Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertua emanen du Lesakan

Antxeta Irratia 2023ko api. 26a, 00:00

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du heldu den apirilaren 27an, ortzegunean, 19:30ean, Lesakako Harriondoa kultur etxean. Wolfang Amadeus Mozart konpositorearen lehen eta berrogeigarren sifoniak joko dituzte, Cibran Sierra concertino-zuzendariaben zuzendaritzapean. Sarrerak 6 euroen truke salgai egonen dira Lesakako Udalaren webgunean, baita Harriondoa kultur etxean bertan ere.