Ostiralekoa izango da agintaldi hontako Irungo azken udal osoko bilkura. Eta PSE-EE/Elkarrekin Ahal Dugu udal gobernu koalizioak 2022ko likidazioa behin eginda, erabili gabeko 4,7 milioi euro gehituko ditu 2023ko udal aurrekontueetan.
Atzoko Udal Ogasun Batzordean talde politiko guztietako bozeramaleekin partekatu ondoan, ostiralean bozkatu dute 2022ko udal aurrekiontuen likidazioari lotutako modifikazioa. Miguel Angel Paezek, Ogasuneko udal ordezkariak aurreratu duenez, "diru partida txikietan banatuko bada ere, zenbait proiektu abiatzeko erredakzioa enkargatzeko aukera emango du". Besteren artean, erdiguneko Emisio Gutxiko Eremuaren proiektua, San Martzial ermita edota Ugaldetxoko futbol zelaia hobetzekoak, baita dagoeneko iragarria zuten Gal Stadiumeko eta Errotaberriko igogailuen proiektuak ere. Bestalde, Eguberriko zein Frantziako Tourraren kanpainak indartzea edota Junkal elizako kanpandorrea turistentzako egokitu nahi dute. Eta joan den udazkenean EAJk aurkeztutako mozio bati esker Mendibilgi OCine aretoetan martxan jarritako haurrentzako euskarazko zinema zikloari segida ematea ere bozkatuko dute.
Era berean, udalbatzatik pasa gabe, alkatetzako dekretu bidez 1,6 milioi euroko partida gehigarria onartu dute, Irungo trenbide eremuaren proiektua osatzera datorren eraberritzekoa den Aduana eraikina erosteko.