Uxue Apaolazak Bihurguneko nasa liburua aurkeztuko du Iruritan

Antxeta Irratia 2023ko apirilaren 26a

Irakurle Asanbladak antolatua, Uxue Apaolazak bere Bihurguneko nasa liburua aurkeztuko du heldu den ortziralean, apirilaren 28an, Iruritako elkartean. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izanen da eta idazlea berarekin solasaldia izanen dute hurbiltzen diren guztiek.