Beti Gazte elkarteak Iruñeara txangoa antolatu du

Antxeta Irratia 2023ko api. 24a, 00:00

Lesakako Beti Gazte elkarteak Iruñeara txangoa antolatu du heldu den ortzegunerako, apirilaren 27rako. Bisita gidatu bat eginen dute partehartzaileek bertan, eta bazkari bat ere ospatuko dute Nafarroako hiriburuan.

Txangoan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izanen da eta horretarako azken eguna gaur (apirilaren 24a) izanen da. Horretarako, 610 89 38 04 (Marisol) telefonora deitu beharko da.

Autobusean joanen dira Iruñeara eta Beratik abiatuko da hau 8:45ean Euskaldunatik. 9:00etan berriz, Lesakako suhiltzaileetatik pasatuko da. Itzulera berriz, 19:00etan eginen dute Iruñeatik.

Elkarteko bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute txangoa eta bazkide ez direnek berriz, 30. Prezioaren barrenean, autobusa, bazkaria eta bisita gidatua daude.