailerrak ere proposatuko dituzte ostiralean motorrak berotzeko.

Xehetasunak Maite Tolosa Rivasek, Irungo KONEKTA zerbitzuko begiraleak eman dizkigu. 

 

 

Erlazionatuak